221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2020ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketei buruzko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Iturmendin, 2020ko uztailaren 27an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2010871