221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Plan Partziala S.10 sektorea garatzeko. Behin betiko onespena

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Cortesko Udalak, 2020ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea S.10 sektorea garatzeko plan partziala, Cortesko Udal Planaren barrenean, Ultracongelados de Cortes SLUk sustatuta. Plan hori Alkatetzaren abenduaren 16ko 515/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez. Jendaurreko aldia iragan da, hilabetekoa, eta ez da planaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cortesen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

ERANSKINA

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010721