221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren aurkako 251/2020 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dira.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren 2020ko irailaren 22ko ofizio baten bidez, agintzen da espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igor dakiola eta interesdunak epatu daitezela 251/2020 prozedura arruntean, Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialak jarritakoan Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 8an emandako 37/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratu bidez irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 22an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2010930