221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. ALDAKETA

12.000 euroko kreditu transferentzia, 1 1152 62200 partidatik “Erromesen ospitalea berritzea”, 1 3370 22706 partidara “Ospitale zaharreko lansari teknikoak”.

2. ALDAKETA

3.000 euroko kreditu transferentzia, 1 3380 226001 partidatik “Herriko festak-erromeria”, 1 4140 21003 partidara “Nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegiturak kontserbatzea”.

3. ALDAKETA

4.000 euroko kreditu transferentzia, 1 3380 226001 partidatik “Herriko festak-erromeria”, 1 3340 22609 partidara “Ziraukiko kultur ekitaldiak”.

Ziraukin, 2020ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2010718