221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza fiskala, hirigintza tresnen, ingurumen proiektuen eta hirigintzako lizentzien izapidetzea arautzen duena. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2020ko irailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Odietako Udalaren “Hirigintza tresnen, ingurumen proiektuen eta hirigintzako lizentzien izapidetzea arautzen duen ordenantza fiskala”. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun balioduneko epean, hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2010562