2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2020ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 2/2020 aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Murchanten, 2020ko irailaren 15ean.–Jarduneko alkatea, Lara Bartos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L2010698