227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Administrari-ofizialaren izendapen proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen onestea deialdia, Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. A02 zenbakia du plantilla organikoan lanpostu horrek. Deialdia 2020ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an.

Hautaprobak bukaturik deialdiaren 7.3 oinarriaren arabera, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio Tokiko Gobernu Batzarrari, izendatzeko Hortensia Chivite Trincado C mailako funtzionario, administrari-ofizial, deialdian ezarritako probak gainditu dituen izangai bakarra baita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2011120