227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1411/2020 EBAZPENA, irailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 18an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2020ko irailaren 18an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen da. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatu zen.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, azkenekoa 2020ko otsailaren 26an argitaratu zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 39. zenbakian (errektoreak urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez onetsia).

Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzuak hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoaren aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2020ko irailaren 18an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketa onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian ageri da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 18an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak

2020. urteko ekitaldia

A.–Lanpostuen Aldaketak.

A.1. Lanaldien Aldaketa.

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / ADMINISTRAZIO LAGUNTZAKO 1. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

704

INGENIARITZA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOAREN ETA KOMUNIKAZIO INGENIARITZAREN SAILARI LAGUNTZEKO KOORDINATZAILEA

GOIZEZ

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

Justifikazioa: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari laguntzeko koordinatzailearen lanaldia Saileko Zuzendaritzak arreta emateko dituen beharretara egokitu behar da, Laguntza Administratiborako 1. Unitateko lanaldiak kontuan hartuta.

Iragarkiaren kodea: F2010914