221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

374/2020 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketaren 2021eko deialdia onesten duena, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifa ezartzen duena.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du azterketa hori egiteko lege esparrua, eta probak egiteaz arduratuko diren organo eskudunak eratuko ditu.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2021eko azterketarako deia egitea.

2. Deialdiaren oinarriak, ebazpen honen eranskinean zehaztutakoak, onestea. Halaber, 26,20 euroko tarifa ezartzen da azterketa eskubideengatik.

3. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofiziala eratu eta honako eginkizun hauek esleitzea:

–Aipatu agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbegiratzea.

–Proben prestatzaileak hautatzea.

–Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea.

–Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta Epaimahaiak irizpide horiek aplikatzen dituela begiratzea.

4. 2021. urteko azterketarako, honako hauek izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide:

–Ignacio Miguel Catalán Librada, batzordeburu.

–Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

–Nora Iriarte Osés andrea.

–Fernando Rey Escalera jauna.

–Castillo Suárez García andrea.

–Mikel Vilches Plaza jauna.

–Eneritz González Fernández andrea, idazkari.

5. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofiziala eratzea 2021eko azterketarako, eta haren gain uztea probak egin eta zuzentzeko lan teknikoak, laneko batzordeetan parte hartzea eta Batzorde Ofizialak esleitu eginkizun oro egitea. Eginkizun horiek oro Batzorde Ofizialak koordinatuko ditu.

6. Honako hauek izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kide:

–Eneritz González Fernández andrea, epaimahaiburu.

–Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea, idazkari.

–Monika Agirre andrea.

–Pedro Aguirre Sarasola jauna.

–Izaskun Fernández de Las Heras andrea.

–Manuel Fontalba Romero jauna.

–Patxi Flores Lazkoz jauna.

–Maite Gorospe Lizaso andrea.

–Ion Hernan Mendibe jauna.

–Amaia Irazusta Zarra andrea.

–Nora Iriarte Osés andrea.

–Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna.

–Margarita Macho Aguillo andrea.

–Jose Ramón Olano Etxabe jauna.

–Yolanda Olasagarre Mendinueta andrea.

–Miren Oteiza Piera andrea.

–Fernando Rey Escalera jauna.

–Castillo Suárez García andrea.

–Ana Telletxea Coscolin andrea.

–Orreaga Urroz Goicoechea andrea.

–Mikel Vilches Plaza jauna.

7. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bere gain hartuko ditu matrikulatzeko eta kontrolatzeko lanak, tituluak luzatzea proposatzekoak eta, orobat, gai horietan eskudunak diren beste erakunde ofizial batzuekin izan beharreko harreman instituzionalak.

8. 2021eko azterketako probak bukaturik, Epaimahaiak gainditu dutenen eta huts egin dutenen zerrenden aktak igorriko dizkio Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari. Hezkuntzako zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, baimena emanen du probak gainditu dituztenei Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) luzatzeko. Agiri horiek Hezkuntzako kontseilariak sinatuko ditu.

9. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

10. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Euskara Atalera, EGAren Bulegora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta aipatu Batzordeko eta Epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

11. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2010596