227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

230E/2020 EBAZPENA, irailaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Zarrakazteluko udal-mugartean txerri azienda gizentzeko dagoen instalazioaren ingurumen baimen integratua iraungitzen duena. Instalazioaren titularra Granja Ederra Ezpeleta SC da.

Instalazio hori, gizentzeko 2.600 txerrirentzako edukiera zuena (312 AzLU), Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 9.1.c) epigrafean jasota zegoen. Beraz, ingurumen baimen integratuaren araubidea bete behar zuen instalazioak. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Horregatik, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2003ko urriaren 29ko 2141 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion, gero eguneratu zena Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 14ko 486E/2014 Ebazpenaren bidez.

2016ko martxoaren 22an, titularrak jakinarazi zuen aldaketa bat egin zuela produkzio prozesuan, tokien kopurua jaitsi baitzuen 2.600etik 2.495era, zeuden instalazioak bere horretan utziz baina txerritegi bakoitzean abere kopuru txikiagoa jarriz. Hortaz, instalazioa ez dago orain sailkatuta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2A edo 2B eranskinetako epigrafeetan, eta, ondorioz, ez dago ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

2019ko urtarrilaren 15ean eta 2020ko uztailaren 2an, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko teknikariek ingurumen arloko bi ikuskapen egin dituzte instalazioan, eta 2016az geroztik izandako abere mugimendu guztiak aztertu dituzte; horrela, egiaztatu dute ekoizpen zikloen zentsua 2.495etik beherakoa dela.

Egun, industria-instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean jasota dago, eta, horregatik, jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe dago. Lizentzia hori lortzeko, aurrez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren txostena behar da.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 13. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da espedientea. Haren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan; 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zarrakazteluko udal-mugartean txerri azienda gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua iraungitzea. Instalazioaren titularra Granja Ederra Ezpeleta SC da.

Bigarrena.–Udalak bere ebazpena eman aurretik, aldeko txostena egitea Zarrakazteluko udal-mugartean txerri azienda gizentzeko dagoen instalaziorako. Instalazioaren titularra Granja Ederra Ezpeleta SC da.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena mantentzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.

Bosgarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa, 15P02067090052014 zenbakiarekin. Sortzen ahal dituen hondakinak ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinak sortzean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.

Seigarrena.–Simaurra sortu eta kudeatzeko plana, 0670190594/1/2 zenbakikoa, onestea.

Zazpigarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, udalari jakinarazi beharko dio titularrak aldez aurretik. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Hamargarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Granja Ederra Ezpeleta SCra, Zarrakazteluko Udalera, Abeltzaintza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera.

Iruñean, 2020ko irailaren 18an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

I. ERANSKINA

Egindako jarduera

Abeltzaintzako instalazioa, gizentzeko txerri aziendakoa. Guztira, gizentzeko 2.495 txerrirentzako tokia du, 20 kilotik 105 kilo egin arte, pisu horrekin hiltegira eramaten baitira hiltzera. Instalazioak hiru nabe ditu, 201, 280 eta 1.469 m²-koak, zati batean hormigoizko parrilladura ezarrita eta 40 cm-ko sakonerako barne hobia. Mindak biltegiratzeko, nabe barreneko hobiez gain, hormigoizko ontzi erako hobi bat du, 900 m³-ko edukierakoa, ihesak kontrolatzeko kutxatilarekin.

II. ERANSKINA

Ingurumen baldintzak

1.–Zuzenketa neurriak eta baldintza teknikoak.

a) Uretara egiten diren isurketak.

–Euri urak kanalizatzeko zorrotenetako urak lurreko jariatze-uretaraino atera eta eramaterakoan, ur horiek kutsa ditzaketen materialak bildu edo erabiltzeko guneekin ez nahasteko moduan jokatuko da.

b) Hondakinak.

–Arriskutsutzat jotako hondakin zoosanitarioak, behar bezala bereiziak, estankoak diren eta euritarako modu eraginkorrean babesturik dauden edukiontzi edo biltegietan bilduko dira, gero horiek kudeatuko dituen enpresa baimenduari entregatzeko.

–Sortutako hondakin ez-arriskutsuak eta instalazioan, berriz erabiltzeko, mantendu nahi diren materialak horretarako prestatutako tokietan biltegiratuko dira, behar bezala gordeta eta ordenatuta, berriz erabili edo kudeatzaile baimendu batek eraman arte.

–Eremu urbanizatuak eta instalazioak okupatzen ez duen zatiko landaredia zainduta eta hondakinik gabe mantenduko da.

c) Biltegiratzeak.

–Ura edo lurzoruak kutsa ditzaketen edo saneamendu sareen funtzionamenduan ondorio negatiboak izan ditzaketen produktu likidoak, izan lehengaiak izan hondakinak, biltegiratzeko, balizko ihes edo jarioentzako euste edukiontziak egon beharko dira, eta, horien edukiera, honako balioen berdina edo handiagoa izan beharko da:

–Atxikitako biltontzi handienaren edukiaren % 100.

–Edukiontzian dauden biltontzien eduki osoaren % 30.

Edukiontzi hori estankoa izanen da, barnean dituen produktuak gordetzeko modukoa, eta ez du grabitatearen bidez husteko sistemarik izanen, ez eta, erreakzio kimikoak direla-eta, beraien artean bateragarriak ez diren substantzien biltegiekin loturarik ere.

d) Simaurren kudeaketa.

–Simaurra aplikatu eta biltzeko, ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, horren bidez ezarri baitziren abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak, bai eta otsailaren 28ko 234/2005 Foru Aginduan xedatutakoa ere, horren bidez ezarri baitziren simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak.

–Simaurra sortu eta kudeatzeko plana, 0670190594/1/2 zenbakikoa, onesten da.

–Simaurra kudeatzeko erregistro liburu bat izanen da ustiategian, eta bertan jasoko da, behar bezala eguneratuta, formaturik egokienarekin eta ahal dela euskarri informatikoan, aplikazio bakoitza identifikatu eta zehaztasunez deskribatzeko beharrezkoa den informazioa, Simaurra sortu eta kudeatzeko planarekiko egokiak ote diren ziurtatu ahal izateko. Kanpoko kudeatzaile bati entrega eginez gero, erregistro liburuan adierazi beharko da zenbat simaur entregatu den eta noiz, eta kudeatzaileak betetako albaranak gorde beharko dira entregak justifikatzeko.

2.–Isuriaren muga-balioak. Isuriak tratatu eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak.

a) Isuriak atmosferara.

Fokuen katalogazioa eta datuak:

FOKUA

CAPCA-2010

ERREKUNTZA

KANPOKO KONTROLA

Zenbakia

Izena

Taldea

Kodea

Potentzia termiko izendatua

Erregaia

LEN

1

Unitate elektrogenoa

-

02 03 04 04

< 1 Mw

Gasoila

Ez

–Fokuen katalogazioa. Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren arabera sailkatu da isuriaren fokua (CAPCA-2010), katalogo hori urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratuta izanik.

–Jardueraren katalogazioa. Jarduera hori C taldean dago katalogatua (10 04 04 02 kodea) Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren arabera (CAPCA-2010), zeina urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratu baitzen.

–Kanpoko kontrolik gabeko fokuak. Fokuen ezaugarriak eta katalogazioa kontuan hartuz, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluarekin bat, kanpoko kontrolik behar ez duten fokuek ez dute, halaber, neurketa toki eta sekziorik izateko betebeharrik ere, UNE-EN 15259 arauarekin bat.

3.–Hondakinak sortzea.

a) Baldintza orokorrak.

–Hona hemen jardueran sortzen diren hondakinak eta haiekin azken kudeaketarako egin beharreko operazioan sortzen direnak:

Sortutako hondakinak:

PROZESUA

HONDAKINAREN DESKRIPZIOA

LER
HONDAKINA

(1)

BUKAERAKO KANPO KUDEAKETA

(2)

SORTZE PROZESUA - Gizentzeko txerriak

Botikak, 18 02 07 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak

180208

R3, D9, D10

Paperezko eta kartoizko ontziak

150101

R3, R1

Plastikozko ontziak

150102

R3, R1

Beirazko ontziak

150107

R5, D5

Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuta daudenak. Desinfektatzaileen ontziak, azidoak eta baseak

150110 *

R3, R4, R1, D9, D5

Etxeko hondakinak, abeltzaintzako ustiategian langileek sortutakoak

200101

R3

Etxeko hondakinak, abeltzaintzako ustiategian langileek sortutakoak

200108

R3, R1

(1) Hondakinaren kodea, Hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakin Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren 2. eranskineko hondakin zerrendaren arabera.

(2) Azken kudeaketako eragiketen kodea, Hondakinei eta Lur Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen I. eta II. eranskinen arabera. Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako hondakinen hierarkiaren printzipioa aplikatuz, sortzen diren hondakinak aipatutako lehentasun ordenaren arabera kudeatu beharko dira. Eragiketetako lehena egiten ez bada, hondakin-sortzaileak egokiro justifikatu beharko du arrazoia. Arrazoi teknikoengatik edo ekonomikoengatik, eragiketa horietako bakar bat ere ezin bada aplikatu, ingurumenean duten eragina ahalik eta gehien galarazi edo murrizteko moduan deuseztatuko dira hondakinak. Tarteko kudeaketa-eragiketak egiten ahal dira transferentzia estazioetan (D15 edo R13), betiere bukaerako kudeaketa III. eranskinean jasota dagoela justifikatu badaiteke.

–Instalazioaren titularrak bere hondakinak jasotzen dituen kanpoko kudeatzaileak edo garraio langileak emandako frogagiriak izan beharko ditu, non haietako bakoitzarekin egiten den kudeaketa justifikatuko baita, azken kudeaketa barne.

–Instalazioaren titularrak hondakinen produkzioari buruzko erregistro kronologiko bat izan beharko du formatu egokian eta euskarri informatikoan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregistro hori jardueraren instalazioetan eduki beharko da, etengabe eguneratua eta ikusi nahi duen agintari eskudunaren eskura.

b) Dokumentuak kudeatzeko prozedura.

–Agirien kudeaketa prozedura Nafarroako Gobernuko webgunean ezarritakoa izanen da: Hondakinen atari tematikoa/hondakinak biltegiratzea eta garraiatzea.

c) Hondakinak etiketatzea eta biltegiratzea.

–Hondakinak biltegiratzeko baldintza orokorrak Nafarroako Gobernuko webgunean ezarritakoak izanen dira: Hondakinen atari tematikoa/hondakinak biltegiratzea eta garraiatzea.

Iragarkiaren kodea: F2010837