227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

329/2020 EBAZPENA, irailaren 23koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita 2019-2020 ikasturterako deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako.

Urriaren 11ko 96/2019 Ebazpenaren bidez, beken eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen 2018-2019 ikasturterako, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako. Ebazpena 2019ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24koan.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 230/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa), behin-behinekoz ebatzi zen aipatu deialdia. Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu deialdian emandako beken eta laguntzen ordainketa-aginduak egiteko.

2020ko abuztuaren 17an bukatu zitzaien epea interesdunei, behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaera aurkez zezaten.

Aipatu deialdiaren 11. oinarria betez, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatzen du, 2020ko irailaren 10ean bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea 2019-2020 ikasturterako emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketarako, zeinak behin-behinekoz ebatzi baitziren Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 230/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Horiek guztiak jasotzen dira emandako eta ukatutako beken eta laguntzen ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren. Aipatu behin-behineko ebazpenean zirenak ordezkatzen dituzte, kontsulta egin ondoren 2020ko irailaren 10ean horretarako bildu zen Beka Batzordeari.

2. 300.000 euro kentzea 2020ko gastuen aurrekontuko “Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak” izeneko 410002 41610 4800 323100 partidatik (kontabilitate espedientea: 40000163, eta DDBN identifikazio kodea: 477023), eta kopuru hori partidaren erabilgarrian uztea.

3. Emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Aipatu eranskinak ikusgai egonen dira honako hauetako iragarki-tauletan:

–Nafarroako Gobernuko Argibideetarako Bulegoa; Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña.

–Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa; San Domingo kalea z.g., Iruña.

–Herritarren Arretarako Bulegoa. Foruen Plaza 5, beheko solairua, Tutera.

–Beken fitxa, “nafarroa.eus” atarikoa.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, 2020ko irailaren 23an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2011136