2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Deialdia, ikastetxeetan 2020-2021 ikasturterako jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/524587). DDBN (Identifikazioa): 524587.
2020ko irailaren 17ko osoko bilkuran onetsia.
Lehena.–Onuradunak.
Udal laguntza hauek eska ditzakete laugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitateek.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da 2020-2021 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.viana.es/wp-content/uploads/sites/61/2020/09/Bases-comedor-2020-2021.pdf
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 15.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak ikasturte bakoitzeko irailetik maiatzera bitarte aurkezten ahalko dira.
Vianan, 2020ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2010916