227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

678E/2020 EBAZPENA, irailaren 24koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eskaturik aurkeztu eta 333/2020 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea xedatzen duena.

Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letraduak aditzera eman du, irailaren 15eko ofizio baten bidez (2020ko irailaren 16an sartu zen Osasun Departamentuan), administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela, 333/2020 prozedura arruntean tramitaturik, Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eskaturik, irailaren 11ko 42/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez prebentzio neurriak hartu baitziren Covid-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta; idatzi horretan, eskatzen du administrazio-espedientea igortzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoarekin bat, eta haren jakinarazpena egiteko eta interesdunak epatzeko, aipatu legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. apartatuek ezartzen dutenari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 333/2020 prozedura arruntean tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea. Errekurtsoa Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eskaturik aurkeztu da, Osasuneko kontseilariaren irailaren 11ko 42/2020 Foru Aginduaren aurka.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, autoetako demandatu gisa agertu ahal daitezen bederatzi eguneko epean, argitalpena egiten denetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2011078