221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu-aldaketen gaineko hiru espediente.

Erabaki hori 2020ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haien kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira.

–1. espedientea. Aparteko kreditua, 55.000 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin.

–2. espedientea. Aparteko kreditua, 900 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin.

–3. espedientea. Aparteko kreditua, 15.000 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin.

Noain Elortzibarren, 2020ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2010796