227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2020rako lan-egutegia

Imozko Udalak, 2020ko irailaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen bertako Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2020an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia. Tokiko festa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera 4 jaiegun eta 20 minutu gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Imozko Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da: lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:30etik 16:00 arte.

A) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izanen da.

B) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko egun solte batzuk, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Horrez gainera, langileek norberaren aferetarako 3 egun izanen dituzte, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

C) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan-egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Urteko lanaldiaren izanen da 2020rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen dena. Aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Bilkura egin dutenek erabaki dute onestea Imozko Udalaren zerbitzuko langileen lan-egutegia 2020rako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Imotzen, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2010616