220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Onartuen behin betiko zerrenda

Berriozarko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 22an egin bilkuran, onetsi zuen deialdia, mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Lanpostuak 22 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan.

Baztertutako izangairik ez dagoenez, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hori guztia kontuan harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea:

IMANOL BAZTAN CARRERA

FRANCISCO JAVIER GONZÁLEZ GONZÁLEZ

Bigarrena.–Proba psikoteknikoa 2020ko irailaren 30ean eginen da, 10:00etan, NAPIn, eta proba praktikoa urriaren 15ean, 10:00etan, Berriozarko udaletxean.

Deialdian ezarri bezala eginen dira probak.

Proba horiek egin baino lehen, onartutako izangaiek euskarako ahozko proba gainditu beharko dute, Euskarabideak egina. Hori egiteko eguna jakinaraziko zaie eta Udalaren web-orrian argitaratuko da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzea eta honen berri ematea ordezkari sindikalei eta epaimahaiko kideei.

Berriozarren, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2010621