221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko San Migel kaleko 4 zenbakidun etxebizitzen eraikinean. Behin betiko onespena

Ibargoitiko Udalak, 2020ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko San Migel kaleko 4 zenbakidun etxebizitzen eraikinean igogailua paratzeko. Azterketa lerrokadurak aldatzeko da.

Erabaki hori argitaratu egiten da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ibargoitin, 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010894