221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Finken normalizazioa, planeamenduari egokitzearren Elizgibela kaleko eta Floirac plazako hiri-jarduketarako plan bereziak ukitutako zenbait lurzati. Hasierako onespena. (LIVARIOS/2020/36 espedientea)

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Burlatako Udalaren Hirigintza Alorrak idatzitako finken normalizazioa, beharrezkoa dena egoki kudeatzearren Burlatako Elizgibela kaleko eta Floirac plazako hiri-jarduketarako plan bereziak ukitutako zenbait lurzati. Burlatako Udalak, 2019ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen plana eta 2019ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean.

Espedientea jendaurrean jarriko da Hirigintza Departamentuan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunez, azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak egin daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikulua betetzeko.

Burlatan, 2020ko irailaren 9an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2010480