221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, aurrekontuan aldaketak egitea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kredituak: 2.780,06 euroko kreditu transferentzia, 1 3380 2262001 partidatik “Herriko festak-kultura”, 1 2391 22606 partida sortu berrira “Emakumeen eta gizonen berdintasuna”.

Mañerun, 2020ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2010795