221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2020ko 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko irailaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 8/2020, 9/2020 eta 10/2020 aldaketak egitea 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oltza Zendean, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2010802