221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan xedatuari jarraikiz.

Aldatu beharreko gastuak:

1-23180-47900. Nafarroako Gobernuaren lag. osag. auton. eta ETEentzat: 5.000,00 euro.

1-49100-62300. Hobekuntzak herritarren Interneterako sarbidean: 58.000,00 euro.

1-33702-62300. Urtegiko parkingean plakak jartzea, Ugarren: 17.000,00 euro.

1-41200-62300. Makinak eta erremintak erostea udalentzat eta kontzejuentzat: 50.000,00 euro.

Aldaketak, guztira: 130.000,00 euro.

Finantzabideak:

Partida: 1 87000. Izena: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 130.000,00 euro.

Finantzabideak, guztira: 130.000,00 euro.

Deierrin, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2010862