221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 4/2020 aurrekontu-aldaketa.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Lekunberrin, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2010986