227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

325/2020 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda eta onesten baitira eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2020-2021 ikasturterako tarifak eta kuotak.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: funtzionamendu-jarraibide batzuk; argitara ematea 2020-2021 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horrengatik laguntza duten ikasleek pagatu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) finkatzen dena aplikatzen da jarduketa honetan; izan ere, agindu horrek garatzen du Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2020-2021 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

2. Onestea 2020-2021 ikasturteko jantoki zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak, ebazpen honen II. eranskinean daudenak. Hartan ezartzen da zer eranskin beharko diren ikastetxeetatik informazioa lortzeko.

3. Ikasturte horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Ebazpen horretan zehazten da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak bidaltzea ikastetxe interesdunetara, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko irailaren 21ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

2020-2021 ikasturterako jantoki baimenduak

Mota eta kudeaketa modalitatea

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ABARTZUZA

Zumadia HLHIP

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

MUTILOA

San Pedro HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

GARES

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

AGOITZ

San Miguel HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta

Mendaur DBHI

ELIZONDO

Elizondo HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

LEITZA

HLHIP Erleta eta Amazabal BHI

LEKUNBERRI

Ibarberri HLHIP

LESAKA

Irain HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

MUTILOA

Irulegi HLHIP

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRI

Las Améscoas HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ALLO

La Cruz HLHIP

ALTSASU

Zelandi HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARIZKUN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARGUEDAS

Sancho Ramírez HLHIP

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

AZPILKUETA

Azpilkueta HLHIP

BARAÑAIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BEIRE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako herri eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Francisco Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

ORONOZ-MUGAIRI

Oronoz HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor de Navarra HLHIP.

Ermitagañako HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendigoiti HLHIP

Mendillorri HLHIP

Nicasio de Landa HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

San Jorge HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

Paderborn-Víctor Pradera HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Uriz Pi HLHIP

SARRIGUREN

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARBIZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen proiektuetarako

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERROIBAR

San Esteban HLHIP

ETXALAR

Landagain HLHIP

ITUREN

Pulunpa HLHIP

MILAGRO

Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA

Eskola-jantokiko jarraibideak

1.–Hitzaurrea. Eskola-jantokiari buruzko datuen aurreikuspena eta eguneratzea.

COVID-19aren osasun krisiaren ondoriozko inguruabar bereziak direla-eta, 2020-2021 ikasturteko 157 egunetarako emanen dira eskola-garraioa erabiltzen duten ikasleendako eta ekonomia egoera ahulean daudenendako laguntzak, urritik ekainera, astean 5 egunetarako, salbu eta osasun agintaritzek erabakitzen badute egoera murriztaileago batera pasatu behar dela osasun arriskua handitu delako. Irailean, jantoki zerbitzua ematen duten ikastetxeetan, aurreko ikasturteetan bezala emanen da zerbitzu hori. Iraila erabiliko da hurrengo hilabeteetara (urritik aurrera) egokitzeko ordutegiei eta erabiltzaileei buruz zeuden aurreikuspenak.

Hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloaren arabera kudeatu eta antolatu behar da jantoki zerbitzua, eta horrek beharrezko egiten du, inoiz baino gehiago, jarraibide batzuk ezartzea eta zehaztea zer eranskin aurkeztu behar diren dagokion informazioa eskuratzeko. Informazio hori ikasturte hasieran eskatuko zaie ikastetxeei eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari, eta, gero, aldian-aldian, jantoki zerbitzua kudeatu eta antolatzeko.

Zerbitzu Osagarrien Atalari emanen zaizkio datu horiek, ebazpen honetako eranskinak erabiliz. Informazioa ikastetxe bakoitzak emanen du dagokion moduan eta posta elektronikoaren bidez: complementarioseducativos@navarra.es. Informazio hori ematea beharrezkoa da jantokirako laguntzen gaineko egiaztapenak eta ordainketak egiteko, bat etorriz maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez, garatu egin zen 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena.

Eranskinetako bakoitzean adierazi beharko dira ikastetxearen izena, ikasturtea eta informazioa zein egunetan ematen den.

2.–Haborokinak eta kuotak.

III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak eskualdeko jantokietako arduradunentzat, administratzaileentzat eta, irakasleak izanez gero, zaintzaileentzat. Kontu horri dagokionez, antolaketa arloko neurri batzuk ezartzen dira (III. eranskin honi gehitu zaizkio). Konpentsazio horiek nominaren bidez jasoko dira, ordainsaritzat hartzen direlako, eta eguneratu dira bat etorriz Nafarroako 2020ko Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin.

Garraiatutako ikasleek eta ekonomia egoera ahulean daudenek eguneko 1,75 euroko kuota ordainduko dute eskualdeko jantokietan, asteko bost egunetarako, jantoki zerbitzua dutenetarako, alegia. Ezin izanen da inola ere zenbateko hori igo (Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu kostu gehigarriak, garraiatutako ikasleen eta ekonomia egoera ahulean daudenen familiendako jantoki kuotetatik heldu direnak).

Posible da jantoki zerbitzuko kuota handiagoa izatea jantoki arruntetako ikasle guztientzat eta eskualdeko jantokietara joaten diren baina dirulaguntzarik ez duten ikasleentzat, COVID-19a dela-eta ezarritako neurrien ondorioz. Horri dagokionez, gogorarazten da ezen jantokiko kuotetako diru soberakinak erabiltzen ahalko direla bazkaltiarren kuotak beheititzeko, kontuan harturik zer ezartzen den Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduaren 5. artikuluko 12. apartatuan.

3.–Jantokia erabiltzen duten ikasleak.

IV. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleak zerrendatuko dira, honako hauek adierazita: bazkaltiar mota (dirulaguntzarik gabea, garraio antolatua, garraiorako banan banako laguntza, ekonomia egoera ahuleko familiakoa, edo ekonomia egoera ahulekoa izanik garraioa erabiltzen duena), izan daitezkeen alta eta bajen datak, eta ikasleen bertaratzea (ikasle bakoitza eskola jantokira benetan joandako egun kopurua). Baldintza hori nahitaezkoa izanen da, diruz lagundutako ikasleen kasuan, geroago jantokiko laguntza ordaintzeko.

Era berean, mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, ekonomia egoera ahuleko familia-unitate bateko kide direla egiaztatzeko laguntza arrazoi horrengatik jaso behar duten ikasleen kasuan.

Ekonomia egoera ahulean dauden ikasleek garraioa erabiltzen badute, bi baldintza horiek betetzen direla adieraziko da, eta, halaber, aurkeztu beharko dira mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak.

Garraio zerbitzuko eserleku hutsak erabiltzen dituzten ikasleak, jantoki zerbitzuan, “dirulaguntzarik gabekotzat” hartuko dira.

V. eranskinean jasotzen da jantokia erabiltzen duten ikasle kopuruaren laburpena, mailaz maila:

1. Garraiatutako ikasle kopurua (barne harturik garraio antolatua erabiltzen dutenak edo garraiorako banan banako laguntza jasotzen dutenak, baina ez eserleku hutsak erabiltzen dituztenak).

2. Ekonomia egoera ahuleko ikasle kopurua.

3. Ekonomia egoera ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua.

4. Dirulaguntzarik gabeko ikasleen kopurua.

5. Jantokia erabiltzen duten ikasleen kopurua, guztira.

IV. eta V. eranskinetako informazioa honako data hauetan eskatuko zaie ikastetxeei:

1. 2020ko urriaren 16a baino lehen: lehen hiruhilekoari dagozkion izenen zerrenda. Eskualdeko jantokiak.

2. 2020ko urriaren 23tik azaroaren 6ra arte: lehen hiruhilekoari dagozkion eguneratzeak. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

3. 2021eko urtarrilaren 8tik urtarrilaren 22ra arte: lehen hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) bigarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

4. 2021eko apirilaren 12tik 30era arte, bigarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) hirugarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

5. 2021eko ekainaren 1etik 10era arte: hirugarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) 2021-2022 ikasturteko lehen hiruhilekoan egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

Ezartzen den datan bidali beharko da 2021-2022 ikasturterako aurreikuspena, eta, data erabakitzeko, kontuan hartuko da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean finkatzen den egutegia (martxo-apirila).

4.–Guraso elkarteko zuzendaria/lehendakaria, arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzailea.

VI. eranskinean jakinaraziko dira jantokiko arduradunari, administratzaileari eta ikastetxeko zaintzaileari (baldin badago) buruzko datuak. Datu horiek urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira, haborokinak nominan ordaintzeko.

Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), departamentuari jakinarazi behar zaizkio gertatzen direnean, nominan ongi ordaintzeko.

4.1.–Eginkizunak.

246/1991 Foru Dekretuan ezarrita daude guraso elkarteko zuzendariaren/lehendakariaren eginkizunak, arduradunarenak, administratzailearenak eta ikastetxeko zaintzailearenak. Foru dekretu horren bidez arautzen dira, derrigorrezko irakaskuntza mailetan, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Hona hemen eginkizun horiek:

1. Ikastetxeko zuzendariak edo, jantoki arrunten kasuan, ardura duen elkarteko lehendakariak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten langileen buru izatea.

b) Gainbegiratzea jantokian hartu beharreko neurriak, garbitasunari, osasunari eta segurtasunari dagozkienak.

c) Kontrolatzea nola eramaten den kontabilitatea, eta jantokiaren antolamendua gainbegiratzea.

2. Jantokiko arduradunari eginkizun hauek dagozkio:

a) Jantoki zerbitzua antolatzea.

b) Zaintzea jantokian garbitasuna eta segurtasuna bermatzen direla.

c) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten gainerako langileei aginduak ematea, kontuan hartuz ikastetxeko zuzendariak zehazten dituen jarraibideak.

d) Menuak erabakitzea, dagokion kontratuan ezarritakoari jarraikiz, kasua bada.

e) Elikagaiak eskuratzea.

Arduradunak erabiltzaileekin batera bazkalduko du, eta eskubidea izanen du jantoki zerbitzua doan erabiltzeko.

Jantoki zerbitzua kontratatzen denean, enpresak eginen ditu puntu honetako b), c) eta e) apartatuetan ezartzen diren eginkizunak, janaria prestatu eta banatzeari dagokionez eta kontratuan ezarritako zerbitzu osagarriei dagokienez, baina horien interpretazioa egokitu beharko zaie arduradunak ematen dituen jarraibideei.

Eskola jantokian zerbitzuak ematen dituzten langile guztiak, eginkizunei dagokienez, jantokiko arduradunaren menpe egonen dira, barne harturik langile subrogatuak edo enpresek kontrataturikoak.

3. Administratzaileari eginkizun hauek dagozkio:

a) Ordainketak agintzea eta horien frogagiriak aurkeztea Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordean.

b) Kobrantzak egitea eta jantokiko kontuan sartzea, eta horien frogagiriak entregatzea kasuan kasuko zenbatekoak ordaintzen dituztenei eta Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeari.

c) Kontabilitatea eramatea.

d) Minutak egitea, Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeak ematen dituen jarraibideen arabera.

Inork ez badu bere burua aurkezten eskualdeko jantokietako arduradun edo administratzaile kargua betetzeko, Eskola Kontseiluak izendatuko ditu kargu horien titularrak, eta nahitaezkoa izanen da horiek betetzea.

4. Irakasle zaintzaileek zainduko dute bazkaltiarren jokabidea egokia dela, eta zerbitzuak emanen dituzte ikasleek bazkaldu bitartean eta bazkaldu aurreko eta ondoko aisialdian.

4.2.–Ratioak.

Osasun egoera berezira egokitzeko, eta protokoloarekin bat etorriz, monitore/zaintzaile bakoitzeko ikasleen kopurua txikitzen da, bizikidetza-unitate egonkor bakoitzeko gehieneko ikasle kopuruari dagokionez, 2020-2021 ikasturtean jantoki zerbitzua emateko, baldin osasun agintaritzek ez badute erabakitzen egoera murriztaileago batera pasatu behar dela osasun arriskua handitu delako.

Taula honetan ematen dira ezarritako ratioak:

RATIOAK

Ratioa Haur Hezkuntzan

15

Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan

15

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

24

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

16

Ratioa DBHn

24

Ratioaren frakzioa DBHn

16

Monitorearen/zaintzailearen orduak

02:00 - 02:30

Zaintzailearen denbora 2 ordu eta erdira handitzen ahalko da, beharrezkoa izanez gero, osasun eta higiene neurriak bete daitezen jantoki zerbitzuan erabiltzen diren espazioetan.

Jantokiko monitore/zaintzaile kopurua egokitzen ahalko da, segun eta zenbat talde egonkor ezartzen diren guztira, jantokia banatzean. Egokitzapen hori eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali beharko da Zerbitzu Osagarrien Atalera (complementarioseducativos@navarra.es).

5.–Jantokiaren ordutegiak eta erabilera.

VII. eranskinean adieraziko da noiz hasi eta bukatzen diren klaseak eta noiz hasi eta bukatzen den jantokiko zerbitzua, ikastetxeari dagozkion hezkuntza-etapetarako, txanda bakoitzerako (egonez gero), astegun bakoitzerako eta irailerako nahiz ekainerako. Informazio hori urriaren 16a baino lehenago bidaliko da, IV. eta V. eranskinetan adierazitako datuekin batera.

6.–Informazioa bidaltzeko egutegia.

INFORMAZIOA BIDALTZEKO AZKENEKO EGUNA

ERANSKINAK

Eskualdeko jantokiak

Jantoki arruntak

2020ko urriaren 16a

VI. eranskina.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak. 2020-2021 ikasturtea

2020ko urriaren 16a

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda. 2020-2021 ikasturtea.

V. eranskina.–2020-2021 ikasturteko jantokiari buruzko laburpena.

VII. eranskina.–2020-2021 ikasturteko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia.

2020ko urriaren 23tik azaroaren 6ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda (2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jangelari buruzko laburpeneko datuak. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

2021eko urtarrilaren 8tik 22ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2020-2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

2021eko martxo-apirila

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrendaren aurreikuspena (2021-2022 ikasturtea).

V. eranskina.–Jantokiaren laburpeneko datuen aurreikuspena (2021-2022 ikasturtea).

2021 apirilaren 12tik 30era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 2. hiruhilekoa).

2021eko ekainaren 1etik 10era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2020-2021 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

7.–Jantokiko kontuak eta balantzeak.

Jantokiaren arduradunak aldatzen badira, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, eta baita Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari ere, aldatu dezan jantokiko kontu korrontea erabili ahal izateko sinadura baimendua.

Balantze ekonomikoak Zerbitzu Osagarrien Atalera bidali beharko dira 2021eko irailean.

8.–Garbiketarako materiala eta kontsumoak.

Ikastetxeak emanen du garbiketarako materiala, ikastetxearen funtzionamendu gastuen partida orokorraren kargura, eta ezin izanen da gastu gisa sartu ikastetxeko jantokiaren kontuan.

Ikastetxea zer udal-mugartetan dagoen, udal hori arduratuko da ikastetxearen instalazio guztiak garbitzeaz, barne harturik jantokia eta sukaldea hartzen dituzten lokalak, ikastetxearen parte baitira.

Hornidura kontsumoak (ura, argindarra, gasa, etab.) kasuan kasuko udalaren kargura izanen dira. Inola ere ez dira ordainduko ikastetxeko jantokiaren kontutik.

III. ERANSKINA

2020-2021 ikasturterako baimendutako kuotak eta haborokinak

IKASLE ONURADUNENTZAT BAIMENDUTAKO KUOTAK, ESKUALDEKO JANTOKIAK

Bazkaltiar kopurua

Ikasle bakoitzeko, egunero

0-80

1,75 euro

81-160

1,75 euro

161-240

1,75 euro

+240

1,75 euro

Ezin izanen da inola ere zenbateko hori igo (Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu kostu gehigarriak, garraiatutako ikasleen eta ekonomia egoera ahulean daudenen familiendako jantoki kuotetatik heldu direnak).

NAFARROAKO GOBERNUAREN MODULU EKONOMIKOA

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa)

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko

Salbuespenez, baldin eta aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta eskola jantokien partidarekin finantzatutako beste jarduerarik kaltetzen ez bada, defizitak konpentsatzen ahalko dira baldin halakorik sortzen bada egoera sozioekonomiko ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen familiek ezin dituztelako ordaindu Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak; horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jaso dezaketen kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria erakutsi beharko da, egoerari hori berariaz frogatzen duena.

EGUNEKO BAIMENDURIKO HABOROKINAK, ZENBATEKO GORDINETAN

Irakasleek jasotzen dituzten haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira

Bazkaltiar kopurua

Jantokiko arduraduna

Administratzailea

Zaintzaile bakoitzeko

0-80

17,05 euro

15,08 euro

17,05 euro

81-160

19,04 euro

15,08 euro

17,05 euro

161-240

20,42 euro

16,89 euro

17,05 euro

+240

21,13 euro

19,35 euro

17,05 euro

40 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak beteko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak (arduradunari dagozkionak).

41 eta 100 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak betetzen ahalko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak; kasu horretan, ordainsari bakarra jasoko du (bi ordainsarien baturaren %75).

101 bazkaltiarretik gorako eskualdeko jantokietan, bi pertsonek beteko dituzte derrigorrez jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta horietariko bakoitzak aurreko taulan ezarritako ordainsariak jasoko ditu.

IV. ERANSKINA

Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda.

V. ERANSKINA

Jantokiaren laburpena.

VI. ERANSKINA

Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak.

VII. ERANSKINA

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2011076