227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

2020rako lan publikoaren eskaintza

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 18an egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez:

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua aplikatzen zaie sartzeko prozedurei dagokienez.

Dekretuan ezarritakoen ondorioetarako, administrazioek urteko lan publikoaren eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Era berean, lan-eskaintza argitaratzeak behartu egiten ditu organo eskudunak lan-eskaintzan sartzen diren lanpostuak betetzeko hautaproben deialdia egitera.

Adierazi den bezala, langileen hautaketa honako baldintza hauek betetzen dituzten plazei buruzkoa baino ezin da izan: dagokion plantilla organikoan agertzea, hutsik egotea, aurrekontuan zuzkidura izatea, eta dagokion lan-eskaintzan sartuta egotea.

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duenak, 70.1 artikuluan (ordezko araua) honako hau ezartzen du: “Langile berriak berriro laneratuz hornitu behar diren giza baliabideen beharrak (aurrekontuan zuzkidura dutenak), lan publikoaren eskaintzaren bidez beteko dira, edo langile beharrak hornitzeko antzeko kudeaketa tresna baten bidez. Beraz, agindutako lanpostuetarako hautaketa-prozeduretarako deialdia egin beharko da, eta gehienez ere ehuneko hamar gehiagorako. Horien deialdiak egiteko gehieneko epea ezarri beharko da. Nolanahi ere, lan publikoaren eskaintza edo antzeko tresna baten exekuzioa hiru urteko epearen barrenean egin beharko da.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (Langileen Estatutuaren testu bategina) ez du biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan dio Administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko direla, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea, bai eta funtzionario publikoak sartzeko, itzultzeko, hornitzeko eta lanbide sustapenerako sistemak ere.

Zizur Nagusiko Udalaren eta Zizur Nagusiko Udaleko langileen ordezkarien artean negoziazio-mahaia eginik 2020ko irailaren 16an, eta behin akordioa lorturik, bidezko da onestea lan publikoaren eskaintza 2020rako.

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea lan publikoaren eskaintza guztia 2020rako. Hona:

2020ko ekitaldiko lan-eskaintzak honako lanpostu hutsak bilduko ditu:

–Kirol alorra: Kirol koordinatzaile lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, euskararen C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin. Plantilla organikoan 24000 zenbakia du lanpostuak.

–Segurtasunaren eta Herritarren Babesaren alorra: udaltzainen lanpostu huts guztiak, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 37009, 37016, 37017 eta 37023 zenbakiak dituztenak.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Zizur Nagusiko Udalak langileen arloan 2020rako dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.”

Zizur Nagusian, 2020ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2010918