221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

325E/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, 2020an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Turismoko Plan Estrategikoaren eta COVID-19 Ekintza Planaren ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 522805.

Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoa (2018-2025) onartu zen, eta, hala, Nafarroako turismo jarduera egonkortzeko plangintza tresna bilakatu zen.

Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoak 5 helburu nagusi proposatzen ditu:

A.–Hurbileko merkatuetan Nafarroaren posizioa sendotzea.

B.–Nafarroa eta Iruña Europako merkatu turistikoan posizionatzea, eskari fluxu desestazionalizatuak harrapatzeko (destinoan batez besteko gastua handia egiten dute etorritakoek).

C.–Lehiakortasun turistikoa zentratzea segmentuen eta produktuen desberdintzapenean eta Nafarroa-Iruña destinoaren esparruan, lurralde ondare natural eta kulturaleko elementuetan eta pertsonetan lagundurik, jasangarritasunean exijentzia maila altua duen testuinguruan.

D.–Enpresaburuen arteko lankidetza eta entitate turistikoekikoa bultzatzea, baterako ekintzaren eraginkortasuna eta egitura produktiboen egokitzapena bultzatuz.

E.–Espazio turistikoaren kudeaketaren lurralde-egituraketa hobetzea, lurralde mailako entitateen arteko lankidetza bultzatuz eta administrazioen arteko koordinazioa hobetuz.

5 helburu horiek 24 helburu zehatzetan banatzen dira. Hala, hurrengo urteetan jarraitu beharreko estrategia egituratu da, eta Nafarroako turismo sistemaren norabidea aldatzeko irizpideak ezarri dira.

Deialdi honek Nafarroako garapen turistikoaren alde egindako lana eta aipatutako Planaren orientazio estrategikora moldatzeko egokitzapena lotu nahi ditu. Planak, 2025. urtera arte iraunen duen arren, urte anitzeko planen bitartez lan egitea proposatzen du.

Epemuga hori aintzat hartuta, deialdi honek honako hau du xede: turismo sektorearen jarduera plan horretan ezarritako helburuak eta orientazioak lortzearekin lerrokatzea pixkanaka, oinarri izanik toki entitateak, turismo elkarteak eta turismo partzuergoak egiten aritu diren turismo jarduera, jarduera hori dinamizatzeari, bultzatzeari eta sustatzeari dagokionez, batik bat hurbileko merkatuan.

Bidenabar, eta espedientea prestatzen ari zela, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz zerbitzuaren jarduna birbideratu egin behar izan da eta 2020-2022 aldirako berariazko ekintza plana egin behar izan da. Plan hori, nolanahi ere, erabat lerrokatuta dago ibilbide luzeagoko plan estrategikoarekin.

Horren haritik, une honetako deialdian bigarren ekintza plan horren orientazioetako batzuk ere bildu dira.

TPEko 2.06 neurriaren barnean, “Lurraldearekin eta, bereziki, lehen sektorearekin eta landa soziabilitatearekin lotutako jarduerak eta ekitaldiak sortzen laguntzea” izenekoa, elkarteek, toki entitateek eta partzuergoek gauzatu dituzten jardueren eta ekitaldien eginkizun dinamizatzaile, koordinatzaile eta antolatzailearen alde egiten jarraituko da.

Neurri honek balio berezia ematen dio C.2 helburuari, zeinak nahi baitu “Nafarroako soziabilitatearekin lotutako asetasun-potentzialak garatzea, maiz bisitatzen diren aldeetan harrera-espazioak eta lurraldeetan ekitaldiak antolatuz”.

Halaber, azoketara joateko eta aurkezpenak egiteko laguntzak eta sektoreko entitate profesionalen sustapeneko jarduerak bat datoz IV Programaren neurriekin (“Sustapena eta Merkaturatzeko laguntza”), eta batik bat 4.03 neurriarekin, hots, “Sustapen eta marketin jarduerak hurbileko merkatuetako hobi berrietan”.

Halaber, deialdiak lurraldea kudeatzeko egungo formulei laguntza ematen jarraituko du, uste baita E helburuaren irizpideetako batzuk betetzen dituztela, eta argi ikusten baita denbora behar dela Turismoko Plan Estrategikoan proposatutako formulara erabat egokitzeko eta lan horretan badirela zenbait baldintzatzaile.

Berrikuntza modura, deialdi honetan “turismo produktuak diseinatu eta abiaraztea” kontzeptua jaso da, eta horrek bat egiten du, alde batetik, TPEko II. programarekin eta, beste aldetik, Nafarroako Turismoko 2020-2022 Ekintza Planeko laugarren ildo estrategikoarekin, “produktuaren egokitzapena”.

Bigarren plan horren emaitza gisa, halaber, “COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza” kontzeptua ere jaso da deialdian, salbuespen gisa. Kontzeptu hori beharrezkotzat jo da enpresek osatutako turismo sarea indartzeko helburua lortzen saiatzeko, elkarte eta partzuergoekin elkarlanean, protokoloak ezarri eta krisia kudeatze aldera tresnak eta ezagutzak edukitzeko.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak zehazten dira ehuneko bat aplikatuz jarduketa diruz lagungarrietan egindako gastuari, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen arabera. Aurrekontuan dagoen dirua ez bada aski portzentaje horren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa ordaintzeko, deialdiaren konpromisoei erantzuteko baimendutako gastua hainbanatu eginen da gastu diruz lagungarrien bolumenaren artean, deialdiak finantzatutako aurrekontu partida bakoitzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek, Turismoko Plan Estrategikoaren eta COVID-19 Ekintza Planaren ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 665.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, honela banatuta, entitate onuraduna nolakoa den:

295.000 euro turismo elkarteentzat.

370.000 euro toki entitateentzat eta turismo partzuergoentzat.

4. Gastu hori Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

830001 83130 4819 432100.–Turismo dirulaguntzak. Elkarteak. TPEren ondoriozko jarduketak (M206)

2020

295.000

830001 83130 4609 432100.–Turismo dirulaguntzak. Tokiko erakundeak eta partzuergoak. TPEren ondoriozko jarduketak (TEP.M206)

2020

370.000

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Halaber, Administrazio Publikoek deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 7an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

2020an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek, Turismoko Plan Estrategikoaren eta COVID-19 Ekintza Planaren ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da turismo elkarteei, toki entitateei eta turismo partzuergoei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, entitate horiek arlo hauetan egiten dituzten jarduerei laguntzeko: turismoaren dinamizaziorako proposamenak edo ekitaldiak antolatzea, azoketara joatea, sustapen edo komunikazio ekintzak, prestakuntza, turismo produktuak diseinatzea eta abian jartzea, enpresa bazkideei laguntza eta kudeaketa ematea eta COVID-19aren ondoriozko berariazko laguntza eta aholkularitza.

Deialdiaren helburua aipatutako entitateen ekintzarako aukerak hobetzen laguntzea da, turismo jarduna bideratuz bateragarri eta osagarri eginez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren estrategiarekin, hain zuzen ere Turismoko Plan Estrategikoaren 2020-2022 Ekintza Planaren barne dagoena (pandemiaren ondorioz egindako eguneraketa).

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 665.000 eurokoa da, honela zehaztuta, entitate onuradunen motaren arabera:

–Turismo elkarteak: 295.000 euro.

–Turismo partzuergoak eta toki entitateak: 370.000 euro.

3. oinarria. Jarduketak gauzatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak diren gastu eta jarduerak gauzatu eta fakturatu beharko dira 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte, biak barne.

2. Ordainagiriak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra artekoak izan beharko dira, biak barne.

3. Gizarte aseguru eta PFEZa dela bide egindako atxikipenei dagozkien ordainketak, urria hilabeteari dagozkionak, onartu eginen dira 2020ko abenduaren 4a baino lehen egiten badira, egun hori barne.

4. oinarria. Entitate onuradunak.

4.a) Hurrengo eskakizun orokorrak betetzen dituzten turismo elkarte, toki entitate eta turismo partzuergoek onuradun izaera lortzen ahalko dute:

4.a.1) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

4.a.2) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

4.a.3) Baldintza orokorrak betetzen direla eskabide orriko “erantzukizunpeko adierazpen” baten bidez frogatuko da.

4.b) Entitate eskatzaileek, gainera, honako berariazko eskakizun hauek ere bete beharko dituzte, eta hurrengo ekintza mota hauetarako ezarritako laguntzak lortzen ahalko dituzte:

4.b.1) Egoitza Nafarroan duten turismo partzuergoak, 2020ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak.

Deialdian ezarritako edozein ekintza motari dagokion dirulaguntza lortzen ahalko dute.

4.b.2) Nafarroako toki entitateek horrelako ekintzak egiteko dirulaguntzak eskuratzen ahalko dituzte:

A.–Dinamizazio turistikorako proposamenak eta ekitaldiak antolatzea.

4.b.3) Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteek, 2020ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik egon beharko dute, eta deialdian aurreikusitako ekintza mota hauetarako zein besteetarako dirulaguntzak lortzen ahalko dituzte, elkartearen kide eta osagai motaren arabera. Alde horretatik, eta deialdi honen ondorioetarako, turismo elkarte mota hauek daude:

4.b.3.a) Turismoko enpresen elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira 100 bazkide edo gehiago badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak izan) eta horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira, edo elkarte txikiagoen kasuan, bazkideen %50 baino gehiago Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dagoen establezimendu edo enpresa baten titularrak badira.

Ondorio horietarako, aipatu baldintzak betetzen dituzten entitateek osatutako elkarte edo federazioak ere hartuko dira halakotzat.

Honako ekintza mota hauek egiteari dagozkion dirulaguntzak lortzen ahalko dituzte:

A) Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak.

B) Azoka eta aurkezpenetara joatea.

C) Sustapen eta komunikazio ekintzak.

D) Prestakuntza ekintzak.

E) Turismo produktuak diseinatu eta abian jartzea.

F) Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20 bazkidetik gora baina 100 baino gutxiago baditu (pertsona fisikoak edo juridikoak), eta, betiere, bazkide horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira.

G) COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza.

4.b.3.b) Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira bazkideak beren jarduera eremuko toki entitateak eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak badira.

Honako ekintza mota hauek egiteari dagozkion dirulaguntzak lortzen ahalko dituzte:

A) Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak.

B) Azoka eta aurkezpenetara joatea.

C) Sustapen eta komunikazio ekintzak.

D) Prestakuntza ekintzak.

E) Turismo produktuak diseinatu eta abian jartzea.

F) Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20 bazkidetik gora baina 100 baino gutxiago baditu (pertsona fisikoak edo juridikoak).

G) COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza.

4.b.3.c) Turismo elkarteak, bazkide gehienak turismo arloko araudiak arautzen ez dituen jarduera ekonomikoen sektorekoak edo partikularrak badira. Horrez gain, eskakizun hauetakoren bat bete beharko dute:

–Gutxienez 20 bazkide edo gehiago izatea.

–Bazkideetako %10, gutxienez, turismo enpresak izatea.

–Bazkideetako batzuk beren jarduera eremuko toki entitateak izatea.

A) motako ekintzak egiteari dagozkion dirulaguntzak lortzen ahalko dituzte (Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak).

4.c) Deialdia kudeatzen duen organoak egiaztatuko du turismo elkarteak eta partzuergoak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden eta zer osaera duten, Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin batera, horrek kudeatzen baitu Nafarroako Turismo Erregistroa.

Eskaera aurkezten duen unean, entitate eskatzaileak erregistro horretan dauden datuak aldatzen edo eguneratzen ahalko ditu; horretarako, eskabidearekin batera aldaketa horiek jakinarazi beharko dizkio Nafarroako Turismo Erregistroari, webgune honen bitartez: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/4126/registro-de-turismo.

Nafarroako Turismo Erregistroan dauden datuak kontuan hartuko dira, salbu eta datuok laguntzaren eskabidearekin batera aurkeztu eta eguneratzen badira.

5. oinarria. Gastu eta ekintza mota diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak dira deialdian aurreikusitako eta tokikoak ez diren ekintza turistikoei zuzenean eta ezinbestez lotutako kanpoko gastu guztiak, ekintza mota bakoitzean ezarritako zehaztasunak kontuan hartuta. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Proiektu eta ekintza guztiek harreman zuzena izan behar dute haiek sustatzen dituen elkarte, turismo partzuergo edo toki entitatearekin, eta haren proiektu edo jarduerei buruzkoak izanen dira. Ekintzek bazkide guztiengan izanen dute eragina. Soilik bazkideetako batzuk hartzen badira kontuan, behar bezala argudiatu beharko da ekintzak elkartearentzat duen interesa. Ekintza indibidualak ez dira inola ere onartuko.

Bi entitate ezberdinek ezin dute dirulaguntza jaso ekintza bererako. Bi entitate desberdinek ekitaldi bererako eskabidea aurkezten badute, ekitaldiaren sustatzaile nagusiak aurkeztutako eskabidea hartuko da kontuan. Irizten ahal bazaio bi entitate desberdinek sustatzen dutela ekitaldia, eskabidearen data hartuko da kontuan, eta lehenbizi aurkeztutakoa onartu.

Entitatearen ohiko funtzionamendutik eratorritako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen (fotokopiak, posta, telefonoa, bankuko gastuak, etab.), ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne.

Langileen gastuak diruz laguntzen ahalko dira soilik f) atalaren (Turismo elkarteen kudeaketa edo partzuergoen gerentzia) eta g) atalaren (COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza) kasuan, betiere entitatearen gainerako jardunarekin lotuta badaude.

Balio erantsiaren gaineko zergak jaso dezake dirulaguntza, baldin eta entitate eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu ezin badu eta berarentzat kostu erreala bada. Entitateak hainbanatze arauaren mende badaude, kostua oinarrituko da dirulaguntza eman aurretik amaitutako azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketan. Entitate eskatzaileak hainbanaketa hori frogatu beharko du.

Honako ekintza mota hauek egitea diruz lagun daiteke:

5.a) Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak.

5.a.1) Irizpide orokorrak.

–Kasu guztietan, aurkeztutako proposamenen eta ekitaldien gai nagusiak harreman estua izan beharko du entitate sustatzailearekin.

–Ekitaldiak berak zein antolatuko diren jarduera zehatzek izaera orokorra izanen dute, eta, ahal dela, espazio irekietan egitekoak izanen dira.

–Deskonfinamenduaren faseetan eta normaltasun berrian egindako ekitaldiek osasun arloko eta osasun publikoko gomendio eta protokoloak jarraitu beharko dituzte.

–Honako ekitaldi mota hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Ekitaldi edo proposamen dinamizatzaileak, herriko jaien barruan, erromerietan, eskualdeko jaietan edo tokiko jai egutegiko pareko hitzorduetan antolatu badira, ezta kultura edo kirol profesionaleko izaera argia dutenak ere.
  • “Nafarroako interes turistikoko festa” gisa deklaratutako ekitaldien kasuan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren deialdietan azken 10 urteetan aurkeztu direnak baizik ez dira onartuko, bat etorriz, hala badagokio, ekitaldiaren maiztasunarekin. Interes turistikoa aitortu zaien gainerako festei dagokienez, interesa deklaratzearen ondorioz diseinatzen diren ohiz kanpoko jarduera edo jarduketak ere onartzen ahalko dira, ekitaldia aberastea edo hari balioa ematea helburu dutenak, eta ez, ordea, jai programako ohikoak.
  • Nafarroako toki entitateen ohiko kultur agenda propioaren dinamizazio ekitaldiak edo proposamenak.
  • Ekitaldi edo proposamenak, nortasun berekia badute eta/edo beste entitate batzuek deialdira aurkezten den ekitaldi nagusiaren barnean antolatzen badituzte.

–Dinamizazio proposamen edo ekitaldiek entitate eskatzaileak berak antolatu eta sustatu beharko ditu.

–Ekitaldi gastronomikoak ez dira aintzat hartuko, proposamenaren funtsezko elementu gisa planteatzen badituzte Nafarroakoak ez diren produktuak eta/edo markak edo merkataritza marka zehatzak.

–Horrez gain, oinarri arautzaile hauen II. Eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dira, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta turismo logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

5.a.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Jarraian aipatutako gastuak diruz lagungarriak izanen dira, ondorengo irizpide eta mugekin bat etorriz:

–Ezinbesteko kanpo gastuak, ekitaldia edo proposamena ospatzeko ezinbesteko ekintzak garatzearekin zuzeneko lotura baldin badute.

Atal honetan honelako alderdiak jaso dira: kaleak girotzea, aldagelak alokatzea, apaintzeko materialak, osasun arlokoak, aseguruak, sustapen materialak edo produktuak garraiatzea, muntaketa gastuak, anbulantziak... eta parekoak. Betiere ezinbesteko gastu modura ulertzen badira eta berariaz baztertu ez badira.

–Ekitaldia dinamizatzeko gastuak. Atal honetan kaleko ikuskizunak eta animazio aktiboak jaso dira: musika, antzerkia, bisitak... eta asimilatuak, ekitaldiaren gai nagusiari balio zehatza ematen badiote eta berariaz baztertu ez badira.

–Ekitaldi edo proposamenaren komunikazio eta sustapen gastuak. Atal honetan sorkuntzen diseinua, irrati iragarkien kontratazioa, prentsa, sare sozialak eta parekoak jaso dira.

–Ekitaldia edo proposamena antolatu eta koordinatzeko kanpo laguntzaren gastuak, komunikatzeko hedabideen aurreko aurkezpenak edo prentsaurrekoak antolatzea barne. Kontzeptu honetan aurkeztutako gainerako eta azkenean betearazitako aurrekontu osoaren %10 onartzen ahalko da diruz lagungarria den gehieneko aurrekontu gisa, ekitaldi bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin. Ekitaldia antolatu eta koordinatzeko kanpo laguntzaren gastuak ez dira diruz lagunduko entitate eskatzaileak dirulaguntza turismo elkarteak kudeatu edo partzuergoen gerentzia lanetarako kontzeptuetan eskatu badu.

–Sustapenaren xedeko lehengaia, Nafarroan ekoiztua, gehi hura prestatzeko behar diren oinarrizko osagaiak, ekitaldiaren gai nagusia produktu gastronomiko bat denean, hura bultzatzen duen entitatearekin zerikusia duena, eta kasu horietan bakarrik (zerikusia izatea behar bezala argudiatu beharko da memorian). Prestaketa eta zerbitzu-gastuak aintzat hartzen dituzten fakturak aurkezten badira, kontzeptu horiek behar bezala banakatuak egonen dira.

Kontzeptu honetan aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren %30 onartzen ahalko da diruz lagungarria den gehieneko aurrekontu gisa, ekitaldi bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin. Lehengaia hornitzaile bakarrak emanez gero, diruz lagunduko den gehieneko kopurua aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren %15ekoa izanen da.

–Ekitaldiaren esparruan lehiaketa motaren bat ospatuz gero, eta, betiere lotura zuzena badu ekitaldiarekin, lehiaketaren sarien kostua diruz lagun daitekeen gastu modura hartuko da gehienez aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren %10eko kopuruan, 3.000 euroko mugarekin.

–Enpresen elkarteen ekitaldiak edo proposamenak, dela turismo enpresak izan (4.b.3.a atalean definitutakoak), dela Nafarroako Turismo Erregistroan izena eman ez duten enpresak izan (4.b.3.c atala), bazkideentzat berehalako eta zuzeneko etekina eragiten badute jarduera propioaren parte izateagatik, irizpide hauen arabera baloratuko dira:

  • Ez da kontuan hartuko ekitaldiaren jardun eremuaren araberako baremoaren puntuazioa, baizik eta bazkideen parte hartzearen araberakoa (parte hartzaile zehatzen kopurua).
  • Honako gastu hauek esklusiboki izanen dira diruz lagungarriak:
  • Kaleko dinamizazioa: Dinamizazio ekintzengatik onartutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren %50.
  • Ekitaldiaren edo proposamenaren sustapena eta komunikazioa: gainerako ekitaldien inguruabar berberetan.
  • Koordinazio eta antolaketarako kanpo laguntza: gainerako ekitaldien inguruabar berberetan.

5.a.3) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

–Ekitaldia ospatu ondoren ingurunea edo instalazioak garbitzea.

–Lokalen alokairua.

–Hostingaren urteko kuota, domeinua edo berrikuntza, webguneen edo sare sozialen eta antzekoen mantentze lanen gastuak.

–Dastaketetarako gailuak eta sukaldeko tresneria.

–Erakundeen zein herri bazkariak

–Ekitaldi instituzionalekin lotutako gastuak.

–Hitzaldiak, solasaldiak edo erakusketak.

–Boluntarioekin lotutako gastuak, ekitaldia antolatzeko edo bertako jardueretan parte hartzeko. Salbuespen modura, ekitaldiaren erakustaldietan edo dinamizazio emanaldietan modu altruistan parte hartzen duten entitate edo pertsonen konpentsazio gastuak onartzen ahalko dira (garraioa, mantenua), betiere behar bezala argudiatuta badago.

–Omendutako edo ekitaldira gonbidatutako pertsonen gastuak, salbu ekitaldiaren jarduera, tailer edo erakustaldi baten barruan gonbidatzen badira.

–Turisten edo bisitarien garraioa.

–Langile propioak.

–Tailerrak eta jarduerak, haur jolasen jarduerak eta elementuak barne, ekitaldiaren edo sustatzen diren jardueren gaiarekin loturarik ez badute edo balio erantsi zehatzik gehitzen ez badute

–Kontzertuak eta erromeriak. Horrelakotzat hartuko dira ikuskizunak, diruz lagundutako ekitaldia edo proposamena justifikatzen duen elementu nagusiari berariaz lotuta daudela iritzi ezin bazaio.

–Merchandising opariak eta objektuak eta opariak eskudirutan.

–15 egunetik gorako estaldura epea duten aseguruak, ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita, aurretik edo ondotik.

–Kirol ekitaldietako anoa guneak.

–Nekazaritza edo abeltzaintzako azoketan, ekitaldiaren nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera tradizionalarekin lotutako gastu guztiak.

–Oro har, ekitaldia edo proposamena ospatzeko beharrezko ekintzak garatzeari zuzenean lotutako gastuak, ezinbestekoak ez badira, edo herriko jaietakoak izan ohi diren dinamizaziokoak

5.b) Azoka eta aurkezpen ekitaldietara joatea.

5.b.1) Irizpide orokorrak.

–Eskaera hauek justifikatuko dira azokan erakustoki batez arduratu beharra dagoelako, arreta jaso behar duten kontaktuen agenda bat dagoelako edo produktu edo ekintza bat aurkezten delako eta berariaz atal hauetako baten barnean sartuta dagoelako:

  • Estatuko azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, non Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat eramaten duen.
  • Hurbileko merkatuen azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak (estatua eta Frantziako hego-mendebaldea), non Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia bertaratu ezin baita edo Nafarroako Gobernuaren erakustokia eramatea ezinezkoa baita, baldin eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia badute.
  • Navartur azoka
  • Nazioarteko azokak eta aurkezpen turistikoak. Kanpo gelditzen dira entitate eskatzaileak Nafarroako Gobernuaren ordezkapena egiten duen kasuak, Gobernuak gastuak bere gain hartzen dituela.

–Oinarri arautzaile hauen II. Eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dira, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta turismo logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

5.b.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

–Pertsona parte hartzaileen garraioa, ostatua eta mantenua; nolanahi ere, entitate eskatzailearekin lotura zuzena eduki beharko dute.

–Aurkezpenen edo azoken instalazioen kasuan, lurzorua alokatzea, erakusmahaia edo materiala garraiatzea eta, aurkezpenak eginez gero, aretoak alokatzea, baliabide teknikoak (megafonia pantailak...), materialen garraioa eta aurkezpenaren xede den materiala.

Joan-etorria auto partikularrean eginez gero, bidesari, aparkatze eta kilometroen gastuak ere onartuko dira. Kilometroen kasuan, elkartearen egoitza dagoen tokitik ekitaldiaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuko da, kilometro bakoitzeko 0,32 euro aplikatuta.

Erregaia hartzeko gastuak ez dira onartuko.

Bi entitatek edo entitate gehiagok gastuak partekatzen badituzte, arrazoia justifikatu beharko da, eta gastuaren zenbateko osoa aurkeztu beharko da, baita entitate bakoitzari dagokion gastu osoaren ehunekoa ere; dirulaguntzaren kalkuluan ezarritako mugak ere proportzionalak izanen dira.

5.b.3) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

–Aurkezpen edo azokatik kanpoko daten gastuak.

5.c) Sustapen eta komunikazio ekintzak.

5.c.1) Irizpide orokorrak.

Aurkeztutako proposamenek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:

–Oinarri arautzaile hauen II. Eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dira, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta turismo logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

–Iragarlea entitate eskatzailea izan behar da.

5.c.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

–Turismoa sustatu eta hedatzeko materialak:

Jardueren edo turismo produktuen, ostatuen, zerbitzu eskaintzen eta baliabideen gidak, euskarriak eta argitalpenak diseinatzea eta editatzea, Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituen ez bestelakoak.

Gidak edo argitalpenak entitate eskatzailea osatzen duten enpresa edo entitate guztiak jasoko ditu, eta ez dira enpresen edo baliabideen banakako separatak onartuko.

Hala ere, material inprimatua argitaratzea pixkanaka murriztea gomendatzen da, eta horien ordez bestelako komunikazio tresna batzuk baliatzea.

–Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak:

Online/offline baliabideak kontratatzea eta kanpainen diseinua.

Publizitate kanpainak entitate sustatzailearen jarduera eta proposamen zehatzei buruzkoak izanen dira.

Offline atalean honako gastu hauek barne hartuko dira: prentsa, aldizkari espezializatuak, irratia, telebista, iragarkiak argitalpenetan, publizitatea kanpo euskarrietan...

Online atalean honako gastu hauek barne hartuko dira: publizitatea bilatzaileetan (SEM), publizitatea sare sozialetan, remarketin ekintzak eta baliabide digitaletan erosketa programatikoa.

Era berean, helmugak edo elkarteak oro har sustatzeko aldizkako ekintzak onartzen ahal dira, orokorrak badira, enpresa zehatzetan ardaztuta ez badaude eta argi badago mezuak sustapena duela helburu. Ildo horretatik, ez dira horrelakotzat hartuko besterik gabe entitatearen logotipoa eta izena publizitate euskarriren batean sartzea.

–Marketin digitaleko ekintzak:

Marketin digitaleko ekintzak egitea baloratuko da, betiere turismoa sustatzea hobetzera bideratzen badira. Honako hauek izaten ahalko dira: webgunearen SEO hobetzeko ekintzak, webgunearen erabilgarritasun/erabiltzaile esperientzia hobetzeko ekintzak, marketin e-maila, baita web analitika ere (txosten pertsonalizatuak sortzea).

–Web orriak:

Honako gastu hauek onartuko dira: web orriak sortzeko gastuak, entitate sortu berrien kasuan; garapenekoak, existitzen den webgunea nabarmen aldatzea eraginez gero; edukiak itzultzeko gastuak, gailu askotara egokitzeko gastuak (responsive) eta gutxienez diruz lagun daitekeen 500 euroko gastua eragiten duten microsite orriak.

Nolanahi ere, kasu guztietan diruz lagunduko den webgunearen domeinua egiaztatu egin beharko da eta webgunea gailu askotarako egokituta egon beharko da.

5.c.3) Diruz lagungarriak ez diren gastuak.

–Domeinu gastuak eta sare sozial edo webguneen mantentze lanetarako gastuak.

–Existitzen diren webguneen aldaketak, diruz lagun daitekeen gastua baino 500 euro baino gutxiagokoak.

–Aseguru eta materiala garraiatzeko gastuak.

–Ekitaldien komunikazio eta publizitate gastuak.

–Berariaz aipatutakoak ez beste edozein.

5.d) Turismoko Prestakuntza Plana 2020 egitasmoko prestakuntza ekintzak.

5.d.1) Irizpide orokorrak.

Ikastaroak eta prestakuntza jardunaldiak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

–Tematikak eta gaiek bat eginen dute 2020ko Turismoko Prestakuntza Planean definitutako jardunaldi edo ikastaroren batekin; plan horren programazioa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak prestatu du, eta entitate eskatzaileak prestakuntza ekintzak proposatu ditzake programazio horretan aldaketak eginez. Aipatutako planari buruzko informazio guztia laguntza fitxan ageri da.

–Enpresek eta establezimenduek COVID-19 protokoloak egokitzearekin lotutako prestakuntza ekintzak ere onartuko dira.

–Interesaturik dauden beste turismo enpresa edo entitate batzuek parte hartzeko irekiak izanen dira, elkarte edo partzuergo sustatzaileaz gain; dena dela, zilegi izanen da ekimenean sartzeko baldintza batzuk ezartzea.

–Ikastaroa edo jardunaldia antolatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatu beharko da antolaketaren hasieratik prestakuntza jardueraren azken ebaluaziora arte.

–Jarduera presentzialen kasuan, gutxienez 6 parte hartzaile beharko dira.

–Oinarri arautzaile hauen II. Eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dira, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta turismo logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

5.d.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

–Irakasleen/hizlarien zerbitzu sariak.

–Lokalaren alokairua, baldin eta lokal hori entitate sustatzailearen egoitzan ez badago.

–Plataformaren gastuak, prestakuntza on line edo urrutitik egitea proposatuz gero.

–Ikastaroaren berariazko materiala.

–Publizitaterako edo kanpo komunikaziorako gastuak.

–Ikastaroa koordinatzeko gastuak, web plataformaren bitartez transmititzeko langile teknikari espezializatuak behar izanez gero; aurkeztutako eta azkenean betearazitako gainerako aurrekontuaren gehienez %20ra arte onartuko da, 1.000 euroko mugarekin.

5.e) Turismo produktuak diseinatu eta abian jartzea.

5.e.1) Irizpide orokorrak.

Turismo produktu gisa ulertuko da elkarrekiko osagarriak diren zerbitzu eta/edo elementuen multzoa osatzen duten baliabide propioen balioa nabarmentzeko ekimen oro, erakargarritasun berezia badu eta turismoa erakartzeko gaitasuna izanez gero, ezarritako prezio jakin batean eta konprometitutako kalitate baldintza zehatzetan, merkaturatzeko prest badago. Proposamenak osagarri ordainduak eta ordaindu gabeak gehitzen ahalko ditu.

“Produktu berriak diseinatu eta artikulatzea” hau dela ulertzen da: produktua definitu eta egituratzea, hau da, produktuaren alderdi kontzeptuala planifikatzea, honako hauek adierazita: asebete nahi den publiko objektiboa, lortu nahi diren helburuak, koordinatzeko jarduerak planifikatzea zerbitzu hornitzaileekin eta inplikatutako erakundeekin, eta beharrezkoak diren komunikazio, banaketa eta sustapen jarduerak planifikatzea, behar bezalako argudio eta aurrekontuak adierazita (ez da inola ere aurreikusten inbertsio beharrak planifikatzea, eta egin beharreko jardueren zerrenda hutsa ez da diseinu gisa onartuko).

Elkarteak edo partzuergoak diseinatutako proposamenak gutxienez honako eskakizun hauek bete beharko ditu:

–Turismoko Plan Estrategikoan eta/edo 2020-2022 Ekintza Planean jasotako oinarrizko segmentuekin eta/edo segmentu zehatzekin lerrokatuta egotea.

–Gutxienez turismoko bost enpresaren (bazkideak zein ez) kolaborazio errealerako konpromisoa lortzea, eta proposamenean hala jasotzea.

–Proposamenak hala eskatzen badu, multzo bat eratzen duelako, erakarpen turistikoan lan egiten duten bidaia agentzien laguntza izatea, merkaturatze aldera. Agentzia horiek konpromisoa hartu beharko dute eskaintza haien webgunean, argitalpenetan, sare sozialetan eta lanean erabilitako gainerako salmenta kanal eta komunikabideetan jartzeko.

–Ordaintzeko gutxienez bi zerbitzu edo baliabide barne hartzea.

–Banakako produktuari balio erantsia eskaintzea.

–Produktu berria izatea

Oinarri arautzaile hauen II. Eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta turismo logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

5.e.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

–Proposamenaren dinamizazioa eta sustapena. Entitate sustatzailearen langile propio kontratatuen gastuak diruz lagunduko dira, produktuaren proposamenaren diseinua dinamizatzen eta koordinatzen lan egiten badute turismo enpresekin eta enpresa merkaturatzaileekin batera. “Turismo elkarteen kudeaketa” edo “partzuergoen gerentzia” izeneko kontzeptuen barruan lagunduko dira diruz gastu horiek.

–Kanpo laguntza profesionalaren gastuak, hala badagokio, produktua zuzen definitzen laguntzeko: produktuaren kontzeptualizazioa, helburuzko publikoa, zerbitzuen eskaintza, produktua merkaturatzeko aurreikuspena, sustapena eta komunikazioa, etab.

–Sustapen eta komunikazio gastuak, hala badagokie.

5.f) Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoen gerentzia.

5.f.1) Turismo elkarteen kudeaketa

5.f.1.1) Irizpide orokorrak.

4.b.3.a) eta 4.b.3.b) ataletan aipatutako turismo elkarteek kontzeptu horri dagokion dirulaguntza eskatzen ahalko dute.

Gehieneko aurrekontu onargarriak lotura zuzena izanen du deialdi honen ekintzei dagokien elkartearen jardunarekin, eta, zehazki, turismo hitzorduen dinamizazioa, azoketan bertaratzea, sustapen edo komunikazio ekintzen koordinazioa, prestakuntza eta diseinua eta turismo produktuak martxan jartzeari dagokienez.

5.f.1.2) Gastu diruz lagungarriak.

Zuzenean kontratatutako langileen gastuak edo, hala badagokio, enpresa laguntzailearen faktura onartuko da, bi kasuetan aurreko paragrafoan aipatutako eginkizunak egiteko, zazpigarren oinarrian horretarako ezarritako mugekin bat etorriz.

5.f.2) Turismo partzuergoen gerentzia.

5.f.2.1) Irizpide orokorrak.

Turismo partzuergoek dirulaguntza eskatzen ahalko dituzte lurraldeko turismo jarduera kudeatu, koordinatu eta dinamizatzeko eginkizunak egiteko eta partzuergoko entitateei laguntza eta aholkularitza emateko, arlo honetako publikoak zein pribatuak izan.

Gehieneko aurrekontu onargarriak lotura zuzena izanen du deialdi honen ekintzei dagokien partzuergoaren jardunarekin, eta, zehazki, turismo ekitaldien dinamizazioa, azoketan bertaratzea, sustapen edo komunikazio ekintzen koordinazioa, prestakuntza eta diseinua eta turismo produktuak martxan jartzeari dagokienez.

5.f.2.2) Gastu diruz lagungarriak.

Aurreko paragrafoan aipatutako eginkizunak egiteko kontratatutako langileen gastuak onartuko dira, turismo partzuergoak sustatutako ekintzak egiteko, zazpigarren oinarrian ezarritako mugekin bat etorriz.

5.g) COVID-19 ezohiko laguntza eta aholkularitza.

5.g.1) Irizpide orokorrak.

Diruz lagunduko dira ezohiko eta ezusteko aholkularitza eta laguntza eginkizunak, entitate eskatzaileak koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz egin behar baditu.

Turismo partzuergoek zein 4.b.3.a) eta 4.b.3.b) ataletan aipatutako turismo elkarteek kontzeptu horri dagokion dirulaguntza eskatzen ahalko dute, honako jarduketa hauek egiteagatik:

–Aholkularitza COVID-19 araudi aplikagarriari dagokionez, bai estatu mailakoa, bai komunitatekoa, fase guztietan.

–Aholkularitza enpresen, azpiegituren eta/edo baliabideen kontingentzia planak idazteko edo sektorerako neurriak, gomendioak eta gidak bazkideen artean hedatzeko.

–Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta toki entitateekin solaskide aritzea, argitzeko nola interpretatzen diren arauak egoera bakoitzean eta bazkideen kasu zehatzetan.

–Aipatu arrazoia dela-eta egindako edo aurreikusitako bilerak eta komunikazioak.

–Kontingentzia plan horiek benetan dituzten entitateei buruzko informazioa biltzea.

–Bestelako lanak egitea, hala nola segurtasunerako materiala banatzea, segurtasun neurriei buruzko berariazko kartelak jartzea, eta abar.

5.g.2) Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Entitate eskatzaileak nominan dituen langileen gastuak onartuko dira, zazpigarren oinarrian ezarritako mugekin bat etorriz.

6. oinarria. Ekintza edo proposamen mota bakoitzerako baremoak.

Honako baremo hauek definitu dira, eta ekintza edo proposamen mota bakoitzerako aplikagarriak izanen dira:

6.a) Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak.

Ekitaldi bakoitzari balorazio irizpide hauek aplikatuko zaizkio:

–Interes turistikoko izendapena duten festak (gehienez 3 puntu):

Nazionala

3 puntu

Nafarroakoak

2 puntu

–Aurreko urteetan ekitaldiak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusitik lortutako dirulaguntzak (gehienez 3 puntu).

Kontuan hartuko dira ekitaldi zehatz hori zenbat urtez diruz lagundu den, izendapena edo entitate sustatzailea urteetan zehar aldatu den aintzat izan gabe:

5 urte gehienez

3 puntu

5 urte baino gehiago

1 puntu

–Ekitaldiaren edo horren ezaugarrien originaltasuna edo berrikuntza eta programatutako jardueren aniztasuna (gehienez 3 puntu).

Ekitaldi originalak, berritzaileak eta askotarikoak, horrelakotzat hartuta lehenbizikoz aurkezten direnak eta Nafarroako ekitaldi egutegian ohikoak ez diren gai, formatu edo jarduera proposamenak dituztenak

3 puntu

–Ekitaldiaren iraupena (gehienez 4 puntu).

2 egun edo gehiago, diruz laguntzen ahal diren goizeko eta arratsaldeko jarduerekin

4 puntu

1 egun, diruz laguntzen ahal diren goizeko eta arratsaldeko jarduerekin

2 puntu

Egun erdia

0 puntu

–Ekitaldia egiteko zuzentzen den aurrekontua, diruz lagungarria (gehienez 5 puntu):

8.000 eurotik gora

5 puntu

5.001 eta 8.000 euro artean

3 puntu

4.001 eta 5.000 euro artean

2 puntu

4.000 euro edo gutxiago

0 puntu

–Jarduera eremua (gehienez 5 puntu).

Deialdi honetaz den bezainbatean, kontuan hartuko da Nafarroako Toki Administrazioaren eraberritzeari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean dagoen tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa, zehatz-mehatz, eskualde hauen araberako multzokatzea:

  • Iruñerria.
  • Baztan-Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana.
  • Erribera, Erriberagoiena.
  • Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangozerria.
  • Estellerria
  • Pirinioaurrea, Pirinioak.

Eskualde horiei gehieneko lehen puntuazio bat aplikatzen zaie, 5 puntukoa, azaleraren eta udalerri kopuruaren zuzeneko proportzioan, eta populazioaren alderantzizko proportzioan.

Balorazio irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

Iruñerria

1 puntu

Baztan-Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana

2 puntu

Erribera, Erriberagoiena

2 puntu

Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangozerria

3 puntu

Estellerria

3 puntu

Pirinioaurrea, Pirinioak

5 puntu

–Entitate eskatzaileko parte hartzaile kopurua: (gehienez ere 5 puntu).

Enpresa elkarteen proposamenak edo ekitaldiak, turismo enpresenak izan (4.b.3.a atalean definitutakoak) zein Turismo Erregistroan izena eman ez duten enpresenak izan (4.b.3.c atala), enpresa bazkideen ezinbesteko parte hartze (zonifikazioaren mende ez daudenak) eragiten badute eta zuzeneko eta berehalako etekina eragiten badiete haien jarduera propioaren parte izateagatik, orduan irizpide honen arabera baloratuko dira:

55 enpresa parte hartzailetik gora

5 puntu

41 eta 55 enpresa parte hartzaile artean

4 puntu

31 eta 40 enpresa parte hartzaile artean

3 puntu

21 eta 30 enpresa parte hartzaile artean

2 puntu

10 eta 20 enpresa parte hartzaile artean

1 puntu

Irizpide honetako puntuazioa aurkeztutako eskabidearen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean azken datuen arabera doitu. Irizpidearen puntuak berregokitzeak ez du inolaz ere ez eraginen dirulaguntzaren kopurua areagotzea.

“Jarduketa esparrua” eta “Entitate eskatzailearen parte hartzaile kopurua” izeneko balorazio irizpideen puntuazioak ez dira elkarrekin metagarriak izanen.

–Gastuaren ehunekoa komunikazioan (5 puntu, gehienez).

Komunikazio gastuaren % ekitaldiaren kostuaren %30 baino gehiago izatea

5 puntu

Komunikazio gastuaren % ekitaldiaren kostuaren %20 baino gehiago izatea

3 puntu

Nolanahi ere, atal honetako puntuazioa emateko, ekitaldiaren informazioak eguneratuta egon behar du ekitaldia sustatu eta antolatzen duen entitatearen webgunean, ekitaldia egin aurretik.

–Entitate sustatzailea (gehienez 5 puntu).

Turismo partzuergoek edo elkarte mistoek (toki entitateak + enpresak) edo 5 toki entitatez edo gehiagoz osatutako taldeek sustatu eta antolatzen dituzten ekitaldiak

5 puntu

Turismo partzuergoek edo elkarte mistoek koordinatutako eta toki erakundeekin batera antolatutako ekitaldiak

4 puntu

Turismoko enpresaburuen elkarteen ekitaldiak

4 puntu

Bestelako turismo elkarteen ekitaldiak

3 puntu

Toki erakundeek banaka sustatutako ekitaldiak

2 puntu

–Boluntarioak/sektorearen parte hartzea (gehienez 5 puntu).

Ekitaldiaren antolaketan interes pertsonal profesionalik ez duten boluntarioek parte hartzea eta enpresa sektoreak egindako ekarpenak (diruz edo gauzaz) baloratuko dira.

Herritarrek boluntario gisa parte hartzea

2 puntu

Sektore pribatuaren ekarpenak

3 puntu

6.b) Sustapen eta komunikazio ekintzak.

Proposamen bakoitzari honako balorazio irizpide hauek honela aplikatuko zaizkio:

Balorazio irizpide bakarra aplikatuko da a, b, c, eta d izenekin izendatutakoen artetik, kasuan kasuko ekintza motaren arabera.

Sustapen eta komunikazio proposamen baten parte gisa a, b, c eta d irizpideetan aipatutako hainbat ekintza aurkeztuz gero, aurrekontu osotik gastuaren ehunekorik handiena hartzen duen ekintza motari dagokion balorazio irizpidea aplikatuko da.

Horrez gain, ekintza bakoitzari e) balorazio irizpidea aplikatuko zaio.

a) Turismo sustapen eta hedapen materialak. Inprimatutako materiala.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

8 PUNTU

Ostatu, baliabide edo produktu eskaintza finkoen argitalpenak edo gidak

4

Sasoiko argitalpenak, aldizkako eskaintza edo jarduerak, ekitaldien agenda edo antzekoak

3

Roll up motako euskarriak, kartelak, flyer-ak edo antzekoak

1

Sustapeneko materiala

1

Bi hizkuntzatan editatzea

2

3 hizkuntzatan edo gehiagotan editatzea

4

b) Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

9 PUNTU

Ohiko offline publizitatea egitea (prentsa, irratia, telebista, argitalpen eta aldizkarietan txertatzea, etab.), data zehatzena eta definitutako proposamen, produktu edo ekintzena

4

Online publizitatea egitea (publizitatea bilatzaileetan (SEM), publizitatea sare sozialetan, remarketin ekintzak eta baliabide digitalen erosketa programatikoa), definitutako proposamen edo produktuena, kanpainaren hasierako eta amaierako datekin

5

Proposamen/destino bat oro har edo modu atenporalean sustatzea

3

c) Marketin digitaleko ekintzak.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

8 PUNTU

Webguneko SEOko hobekuntza ekintzak

4

Webgunearen erabilgarritasuna/erabiltzaile esperientzia hobetzeko ekintzak

4

E-mail marketina (edukien marketinera orientatutako newsletterra)

2

Web analitika (txosten pertsonalizatuak sortzea, merkaturatze helburuak eta customer journey delakoak hobetzean)

3

Bestelako sustapen ekintzak

2

*Proiekturako marketin digitaleko hainbat ekintza proposatuz gero, gehieneko puntuazioa emanen da (8 puntu).

d) Webguneak.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

7 PUNTU

Webgunea sortzea eta/edo nabarmen aldatzea (Gailu askotara –responsive– egokitzeko estandarrak betetzen dituztenak baino ez dira baloratuko)

4

Osorik itzultzea 2 hizkuntzatara edo gehiagotara

2

Proposamen, ekintza edo produktuen micrositeak (gailu askotara –responsive– egokitzeko estandarrak betetzen dituztenak baino ez dira baloratuko)

1

e) Aplikazio irizpide komunak:

e.1) Ekintza berbererako edo pareko ekintzetarako lehenagoko dirulaguntzak.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

4 PUNTU

Aurreko urteetan diruz lagundu ez den ekintza (2017-2018-2019)

4

e.2) Parte hartzea (enpresen produktu edo ekintza zehatzetan etekin zuzena dagoenean) edo irismena (sustapen orokorrean).

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

5 PUNTU

e.2.1) Parte hartzea

55 parte hartzaile baino gehiago

5

41 eta 55 parte hartzaile artean

4

31 eta 40 parte hartzaile artean

3

21 eta 30 parte hartzaile artean

2

10 eta 20 parte hartzaile artean

1

e.2.2) Irismena. Sustapen orokorra (bazkide kopurua ez da kontuan hartzen)

Partzuergoak eta elkarte mistoak. Destinoa modu orokorrean sustatzea

5

Partzuergoak eta elkarte mistoak. Ekintza/produktua modu orokorrean sustatzea

3

Enpresa elkarteak. Destinoa, produktua edo ekintza modu orokorrean sustatzea

2

e.2.1 atalean (Parte hartzea) eta e.2.2 atalean (Irismena. Sustapen orokorra) lortutako puntuak ezin dira elkarrekin metatu.

Irizpide bakoitzeko gehieneko puntuazio metagarriaren laburpena.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

a) Inprimatutako materiala

8

b) Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak.

9

c) Marketin digitaleko ekintzak

8

d) Webguneak

7

e) Aplikazio irizpide komunak

9

6.c) Turismo produktu bat diseinatzea eta abian jartzea.

Ekintza mota hauen dirulaguntza ehunekoa ezartzeko honako balorazio irizpide hauek aplikatuko zaizkio aurkeztutako proposamen bakoitzari:

a) Produktuarekin konpromisoa hartu duten enpresa kopurua.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

8 PUNTU

6 eta 10 artean

1

11 eta 15 artean

3

16 eta 20 artean

5

20 baino gehiago

8

b) Segmentu lehenetsietara egokitzea.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

3 PUNTU

Orokorra

1

Egokitua (turismo aktiboa, landa turismoa edo familiakoa, motorra, city break, kulturala, gastronomikoa)

3

c) Bestelako alderdi zehatzak.

GEHIENEKO PUNTUAZIOA:

5 PUNTU

Produktuak irisgarritasun unibertsaleko alderdiak jaso ditu.

3

Gutxienez mugarri/esperientzia berritzaile bat gehitu du, edo turismo etorri txikiagokoa

2

Nafarroaren erakarpenean lan egiten duten bidaia agentzien bitartez merkaturatzea

2

6.d) Turismo partzuergoen gerentzia.

Ekintza mota hauen dirulaguntza ehunekoa ezartzeko honako balorazio irizpide hauek aplikatuko dira:

–Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrietako biztanle kopurua.

35.000 biztanle baino gehiago

8 puntu

25.001 eta 35.000 biztanle artean

6 puntu

15.001 eta 25.000 biztanle artean

4 puntu

5.001 eta 15.000 biztanle artean

2 puntu

5.000 biztanle edo gutxiago

0 puntu

–Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrien kopurua.

40 udalerritik gora

8 puntu

26 eta 40 udalerri artean

6 puntu

16 eta 25 udalerri artean

4 puntu

11 eta 15 udalerri artean

2 puntu

10 udalerri edo gutxiago

0 puntu

Udalerriaren figura interpretatzeko edozein zalantzari buruz, Nafarroako Gobernuaren web-orrian dagoen informazioa hartuko da kontuan: http://www.navarra.es/home_es/Navarra/272+Municipios/.

Biztanle kopurua zehazteko, aplikaziozkoa izanen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 31ko 10/2020 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2019ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena.

–Turismoaren sektoreari lotutako enpresen kopurua.

150 enpresatik gora

8 puntu

91 eta 150 enpresa artean

6 puntu

61 eta 90 enpresa artean

4 puntu

31 eta 60 enpresa artean

2 puntu

30 enpresa edo gutxiago

0 puntu

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik dauden entitateen bazkide kopurua hartuko da kontuan, baldin eta turismo partzuergoaren ekintza eremuan baldin badituzte establezimenduak. Elkarte bateko baino gehiagoko bazkide diren pertsona fisiko edo juridikoen kasuan, behin bakarrik hartuko dira kontuan.

–Deialdiaren gaineko ekintzetarako aurreikusitako aurrekontua.

70.000 eurotik gora

8 puntu

40.001 eta 70.000 euro artean

6 puntu

21.001 eta 40.000 euro artean

4 puntu

15.001 eta 21.000 euro artean

2 puntu

15.000 euro edo gutxiago

0 puntu

7. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ondotik adierazten dena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduketa bakoitzerako:

7.a) Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak.

–Gutxieneko aurrekontu diruz lagungarria: 2.000 euro. Gutxieneko kopuru hori, gainera, ekitaldiaren azken betearazpenean ere bete beharko da.

–Ekitaldi bakoitzeko gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 20.000 euro. Honako kasu hauetan handitzen ahal da muga hori:

  • Estatuko edo Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago arte.
  • Diruz lagungarriak diren jarduerak dituzten 3 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago.

Lehenago aipatutako igoerak:

  • Ez dira metagarriak.
  • Ez dira aplikagarriak izanen enpresen elkarteen proposamen edo ekintzetan, dela turismo enpresenak (4.b.3.a atalean definitutakoak), dela Turismo Erregistroan izena eman ez duten enpresenak (4.b.3.c atala), epigrafe honetako ekintzak planteatzen badituzte, eta zuzeneko eta berehalako etekina eragiten badiete bazkideei haien jarduera propioaren parte izateagatik.

–Gehieneko ekitaldi kopurua entitate bakoitzeko:

  • Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo partzuergo edo turismo elkarteen eskabideak, ordezkatzen duten biztanleen arabera:
  • 30.000 biztanletik gora: 15 ekitaldi.
  • 15.000 biztanletik gora: 10 ekitaldi.
  • 6.000 biztanletik gora: 8 ekitaldi.
  • Gainerakoak: 4 ekitaldi.
  • Banakako toki entitateen eskabideak, ordezkatzen duten biztanle kopuruaren arabera:
  • 10.000 biztanletik gora: 4 ekitaldi.
  • 4.000 biztanletik gora: 3 ekitaldi.
  • Gainerakoak: 1 ekitaldi.
  • Turismoko enpresen elkarteen eskabideak: 5 ekitaldi.
  • Gainerako turismoko elkarteak: 1 ekitaldi.

–Ekitaldi bakoitzaren dirulaguntzaren ehunekoa esleituko da seigarren oinarrian ezarritako kasuan kasuko baremoan lortutako puntuazioaren arabera, irizpide hauei jarraituz:

  • Lortzen ahal den gehieneko puntuazioa: 38 puntu.
  • Beharrezko puntuazioa, gutxienez: 13 puntu.
  • Dirulaguntzaren ehunekoak, lortutako puntuak kontuan hartuz:
  • 13 puntutik 29 puntura bitarte. %45.
  • 30 puntutik 34 puntura bitarte. %60.
  • 34 puntu baino gehiago: %75.

7.b) Azokak.

Azoka bakoitzaren dirulaguntzaren kopurua jarraian adierazitakoaren arabera emanen da:

ATALA

AZOKA MOTA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

LANGILEEN GASTUAK: OSTATUA,
GARRAIOA ETA MANTENUA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

AZOKAREN EDO AURKEZPENAREN GASTUAK: LURZORUAREN ALOKAIRUA,
ERAKUSTOKIA ETA MATERIALAREN GARRAIOA

a

Nazionala Naf. Gobernuarekin

125 euro eguneko

0 euro

b

Hurbilekoa Naf. Gobernua joan gabe

250 euro eguneko

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euroko aurrekontua gehienez)

c

Navartur

0 euro

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euroko aurrekontua gehienez)

d

Nazioartekoa

400 euro eguneko

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (8.000 euroko aurrekontua gehienez)

Egunen kopurua kalkulatzeko, egun bat gehituko zaio ostatu gauen kopuruari.

Dirulaguntza eman eta ordaintzeko, entitate eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

Orobat, zilegi izanen da jakinarazitako azoka batera joan beharrean ezaugarri berdinak dituen beste batera joatea zehazturiko aldian, betiere aldaketa aldez aurretik jakinarazten bada eta Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia badu.

7.c) Sustapen eta komunikazio ekintzak

Ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren kopurua jarraian aipatutakoaren arabera emanen da:

–Ekintza bakoitzeko onartutako aurrekontuaren muga: 15.000 euro.

–Ekintza bakoitzeko balizko gehieneko puntuazioa: 18 puntu.

–Ekintza bakoitzeko beharrezko puntuazioa, gutxienez: 6 puntu.

–Diruz lagun daitekeen aurrekontuaren ehunekoa lortutako puntuen arabera:

  • 6 puntutik 9 puntura artean: %40.
  • 10 eta 15 puntu artean: %50.
  • 15 puntu baino gehiago: %60.

7.d) Prestakuntza.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

–Prestakuntza jarduketa guztietarako diruz lagun daitekeen gastuaren gehieneko muga: 5.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Dirulaguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %70.

Dirulaguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

7.e) Turismo produktuak diseinatu eta abian jartzea:

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

–Entitate eta kontzeptu honen truke onartutako proposamenen gehieneko kopurua: 3.

–Onartutako proposamen bakoitzeko onartutako aurrekontuaren muga:

  • Produktua definitzeko kanpo laguntzagatik: 2.500 euro.
  • Produktuaren sustapen, komunikazio gastuengatik: 10.000 euro.
  • Langile propioen gastuengatik: gehienez 1.500 euro onartutako proposamen bakoitzeko. Langile propioen gastuei dagokien dirulaguntza “elkarteen kudeaketa edo partzuergoen gerentzia” atalaren barruan aurreikusiko da.

–Onartutako aurrekontuaren dirulaguntzaren ehunekoa kanpo laguntzagatik eta sustapen eta komunikazio gastuengatik:

  • 1 puntutik 5 puntura artean: %30.
  • 6 puntutik 10 puntura artean: %50.
  • 10 puntu baino gehiago: %60.

7.f) Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoen gerentzia.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

7.f.1) Turismo elkarteak.

–Langileen gastuengatik onartutako aurrekontuaren muga honako hau da:

  • Deialdiaren gainerako ekintzen aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren %40, hau da, ekitaldien, azoketako bertaratzearen, sustapen ekintzen, prestakuntza ekintzen gastuei dagokien aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren baturagatik, 10.000 euroko mugarekin.
  • Muga horri beste 1.500 euroko kopurua gehitzen ahalko zaio aurkeztutako eta onartutako proposamen bakoitzeko, “turismo produktu bat diseinatzea eta abian jartzea” atalean eskaera aurkeztuz gero.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako dirulaguntzaren %70.

Laguntzaren amaierako kopurua benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko da, baina ez da inolaz ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoa areagotuko.

7.f.2) Turismo partzuergoak.

–Onartutako aurrekontuaren muga honako hau izanen da:

  • 45.000 euro 26 puntu edo gutxiago lortzen dituzten turismo partzuergoentzat.
  • 40.000 euro 16tik 25era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoentzat.
  • 28.000 euro 6tik 15era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoentzat.
  • 13.000 euro 6 puntu baino gutxiago lortzen dituzten turismo partzuergoentzat.

Muga horiei beste 1.500 euroko kopurua gehitzen ahalko zaie aurkeztutako eta onartutako proposamen bakoitzeko, “turismo produktu bat diseinatzea eta abian jartzea” atalean eskaera aurkeztuz gero.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako dirulaguntzaren %70.

Kontzeptu honi emandako dirulaguntzak ezinen du inolaz ere gainditu deialdiaren gainerako ekintzen aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren %70, hau da, ekitaldien, azoketako bertaratzearen, sustapen ekintzen, prestakuntza ekintzen eta turismo produktu bat diseinatu eta abian jartzeko gastuei dagokien aurkeztutako eta azkenean betearazitako aurrekontuaren baturagatik.

Laguntzaren amaierako kopurua benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko da, baina ez da inolaz ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoa areagotuko.

7.g) COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

–Onartutako aurrekontuaren muga entitate eskatzailearen enpresa bazkideen kopuruaren arabera:

  • 4.000 euro 150 bazkide baino gehiagoko entitateei.
  • 3.000 euro 90 bazkide baino gehiagoko entitateei.
  • 2.500 euro 60 bazkide baino gehiagoko entitateei.
  • 2.000 euro 30 bazkide edo gehiagoko entitateei.
  • 1.000 euro 30 bazkide baino gutxiagoko entitateei.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako dirulaguntzaren %70.

8. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz, (http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Sector+turistico/Subvenciones.htm) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntza fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna zuzenketaren eguna dela.

Eskaerak ekintza bakoitzeko berariazko laguntza fitxa eta inprimakira egokitu beharko dira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Dirulaguntza eskatzen den ekintza guztietarako eskabide bakarra aurkeztuko da.

Hainbat entitatek batera ekintza bat garatuz gero, orduan eskaera ekintza garatzea bere gain hartu duen entitateak aurkeztuko du; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

8.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera honako agiri hauekin batera aurkeztuko da (dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira):

8.3.1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabidean honako erantzukizunpeko adierazpen hauek jaso beharko dira, eta laguntza fitxan eskuragarri dauden ereduen arabera aurkeztuko dira.

1. Laugarren oinarriko a) atalean eskatutako eskakizun orokorrak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.

2. Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek ekintza bererako eskatutako eta/edo jasotako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.

3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, deialdian aurkeztutako jarduketei aplikatzen zaien Balio Erantsiaren gaineko Zergaren gainekoa. Hartan adieraziko da ea eskatzaileak BEZa berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duen. Gainera, hainbanaketa eginez gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Egindako lanetan erabilitako kostu eta jardunaldiaren egozpenari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, turismo elkarteen kudeaketa ekintzen, turismo partzuergoen gerentzia ekintzen eta COVID-19aren aholkularitza eta laguntza kudeaketa ekintzen kasuan.

Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

5. Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Ekonomia eta Ogasun Departamentura zuzendua (Diruzaintza Atala), soilik bete behar dena entitate eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen dituenean laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

6. Hainbat entitatek batera ekintza bat garatuz gero, hurrengo atalean aipatutako dokumentazioaz gain, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, entitate parte hartzaile bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromiso, eginbehar eta forma egiaztatzeko.

8.3.2. Ekintzei buruzko dokumentazioa.

Ekintza bakoitzari buruzko laburpen fitxa normalizatu bat aurkeztuko da, Excel formatuan, laguntza fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat etorriz; bertan diru sarreren eta gastuen aurrekontuari buruzko atalak jaso dira, baita balorazio irizpideak aplikatzeko beharrezko informazioa ere, hala badagokio.

Balorazio irizpideak dirulaguntza eskabidearekin batera igorritako informazioarekin aplikatuko dira, ekintza bakoitzaren fitxa normalizatuan; irizpide horiek ez dira aplikatuko informazioa eskabideak aurkezteko epetik kanpo igorriz gero.

Bidali beharreko ekintza bakoitzari buruzko Excel formatudun fitxa normalizatuan atal hauek egonen dira:

–Oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatzeko beharrezko informazioa, zehaztasun hauekin:

  • Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak antolatzea: Aurkeztutako ekintza bakoitzeko fitxa bat beteko da. Fitxa bakoitzean ekitaldiaren deskribapena eta justifikazioa jasoko da, baremoan ebaluatu daitekeen kontzeptu bakoitza aipatuko da, hala badagokio, argudiatuz. Aurrekontua koherentea eta proportzionala izanen da, multzo osoa kontuan hartuta. Horrez gain, ekitaldiaren programazioa ere aurkeztuko da.
  • Turismoko azoka eta aurkezpen ekitaldietara joatea. Aurkeztutako ekintza multzo bakoitzeko fitxa bat beteko da. Eskabidearen fitxan honako kontzeptu hauek adierazi beharko dira: azokaren izena, azokan bertaratzeko helburua, zein publikori zuzentzen zaion, ospatzeko data, entitate eskatzaileak zenbat egunez (kopurua) eta zein ordutan hartuko duen parte, gau kopurua, bertaratuko diren pertsonak, erakustoki propioarekin edo beste entitate baten eskutik bertaratuko den, eta gastuak partekatzen ote diren.
  • Sustapen eta komunikazio ekintzak: Aurkeztutako ekintza bakoitzeko fitxa bat beteko da.
  • Turismoko sustapen eta hedapen materiala. Fitxan zehaztu egin beharko da horrelako ekintzetarako baremoan ebaluatu daitekeen kontzeptu bakoitza, baita baremoko puntu komunak ere. Horrez gain, euskarriaren mota eta deskribapena ere jasoko ditu, zein sustapen ekintzetan erabiliko den, aurreko edizioak...
  • Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak. Fitxan zehaztu egin beharko da horrelako ekintzetarako baremoan ebaluatu daitekeen kontzeptu bakoitza eta baremoko puntu komunak, baita turismoko sustapen eta/edo publizitate kanpaina motaren deskribapena, sorkuntza, argitaratzea aurreikusi den komunikabideen irismena eta zerrenda, zein publikori zuzentzen zaion eta egin beharreko ekintzen helburuak, hasierako eta amaierako datak eta aurreikusitako ebaluazio adierazleak ere. Errepikatzen bada, aurreko kanpainek lortutako oihartzuna justifikatu beharko da.
  • Marketin digitaleko ekintzak. Fitxan zehaztu egin beharko da horrelako ekintzetarako baremoan ebaluatu daitekeen kontzeptu bakoitza eta baremoko puntu komunak, baita garatuko diren marketin digitaleko ekintza estrategikoen mota eta deskribapena, lortu nahi diren helburuak eta aurreikusitako ebaluazio adierazleak ere.
  • Webguneak. Fitxan zehaztu egin beharko da horrelako ekintzetarako baremoan ebaluatu daitekeen kontzeptu bakoitza eta baremoko puntu komunak; horrez gain, argi eta garbi azaldu beharko dira existitzen den orriarekiko proposatzen diren aldaketak, eginen diren aldaketak eta horien helburua zehaztuz.
  • Prestakuntza ekintzak. Aurkeztutako ekintza multzo bakoitzeko fitxa bat beteko da. Eskabidearekin batera igorri beharreko fitxan, entitate eskatzaileak ekintza mota horretarako eskakizun bakoitza aipatu beharko du, eta, nolanahi ere, zehaztu egin beharko du ikastaro(ar)en helburua, nori zuzenduta dagoen, lekuen edo plataformen eta daten aurreikuspena, iraupena, aurreikusitako hizlariak eta programa, egindako publizitatea eta ikastaroaren prezioa. Betiere, behin betiko programa gutxienez 15 egun lehenagotik jakinaraziko zaio Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari.
  • Turismo produktuak diseinatu eta abian jartzea. Aurkeztutako ekintza bakoitzeko fitxa bat beteko da. Eskaerari atxiki beharreko fitxan eskatzaileak horrelako ekintzetarako eskakizun oro zehaztu beharko du, baita baremoan ebaluatu daitekeen kontzeptu bakoitza eta, nolanahi ere, entitateak proiektua gauzatzeko izanen duen lan plangintza zehaztu beharko du, baita garatu eta definituko den proposamenaren aurrerapen bat ere.
  • Turismo elkarteen kudeaketa / turismo partzuergoen gerentzia. Fitxan kudeatzaileak edo gerenteak beteko dituen eginkizunen laburpena jasoko da, eta deialdian aurkeztutako ekintzen multzoa azalduko da, bakoitzaren aurrekontu orokorra adieraziz, baita eginkizunak eginen dituen pertsona ere. Partzuergoen kasuan, baremoan baloratutako kontzeptu bakoitza zehaztu beharko da. Elkarteen kasuan, kide kopurua eta Nafarroako Turismo Erregistroan izena eman duten enpresen kide titularren kopurua zehaztuko da. Halaber, bi kontzeptuetarako, kasuan kasuko kontratuaren kopia (langile propioena zein enpresa batena) eta lanetara bideratutako kostu eta jardunaldiaren egozpenari buruzko erantzukizunpeko adierazpena atxikiko dira.
  • COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza. Eskabideari atxiki beharreko fitxan eman beharreko zerbitzuak zehaztuko dira, gutxienez 5.g.1 atalean aipatutakoak. Horrez gain, zehaztuko dira zerbitzu horien eskaintza jaso duten enpresa bazkideen kopurua, horretara bideratutako giza baliabideak eta lan horietara bideratutako kostu eta jardunaldiaren egozpenari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

–Eskatutako ekintza bakoitzerako diru sarreren aurreikuspena eta gastuen aurrekontua. Aurreko ataleko Excel formatudun laburpen fitxa berean aurkeztuko da. Ekintza bakoitzerako, gastuen aurrekontua hainbanatuko da oinarri arautzaileetan ezarritako diruz laguntzen ahal diren gastu motekin bat etorriz, eta kontzeptu diruz lagungarri berberetarako dirulaguntzen eta bestelako laguntzen aurreikuspena zehaztuko da.

Fitxa bakoitzaren aurrekontuan adieraziko da BEZa berreskuratu eta konpentsatzen ahal den, eta hainbanatuz gero, ehunekoa adieraziko da.

8.3.3. Beste agiri batzuk.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada (aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipamendu-ondasunen hornidura edo zerbitzu-emate bat egiten duten kasuetan), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, hiru eskaintza, gutxienez, aurkeztu, eta aukeratutako eskaintza hautatu izana justifikatu beharko du eskaera inprimakiko “Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa” atalean.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

8.4. Eskaerak ez baditu finkatutako eskakizunak betetzen, edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

9. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa. Eskaerak ebaluatuko ditu, eta hurrengo atalean ezarritakoarekin bat etorriz, organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non zehaztuko baitira dirulaguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituzten entitate onuradunak.

2. Azkenean onartzen diren eskaerei dagokien dirulaguntza honela emanen da:

a) Laguntza har dezaketen ekintzei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa 6. eta 7. oinarrietan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

b) Dirulaguntzaren entitate onuradunaren arabera, eta bigarren oinarrian ezarritako kredituekin bat etorriz, deialdia finantzatzen duen bi aurrekontu partidetako bakoitzari esleituko zaizkio konpromisoak.

c) Kreditu aukerak aurreko puntuaren ondoriozko konpromisoak baino txikiagoak izanez gero, partidaren gastu baimenduaren hainbanaketa orokorra eginen da modu bereizian eta bi partidetako bakoitzean, diruz lagungarri gisa onartutako gastuaren bolumenari dagokionez.

3. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenak honako hau jasoko du, gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda eta ekintza bakoitzeko laguntzaren kopurua.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda.

4. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Jarduketen justifikazioa.

10.1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Egindako jardueren frogagiriak epe hauetan aurkeztuko dira:

a) 2019ko azaroaren 1etik 2020ko uztailaren 31ra bitartean gauzaturiko, ordaindutako eta osorik bukatutako jardueretarako, justifikazioa hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita.

b) 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte egindako jardueretarako, 2020ko azaroaren 4a izanen da azken eguna justifikazioa aurkezteko (egun hori barne).

c) Gizarte aseguru eta PFEZa dela bide egindako atxikipenei dagozkien ordainketak, urria hilabeteari dagozkionak, 2020ko abenduaren 4a arte aurkezten ahalko dira, egun hori barne.

10.2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa modu telematikoan aurkeztuko da, eskabideak aurkezteko oinarri arautzailean adierazitako moduan, laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

10.3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztu behar da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikaturik. Hauxe da:

a) Jarduketa justifikatu guztien faktura guztiak bilduko dituen zerrenda bakarra; laguntza fitxan, Excel formatuan ezarritako ereduari jarraiki aurkeztuko da. Urria hilabeteko gizarte aseguruak edo PFEZ atxikipenak justifikatuz gero, horren berri eman behar da aipatutako Excel orrian. Zerrenda horretan, halaber, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren berri ere eman behar da, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal den zehaztuz, eta hainbanatuz gero, ehunekoa adieraziko da.

b) Diruz lagungarriak diren jarduera guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Azoketan eta turismo aurkezpenetan bertaratuz gero, bertaratuen garraio, ostatu eta mantenu gastuak, tiketen edo fakturen bidez behar bezala frogatuak (dagozkien ordainagiriekin batera), edo balio bera duten agirien bidez frogatuak, kontratatutako hirugarrenen fakturen kasuan bakarrik. Horrez gain, gastu horiek justifikatu egin beharko dira, entitate onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena eta bertaratutako pertsonari zuzendutako ordainagiria aurkeztuz.

Fakturetan argi eta garbi ageri beharko da zein kontzeptugatik jaulki den, eta publizitate eta iragarkien kasuetan, zein ekitaldi lagundu den diruz.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren egikaritzapena berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko, osorik edo zatika, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza eskaeran inguruabar hori adierazi beharko da.

c) Gizarte Segurantzarako kotizazioaren dokumentuak eta nominak.

d) Diruz laguntzen diren jarduerak ordaindu izana justifikatzeko banku agiriak.

Ekintza bakoitzaren fakturekin batera ordainagiria ere aurkeztu beharko da, zenbaki korrelatiboekin. Hain zuzen ere, a) atalean aipatutako fakturen zerrendaren ordena berean aurkeztu beharko dira, eta, ahal dela, PDF dokumentu bakarrean gordeko dira.

e) Langileen nominak edo PFEZ atxikipenak dituzten fakturak aurkeztuz gero, hiruhilekoko ereduan edo 715 hilekoko ereduan aurkeztuko dira.

f) Ezarritako zehaztapenen arabera diruz lagundu diren jardueren azken justifikazio memoria, baieztatu ahal izateko baremoan baloratu ziren irizpideak bete direla.

a. Ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Ekitaldiaren azken memoria, non benetan egin diren ekintzen deskribapena, ekintzaren emaitzaren eta onarpenaren balorazioa eta gauzatzearen erakusgarri grafiko bat jasoko baitira. Kirol proba edo bestelakoetan izena emateko kasuetan, erantzukizunpeko adierazpeneko eredu bat atxikiko da, laburpenarekin (izena eman duten pertsonen kopurua, parte hartzaile kopurua, laburpena jatorrien arabera eta ordaindutako kuotak). Administrazioak eskatuz gero, zerrenda osoa entregatuko da. Hala badagokio, argazkiak, publizitate mezuak eta abar atxikiko dira, II. Eranskinarekin bat etorriz eskatutako publizitate eskakizunak bete direla egiaztatzeko.

b. Turismoko azoka eta aurkezpen ekitaldietara joatea. Azken memoria, honako hauek adierazita: azokara edo aurkezpen saiora bertaratutakoen kopurua, han egondako egunak eta ordutegia, igarotako gauak, egindako jarduerak eta kontaktuak eta azoken edo aurkezpenen azken balorazioa. Hala badagokio, erakustoki eta aurkezpenen argazkiak atxikiko dira, II. Eranskinarekin bat etorriz eskatutako publizitate eskakizunak bete direla egiaztatzeko.

c. Sustapen eta komunikazio ekintzak:

–Turismoko sustapen eta hedapen materiala. Azken memorian honako hauek adieraziko dira: argitaratutako material mota, banaketa edo hedapena, egindako sustapen ekintzak eta ekintzaren emaitzaren balorazioa. Zerbitzuari editatutako material guztiaren paperezko kopia emanen zaio, eskatutako publizitate eskakizunak bete direla egiaztatzeko. Fakturetan material bakoitzaren deskribapena jasoko da.

–Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak. Azken memorian komunikabideen plana zehaztuko da, baita ekintzaren data eta irismena/lortutako emaitza ere, ebaluazio adierazleen bitartez neurtua. Fakturetan ekintzak bakoitzaren deskribapena jasoko da.

–Marketin digitalaren ekintzak. Memorian argi eta garbi azaldu beharko dira egindako marketin digitaleko ekintzak, erabilitako ebaluazio adierazleak eta lortutako emaitzen azken balorazioa, aurreikusitako helburuekin bat etorriz. Fakturetan garatutako ekintzen deskribapen zehatza jasoko da.

–Web orriak: Memorian aski azaldu beharko dira webgunean egindako aldaketak; egindako aldaketak azaltzeko pantaila irudiak atxiki beharko dira, baita horien helburuak azaldu ere. Horrez gain, aurreikusitako helburuen haritik azken balorazioa eginen da. Egindako aldaketak fakturetan zehaztuko dira, eta webgune edo microsite sortu berrien kasuan, fakturan domeinua eta site horren deskribapen teknikoa jasoko da.

Horrez gain, sustapen eta komunikazioko ekintza guztietan II. Eranskinean eskatutako publizitate eskakizunak bete direla egiaztatzeko fitxategiak atxikiko dira.

d. Prestakuntza ekintzak. Azken memorian jaso beharko dira ikastaroaren edo ikastaroen tokiak eta egunak, bertaratutakoen zerrenda, ordu kopurua, gogobetetasun inkestaren emaitzak eta prestatzaileak edo prestatzaileek ikastaroaren gainean egindako balorazioa; horrez gain, II. Eranskinaren arabera eskatutako publizitate eskakizunak bete direla egiaztatzeko fitxategiak ere atxikiko dira.

e. Turismo produktuak diseinatu eta abian jartzea. Memorian, gutxienez, honako hau zehaztu beharko da: enpresa eta entitateekin, enpresa parte hartzaileekin egindako lana, parte hartzeko konpromisoa atxikiz; produktuaren xehetasunak, helburuko publikoa eta merkaturatzeko aurreikuspena, eta komunikazioa eta sustapena; horrez gain, II. Eranskinarekin bat etorriz eskatutako publizitatea betetzen dela egiaztatzeko fitxategiak atxikiko dira.

f. Turismo elkarteen kudeaketa / turismo partzuergoen gerentzia. Memorian aldi horren azken azterketa eginen da, eta egindako jardueraren laburpena, helburuen betetze mailaren balorazioarekin batera.

g. COVID-19 berariazko aholkularitza eta laguntza. Memorian aldiaren azken balantzea, egindako jardueraren laburpena eta kontingentzia planak ezartzeko aholkatutako bazkideen zerrenda bildu beharko dira.

g) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: Honako hauek zehaztu beharko dira: funtsen kopurua, jatorria eta aplikazioa (funts propioak, beste dirulaguntza batzuk edo diruz lagundutako jarduketak eragindako diru sarrerak, derramak, kirol proben izen ematetik eratorritakoak, kuotak edo bazkideen ezohiko derramak diruz lagundutako jarduketa zehatzean parte hartzeagatik, baita babesak ere), dirulaguntza honekin batera diruz lagundutako jarduketak finantzatzen lagundu badute. Bestelako diru sarrera edo dirulaguntzarik izan ez bada, hori ere aitortu beharko da.

Aitorpen hori a) atalean aipatutako Excel fitxategian dago, berariazko orri batean.

h) Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, bidezkoa bada, hedabide horietan jarri den publizitatea.

i) Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen material guztien ale bat, iragarkiak, web orrietan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat. Zehatz adieraziko da ekintza diruz lagundu izana zein unetan esaten den irratiko iragarkien kasuan, irratiko elkarrizketetan, bideoetan, telebistan, etab.

11. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Aurreko oinarrian azaldutakoarekin bat etorriz frogagiriak aurkeztu, aztertu eta onartu ondoren emanen dira dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, justifikatzeko ezarritako bi epeetako bakoitzeko jarduketei dagozkienak, aurreko oinarri arautzailean ezarritakoari jarraikiz.

2020ko abenduaren 31 baino lehenago emanen dira ordaintzeko ebazpenak.

12. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren esleipena jakinarazten zaienetik hilabete pasatu baino lehen dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztea modu telematikoan (aitorpen hori irailaren 11ko 59/2013 Dekretuak arautzen du).

Foru dekretu horren 4. artikuluan eskatzen den informazioa aurkeztu ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz laguntzen diren jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Deskonfinamenduko faseetan eta normaltasun berrian egindako ekitaldiek osasun arloko eta osasun publikoko gomendio eta protokolo aplikagarriak zorrotz bete beharko dituzte. Bidenabar, antolatutako edo koordinatutako ekintzetan erabilitako elikagaien osasungarritasunaren ardura entitateena izanen da.

d) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hamar egun balioduneko epean, eta betiere egiteko aurreikusitako data baino lehen, dirulaguntzaren xedeko ekintzaren edo ekintzen dirulaguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan egin behar ez badira.

e) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

Nolanahi ere, diruz lagundutako jarduketak gauzatzean, amaierako zenbatekoetan gertatzen diren desbideratzeak onartuko dira baldin eta dagozkien gauzatze memorietan arrazoituz frogatzen badira eta deialdiaren helburuak betetzen direla bermatzen bada.

f) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari idatziz jakinaraztea, lehenbailehen, gehienez hamar egun balioduneko epean, dirulaguntzetan edo deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa beraren bestelako diru sarreretan izandako edozein aldaketa, eskabidearen erantzukizunpeko adierazpenean zehaztutakoak.

g) Ekintzak diruz lagundu direla adierazteko behar bezalako publizitatea egitea.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Ezarritako epeak bukatu eta 20 egunetara aurkezten bada justifikatzeko dokumentazioa, %10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Beranduago aurkeztuz gero, galduko da aldi horri dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

b) Dirulaguntza ematean helburuko jarduera kopuru txikiagoan betearazi bada, salbu eta beheranzko aldaketak jakinarazi badira, oinarri honetako lehen atalean ezarritakoarekin bat etorriz, orduan honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Betearazpena diruz lagundutako proposamenaren %50etik %75era bitartean badago, proposamen horri dagokion azken dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Betearazpena diruz lagundutako proposamenaren %50etik beherakoa bada, galdutzat joko da proposamen horretarako emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

c) Dirulaguntzaren xedeko proiektu edo jardueraren bat gauzatzen ez bada, proiektu edo jarduera horretarako emandako dirulaguntza osoaren %20 murriztuko da ordainketa, non eta ez den horren berri eman 1.d) atalean ezarritakoari jarraikiz.

d) Edozein euskarri mota, marketin, iragarki, irrati iragarki, kartel, argitalpen, iragarki eta abarretan ez badira betetzen publizitateari buruzko betebeharrak, komunikazio euskarri horietarako gastutik ez da batere onartuko.

e) Kanpaina edo jarduketa batean ez bada aipatzen Nafarroako Gobernuaren laguntza duela, II. Eranskinean ezarritako publizitateari buruzko betebeharra ez dela bete ulertuko da, eta ez da onartuko kanpaina edo jarduketa horri dagokion gastu osoa ordurako egin bada, edo, bidezko bada, galdu eginen da kanpaina edo jarduketa horretarako onetsitako dirulaguntza osoa kobratzeko eskubidea.

f) Dinamizazio proposamen eta ekitaldietan, onartutako gutxieneko kopuru justifikatua 2.000 eurotik beherakoa bada, ekitaldi edo proposamen horri emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat joko da.

13. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak kontzeptu diruz lagungarri berberetarako emandako beste batzuekin; hala ere, bateragarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko beste departamentu batzuek, beste Administrazio Publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu edo partikular batzuek emandakoekin, estatukoak zein nazioartekoak.

Edonola ere, deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako bertze dirulaguntza, diru sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Zehaztapen teknikoak

Eranskin honetan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek deialdirako aurkezten dituzten ekintzen sustapen eta komunikazioa diseinatzean bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.

Zehazki, honako hau hartu beharko da aintzat:

1. Euskarri fisikoetan, Nafarroa marka turistikoa sartu beharko da, turismoaren logo ofizialaren bidez.

Logotipo elebiduna eta hizkuntzetakoa hemen deskargatzen ahal da:

https://www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/

2. Online euskarri edo aplikazioetarako, esaterako webguneak eta/edo sakelako aplikazioetarako, Nafarroako Turismoko banner animatua jaso beharko da, eta honi lotu: www.turismo.navarra.es.

Banner animatu eleanitza hemendik deskargatu:

https://www.turismo.navarra.es/esp/NR/rdonlyres/8D761970-82DC-4999-BC7B-938DE71C9899/23771/BANNERCOMPLETO1.gif

3. Publizitate/sorkuntza piezetarako, sare sozialetan edo bestelako baliabide digitaletan, Nafarroako turismo marka gehitu beharko da Turismoko logotipo ofizialarekin, lehen puntuan bezala, eta honi lotu: www.turismo.navarra.es.

Logotipo elebiduna eta hizkuntzetakoa hemen deskargatzen ahal da:

https://www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/

4. Irratian kanpaina bat eginez gero, honako audiologo hau sartu beharko da: “Subvencionado por Gobierno de Navarra-Nafarroako Gobernua”.

5. Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela jartzea, eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduketaren berariazko aipamena egin beharko da.

6. Sustapen edo komunikazio irudi eta mezu inklusiboak erabili behar dira. Bereziki zainduko da erabiltzen diren irudi eta mezuak lagungarriak izatea generoko estereotipoak gainditzeko. Bidenabar, testuak idaztean eta komunikazio tresnetan hizkera inklusiboa erabiltzen dela bereziki zainduko da.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen diseinatutako komunikazio ekintzak onartu eginen dira, baldin eta 2019ko dirulaguntzen deialdiko xehetasun teknikoak betetzen badituzte deialdi honetako edozein ekintzaren sustapen eta komunikazioa diseinatzerakoan.

Iragarkiaren kodea: F2010283