221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-transferentziaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Nagusiak 2020ko abuztuaren 12an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen 40.000 euroko kreditu-transferentziaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da igoera bat 2020ko ekitaldirako, %2 urtean, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsarietan, bat etorriz 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 6. artikuluarekin.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

Gastuak goititzea:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 40.000 euro.

Gastuak gutxiagotzea:

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 32.700 euro.

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 7.300 euro.

Tafallan, 2020ko irailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2010870