220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, IKKS-2020 Araua onesten duena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan kalitatea kudeatzeko sistemak garatu, ezarri eta aitortzeko eskakizunak arautzen dituena.

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak ebaluazio-sistema publikoa sortu eta garatzeko behar diren neurriak ezarri zituen, bai Nafarroako administrazio publikoek diseinatu eta gauzatutako politika publikoak, bai administrazio horiek –zeinek bere eskumenen esparruan– nafar herritarrei emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatuko dituena.

Hezkuntza Departamentuari dagokio hezkuntza sistemaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza zehaztu eta antolatzea, ikastetxe publikoek beren autonomiaz baliaturik egiten ahal dituzten ekintzak galarazi gabe.

Eskumen horren esparruan, Hezkuntza Departamentuak, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 230/2006 Ebazpenaren bidez, baimena eman zuen “Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena” izeneko programa abian jartzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan.

Era berean, Europako esparruan, Europar Batasuneko estatu kideen gobernuetako ordezkariek, 2007ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuten beharrezkoa zela ahalegina egitea zuzentze-funtzioak betetzen dituzten irakasleek, irakasteko gaitasunak eta esperientzia izateaz gain, ikastetxeak kudeatu eta zuzentzeko kalitate handiko prestakuntza eskura dezaten bermatzeko.

Antolamenduaren Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 23ko 458/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan “Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena” izeneko programa jarraitzeko baimena eman zen eta “Kalitatearekiko konpromisoa” eta “Ikastetxe bikaina” aitorpenak emateko arauak ezarri ziren.

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 5eko 63/2013 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 5eko 10/2015 Foru Aginduak aldatua, ikastetxeetan Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) bat ezartzea ahalbidetuko duen eredua ezarri eta arautzen da; eredu hori nafar administrazioek sortutako arau baten arabera eginen da, hots, Ikastetxeen Kalitatea Kudeatzeko Sistema-2013 Araua, zeinak “Kalitatearekiko konpromisoa”, “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak emateko bete beharreko gutxieneko eskakizunak zehazten dituen.

Ikastetxeen autonomia areagotzea ELGAren etengabeko gomendioa da, zentroen emaitzak hobetzeko; horrek ezinbesteko lotura dauka kontuak ematean gardentasun handiagoz jokatzeko eskakizunarekin.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 120.2 artikuluak ezarri zuen ikastetxeek autonomia izanen dutela heziketa proiektua, kudeaketa proiektua eta ikastetxearen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko arauak lantzeko, onartzeko eta gauzatzeko.

Ikastetxe publikoen sarearen tamaina eta konplexutasuna ikusita, kudeaketa hobetzea erronka saihestezina da sistemarentzat.

Foru agindu honetan KKS malgu eta eraginkorrak ezartzea finkatu eta arautu da, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen emaitzak hobetzera bideratuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da IKKS (Ikastetxeen Kalitatea Kudeatzeko Sistemak) 2020 Araua onestea eta horren garapena, ezarpena eta aitorpena arautzea Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

Foru agindu hau aplikatuko da unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza duten eta beren borondatez kudeaketa sistema hau aplikatu nahi duten titulartasun publikoko ikastetxeetan.

II. KAPITULUA

Kudeaketa eredua

3. artikulua. Kudeaketa eredua.

Kudeaketa ereduak ISO arauak eta EFQM eredua hartzen ditu erreferentzia modura, eta aintzatespenak lortu dituzten ikastetxe publikoek esperimentatu eta frogatutako jardunbide onak biltzen ditu, baita hezkuntza esparruan aplikagarriak diren lege eskakizunak ere.

Prozesuen araberako kudeaketan oinarritutako ikuspegitik, emaitza gakoak lortzera bideratutako kudeaketa eredu bat da, eta kudeaketa hobetzen aurrera egitea errazten du modu egituratu eta sistematikoan. Bidenabar, kudeaketa sistemen arintasuna bultzatzen du tresna informatiko eta agiri baliabideak erabiliz.

Eredu horretan oinarrituz, ikastetxeak KKS propio bat prestatuko du, jarduera guztiak elkarren artean erlazionatutako prozesu gisara bilduko dituena. Ikastetxeek eskainitako zerbitzuak etengabe hobetzea bermatzeko eta hezkuntza komunitatearen beharrizanak eta espektatibak betetzeko diseinatu, dokumentatu, ezarri eta kudeatuko dira prozesu horiek.

KKSa diseinatzeko eta ikastetxe publikoetan ezartzeko IKKS-2020 Arauaren eskakizunak beteko dira, foru agindu honen II. eranskinean jasotakoak.

Ikastetxean ezarritako KKSaren eraginkortasuna eta efizientzia bermatzeko beharrezkoa izanen da ikastetxeko zuzendariaren konpromiso eta lidergo aktiboa izatea.

III. KAPITULUA

IKKS (Ikastetxeetan Kalitatea Kudeatzeko Sistema) 2020 Araua

4. artikulua. Eskakizunak.

IKKS-2020 Arauaren bidez ezartzen dira ikastetxeek beren KKSaren diseinuan, ezarpenean eta mantentzean bete beharreko eskakizunak Hezkuntza Departamentuak “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak eman diezazkien.

Arau horren egituran honako antolaketa multzo hauek jaso dira: Zuzendaritza eta estrategia, ikaskuntza-irakaskuntza, hezkuntza komunitatea eta erakunde kolaboratzaileak, pertsonak eta baliabideak. Multzo bakoitzean jasotako eskakizunak, halaber, ataletan multzokatu dira. Arau horren eskakizunak orokorrak dira, ikastetxe guztietan aplikatzeko modukoak izan daitezen.

“Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” bereizten dira, oinarri harturik prozesu bidezko kudeaketa eta emaitzetarako orientazioa. “Ikastetxe bikaina” lortu nahi duten ikastetxeek eskakizun gehiago bete beharko dituzte, prozesuaren emaitzak definitu beharko dituzte eta prozesuen etengabeko hobekuntza eta kudeaketa bermatu beharko dituzte.

“Kalitatezko ikastetxea” zein “Ikastetxe bikaina” aintzatespena lortu nahi duten ikastetxeek prozesuei lotutako sistematikak definitu eta behar diren kontrol adierazleak finkatu beharko dituzte sistema horien hedapena zaintzeko.

IKKS-2020 Arauaren atalak eta multzoak foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

IKKS-2020 Arauaren eskakizunak foru agindu honen II. eranskinean jaso dira.

Ikastetxe guztietarako eskatutako kontrol adierazleak, adibide gisa jasotako beste adierazle batzuekin batera, foru agindu honen III. eranskinean jaso dira.

IV. eranskinean prozesuaren emaitzen zenbait adibide jaso dira. Ikastetxe guztietarako oinarrizkotzat jotako emaitzak nabarmendu dira.

5. artikulua. Berariazko eskakizunetatik salbuestea.

Ikastetxeen ezaugarrien arabera, arau honen berariazko eskakizun batzuk salbuesten ahalko dira. Ikastetxe guztietan eskatzen ez diren eskakizunak foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

6. artikulua. Eskakizunak aldatzea.

1. Kalitate Bulegoak IKKS Arauaren eskakizunak gainbegiratuko ditu aldian behin beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenak egiteko. Gainbegiraketan kontuan hartuko da KKS arloan kualifikatutako pertsonen eta KKSko kanpo auditoretzak egiten dituzten pertsonen esperientzia.

2. IKKS-2020 Arauaren aldaketak onesteko Hezkuntzaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du.

3. IKKS Arauan egiten diren aldaketak aintzat hartuta, ikastetxeek sisteman behar diren aldaketak eta egokitzapenak eginen dituzte.

IV. KAPITULUA

Kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri eta mantentzeko programa

7. artikulua. KKSa ezarri eta mantentzeko programa.

1. Hezkuntza Departamentuak prestakuntza jardueren programa bat izanen du, KKSak ikastetxeetan ezarri eta mantentzea errazteko.

2. Prestakuntza jarduerak ikastetxearen antolaketa eta funtzionamenduaren arduradunei, zuzendaritza taldeei, kalitatearen arduradunei, orientatzaileei, hezkuntza teknologien arduradunei eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak ebatziko duen pertsonei zuzenduta egonen dira.

3. Programan parte hartzen duten ikastetxeetarako prestakuntza jarduerak Kalitate Bulegoak koordinatuko ditu. Beste ikastetxe batzuetan ere ezar daitezkeen jardunbide onak jasoko dira, eta prestakuntza jarduera horiei gehituko zaizkie.

4. Hezkuntza Departamentuak ikastorduak emanen dizkio kalitate arduradunari, bere lanorduen barruan, ikastetxean KKSa ezarri eta mantentzen laguntzeko.

8. artikulua. KKSa ezartzeko epea.

KKSa gehienez 7 ikasturteko epean ezarri beharko da ikastetxean.

9. artikulua. Programarekiko atxikipena, iraupena eta uztea.

1. Programarekin bat egin nahi duten ikastetxeek eskabidea aurkeztu beharko dute horretarako ezarritako epeen barnean. Foru agindu honen V. eranskinean dago eskabide eredua. Programarekin bat egiteko ikastetxeko zuzendariaren onarpena beharko da.

2. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak ezarriko ditu programan irauteko ikastetxeek bete beharko dituzten eskakizunak. Eskakizun horiek betetzen ez dituzten ikastetxeek antzemandako ez-betetzeak biltzen dituen txosten bat jasoko dute; ikastetxeek neurri zuzentzaileen txosten bat aurkeztu beharko dute. Ikastetxeak ez baditu antzemandako ez-betetzeak zuzentzen, ikastetxea programatik kanpo uzteari buruzko erabakia hartuko du Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak.

3. Programa utzi nahi duten ikastetxeek programa uzteko eskabidea aurkeztu beharko dute, foru agindu honen VI. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa. Ezarpen programa uzteko ikastetxeko zuzendariaren onarpena beharko da.

4. Programa utzi ondoren berriz ere programarekin bat egin nahi duten ikastetxeek gutxienez bi ikasturte itxaron beharko dute; tarte hori igarota, programarekin berriz ere bat egiteko eskaera aurkeztu beharko dute, foru agindu honen V. eranskinean jasotako eredua baliatuz.

10. artikulua. KKSa ezarri eta mantentzeko mailak.

Programa honekin bat egiten duten ikastetxeak kalitate sare batean sartuko dira, KKSaren ezarpenean modu koordinatuan aurrera egiteko, IKKS-2020 Arauaren arabera. KKSaren ezarpen eta mantentze graduaren arabera, ikastetxeak honako maila hauetan egonen dira:

1. KKSaren ezarpena.

Fase honetan dauden ikastetxeek “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena lortzeko aukera izanen dute.

Ikastetxeek prestakuntza jasoko dute eta aholkulari baten koordinazioa izanen dute KKSa ezartzen aurrera egiteko.

2. Kalitatezko ikastetxea.

Fase honetan dauden ikastetxeek “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena izanen dute eta berritzen ahalko dute.

Ikastetxeek prestakuntza jasoko dute eta modu beregainean eginen dute lan KKSa mantentzeko.

3. Ikastetxe bikainen ezarpena.

Fase honetan dauden ikastetxeek “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena izanen dute, eta “Ikastetxe bikaina” aintzatespena lortzen ahalko dute.

Ikastetxeek prestakuntza jasoko dute eta modu beregainean eginen dute lan “Ikastetxe bikaina” izateko eskaturiko eskakizunak ezartzean eta ikastetxearen emaitzen hobekuntzan.

4. Ikastetxe bikaina.

Fase honetan dauden ikastetxeek “Ikastetxe bikaina” aintzatespena izanen dute eta berritzen ahalko dute.

Ikastetxeek prestakuntza jasoko dute eta modu beregainean eginen dute lan KKSa mantentzeko eta ikastetxearen emaitzak etengabe hobetzeko.

5. Erreferentziako ikastetxe bikaina.

Fase honetan dauden ikastetxeek “Ikastetxe bikainaren” aintzatespena mantenduko dute, denboran zehar emaitza onak lortuko dituzte eta jardunbide egokien eredu izanen dira.

11. artikulua. Ikastetxeen konpromisoak eta erantzukizunak.

1. Zuzendariak ikastetxearen KKSa etengabe garatzeko eta hobetzeko konpromisoa hartuko du, eta ikastetxearen KKSaren autodiagnostikoa egitearen arduraduna izanen da.

2. Programan parte hartzen duten ikastetxeek klaustroko kide bat izendatuko dute kalitate arloko arduradun. Kalitate arduraduna EDUCAn erregistratuko da.

3. Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak antolatuta eta eskuragarri edukiko ditu.

4. Zuzendariak eta kalitate arduradunak, gutxienez, Kalitate Bulegoak antolatutako prestakuntza espezifikoan parte hartu beharko dute, eta ikastetxeak dagokion KKSa ezartzeko eta mantentzeko mailarekin bat datorren lana egiteko ardura izanen dute.

5. Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako karguetan eta kalitate arduradunen karguetan lehen aldiz dauden pertsonek ikastetxean ezarritako KKSa ezagutzeko prestakuntza espezifikoa egin beharko dute.

12. artikulua. Programaren aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta baliabideen garapena.

1. Programari atxikitako ikastetxeek aholkularitza teknikoa jasotze aldera, KKSetako aholkularien talde bat egonen da, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen ordu-dedikazioa eta aitorpena izanen dituena.

2. Talde horren betebeharren artean egonen da baliabideak sortzea, prestakuntza ematea, eta ikastetxeetan KKSak ezarri eta mantentzeko aholkularitza eman eta jarraipena egitea.

3. KKSetako aholkularien taldeak ezin badie ikastetxe guztiei arreta eman, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak KKSaren arloan esperientzia eta prestakuntza duten beste pertsona batzuen kolaborazioa jasotzen ahalko du ikastetxeei prestakuntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzeko.

13. artikulua. Programaren urteko balorazioa eta jarraipena.

1. Programaren jarraipena eta koordinazioa egiteko, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak aldizkako bilerak ezartzen ahalko ditu ikastetxeetako ordezkariekin, programako aholkulariekin eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin.

2. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak lortutako emaitzak baloratuko ditu urtero, eta horretarako, ikastetxeen KKSen ebaluazioari buruz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako txostena izanen du.

V. KAPITULUA

Kalitatea Kudeatzeko Sistemen ebaluazioa

14. artikulua. KKSaren ebaluazioa.

1. Ikastetxeen KKSa ebaluatzeko kanpo auditoretzak eginen dira; ikastetxeentzako prestakuntza izaera izanen du.

2. KKSak ebaluatuz ebidentzia objektiboak lortuko dira eta ebazten ahalko da IKKS Arau honen eskakizunak, lege eta arau eskakizun aplikagarriak eta ikastetxeak berak xedatutako barne eskakizunak bete diren.

15. artikulua. KKSaren barne auditoretzak egiteko eskumena.

1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak izanen du “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak lortzeko KKSaren ebaluazioa egiteko eskumena.

2. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak izanen du “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak berritzeko KKSaren ebaluazioa egiteko eskumena. Horretarako Hezkuntza Departamentuak egiaztatutako langileak izanen ditu.

3. Ikasturterako eskatutako KKSaren ebaluazio eskaera guztiak artatzea ezinezkoa izanez gero, Hezkuntza Departamentuak behar diren antolamendu neurriak hartuko ditu ikastetxeek aurkeztutako eskaera guztiak jasotzeko.

16. artikulua. KKSaren ebaluazioa egiteko prozesua.

KKSaren ebaluazio prozesuak fase hauek izanen ditu:

1. Ikastetxeko KKSaren dokumentazioa berrikustea: KKSaren elementu guztiek IKKS-2020 Arauaren eskakizunak betetzen dituzten egiaztatuko da.

2. Ebaluazio prozesua eteteko irizpideak aplikatzea. Prozesuan ezarritako etete irizpideren bat betez gero, kasuan kasuko txostena emanen da eta ebaluazio prozesua eten eginen da.

3. KKSaren ezarpena egiaztatzea ikastetxean kanpo auditoretza eginez. Ikastetxeko langileei egindako elkarrizketen bitartez ikastetxeak definitutako sistemen ezarpena egiaztatuko da.

4. Auditoretza txostena ematea, ebazteko ikastetxeko KKSa mantentzen den IKKS-2020 Arauarekin bat etorriz. Antzemandako desadostasunen deskribapena, oharrak eta hobetu beharrekoak txostenean jasoko dira.

5. Hala badagokio, auditoretzak antzemandako desadostasunak zuzentze aldera ikastetxeak aurkeztutako ekintza zuzentzaileak berrikustea.

6. KKSaren ebaluazio prozesuaren amaierako ebazpena.

7. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak aintzatespena izapidetzea edo ukatzea.

17. artikulua. KKSaren ebaluazioa egiteko eskaera.

1. KKSaren aintzatespena eskuratu edo, hala badagokio, berritu nahi duten ikastetxeek KKSa ebaluatzeko eskaera egin beharko diote Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, foru agindu honen VIII. eranskinaren araberakoa.

2. Ikastetxeko zuzendariak eginen du KKSa ebaluatzeko eskaera, ebaluazioa zein ikasturtetan egin nahi den, aurreko ikasturtean, eta eskaera horretan adieraziko da aintzatespena jasotzeko eskakizun guztiak betetzen direla.

18. artikulua. KKSaren aintzatespenak.

IKKS-2020 Arauaren araberako KKSa ezartzen duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen hauek eskuratzen ahalko dituzte:

1. “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena.

a) “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespenak lau ikasturteko indarraldia izanen du.

b) Aintzatespenaren indarraldian ikastetxeek “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena berritzen ahalko dute edo “Ikastetxe bikaina” aintzatespena lortzeko kanpo auditoretza egiten ahalko dute.

2. “Ikastetxe bikaina” aintzatespena.

a) “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak lau ikasturteko indarraldia izanen du.

b) Aintzatespenaren indarraldian zehar ikastetxeek kanpo auditoretza egin beharko dute “Ikastetxe bikaina” aintzatespena berritzeko.

19. artikulua. Aintzatespenak lortu edo berritzeko aldez aurreko eskakizunak.

1. Hona hemen “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena lortzeko edo, hala badagokio, berritzeko aldez aurretik bete beharreko eskakizunak:

a) Berritu nahi den kasuetan, “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena edukitzea.

b) Hezkuntza sistemaren antolamenduan ikastetxeen antolaketari dagokionez legez ezarritako zehaztapenak betetzea.

c) Hezkuntza Departamentuak sustatutako plan eta programak ezartzea, aginduzkoen kasuan.

d) Ikastetxearen autodiagnostikoa berrikustea, kanpoko auditoretza bat egin baino bi ikasturte lehenago.

2. Hona hemen “Ikastetxe bikaina” aintzatespena lortzeko edo, hala badagokio, berritzeko aldez aurretik bete beharreko eskakizunak:

a) “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena edukitzea, edo, berritu nahi den kasuetan, “Ikastetxe bikaina” aintzatespena edukitzea.

b) Hezkuntza sistemaren antolamenduan ikastetxeen antolaketari dagokionez legez ezarritako zehaztapenak betetzea.

c) Hezkuntza Departamentuak sustatutako plan eta programak ezartzea, aginduzkoen kasuan.

d) Ikastetxearen autodiagnostikoa berrikustea, kanpoko auditoretza bat egin baino bi ikasturte lehenago.

20. artikulua. Aitorpena iraungitzea.

1. Kanpo auditoretza egin ondoren “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena lortu ez duten ikastetxeek bigarren kanpo auditoretza egin beharko dute bi ikasturteko epean aintzatespena lortzen saiatzeko.

2. Kanpo auditoretza egin ondoren “Ikastetxe bikaina” aintzatespena eskuratu ez duten ikastetxeek bigarren kanpo auditoretza egin beharko dute bi ikasturteko epean, “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena berritzeko nahiz “Ikastetxe bikaina” aintzatespena lortzeko.

3. Kanpo auditoretza egin ondoren “Kalitatezko ikastetxea” edo “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak berritzea lortu ez duten ikastetxeek bigarren kanpo auditoretza egin beharko dute bi ikasturteko epean, aintzatespena berritzen saiatzeko.

4. “Kalitatezko ikastetxea” edo “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak lortu edo berritzeko bigarren kanpo auditoretza gainditzen ez duten edo eskaera egiten ez duten ikastetxeek aintzatespena galdu eta programa utzi beharko dute.

5. Aintzatespenaren indarraldia gainditzen duten ikastetxeek, kanpo auditoretza eskatzen ez badute, aintzatespena galdu eta programa utzi beharko dute.

6. Aintzatespena galdu ondoren programan jarraitu nahi duten ikastetxeek eskaera aurkeztu beharko dute foru arau honen VII. eranskinarekin bat eginez. Programan jarraitzeko ikastetxeek bete beharko dituzten eskakizunak Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak baloratu eta, hala badagokio, zehaztuko ditu.

Lehenengo xedapen gehigarria.– “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena zuzenean eskuratzea.

ISO 9001:2015 egiaztagiria edo hurrengoak eskuratzen dituzten ikastetxeek zuzenean lortuko dute “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena, ikasturte bakoitzean aitortutako ikastetxeei ematearekin batera.

Bigarren xedapen gehigarria.– “Ikastetxe bikaina” aintzatespena zuzenean eskuratzea.

Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak urtero egiten dituen deialdietan Excelencia Navarra 400+ balorazioa edo hortik gorakoa eskuratzen duten ikastetxeek “Ikastetxe bikaina” aintzatespena eskuratuko dute, ikasturte bakoitzean aitortutako ikastetxeei ematearekin batera.

Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak urtero egiten dituen deialdietan Zilarrezko Kudeaketa Aurreratua aintzatespena edo hortik gorakoa eskuratzen duten ikastetxeek “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratuko dute, ikasturte bakoitzean aitortutako ikastetxeei ematearekin batera.

Xedapen iragankor bakarra.–IKKS-2020 Araura trantsizioa.

“Kalitatezko ikastetxea” edo “Ikastetxe bikaina” aintzatespenak 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan lortu edo berrituko duten ikastetxe publikoetan KKSak ebaluatzeko IKKS-2013 Araua aplikagarria izanen da.

“Kalitatearekiko konpromisoa” aintzatespena lortu edo berritzeko gainbegiratze prozesua 2020-2021 ikasturtean egiten jarraituko da.

“Kalitatearekiko konpromisoa” aintzatespena 2021-2022 ikasturtean berritzeko egoeran dauden ikastetxeek 2022-2023 ikasturtera arteko tartea izanen dute “Kalitatezko ikastetxea” aintzatespena lortzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.– Arauak indargabetzea.

1. 63/2013 Foru Agindua, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, IKKS-2013 Araua onesten duena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan kalitatea kudeatzeko sistemak garatu, ezarri eta aitortzeko eskakizunak arautzen dituena.

2. 10/2015 Foru Agindua, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, uztailaren 5eko 63/2013 Foru Agindua aldatzen duena.

3. Foru agindu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

IKKS 2020 Arauaren atalen taula.

II. ERANSKINA

IKKS 2020 Arauaren eskakizunak

Taula honetan IKKS-2020 Arauaren eskakizunak bildu dira, arauaren atal bakoitzari lotuta. Kalitatezko ikastetxe (KI) eta Ikastetxe bikaina (KB) KKSaren aintzatespenak lortzeko eskatutako eskakizunak gurutze batekin adierazi dira.

ATALAK

KI

IB

ESKAKIZUNAK

ZUZENDARITZA ETA ESTRATEGIA

1a

Misioa, ikuspegia eta balioak

X

X

Ikastetxearen misioa, ikuspegia eta balioak (MIB) prestatu eta berrikusteko sistematika ezarriko da.

X

X

Ikastetxearen MIBa erabiliko da ikastetxearen estrategiari eta kulturari buruz gogoeta egiteko oinarri gisa.

X

Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren esparruan, ikastetxean garatu beharreko ildo pedagogiko-didaktikoa zehaztuko da.

1b

Helbidea

X

Zuzendariak bere gain hartuko du ikastetxearen KKSa (kalitatearen kudeaketa sistema) garatzeko eta etengabe hobetzeko konpromisoa.

X

X

Ebaluazio diagnostiko zentsalak egiteko sistematika zehaztuko da. Horrek barnean hartuko ditu: testuinguruko galdetegiaren aplikazioa; proben aplikazioa eta zuzenketa; datuen grabaketa eta txostenen deskarga; emaitzen analisia, eta klaustroari, gurasoei edo legezko ordezkariei informazioa helaraztea.

X

Zuzendariak erantzukizuna eta agintaritza utziko ditu prozesu taldeen arduradunen esku, prozesuaren jarduketa eremuan.

X

X

Gobernu organoak osatzen dituzten pertsonak hautatzeko sistematika ezarriko da.

X

X

Gobernu organoen osaera eta organo horien jarduerak jakinaraziko zaizkie tartean dauden taldeei.

1c

Kudeaketa esparrua

X

X

Arau honen betebeharrak aplikatuko dira ikastetxeko irakaskuntza arautu guztietan, bai eta hizkuntza programa eta ereduetan, langileetan, baliabideetan, instalazioetan eta eskola zerbitzuen erabiltzaileetan ere.

X

X

Prozesuen mapa ezarriko da, ikastetxeko prozesuak identifikatzea ahalbidetuko duena.

X

X

Ikastetxeko funtsezko prozesuak hezkuntza etapa bakoitza oinarri hartuta zehaztuko dira; Lanbide Heziketan, berriz, eskaintzen diren ikasketa motak oinarri hartuta. Baina horietan guztietan irakatsi eta ikasteko berezko jarduera guztiak landuko dira.

X

X

Prozesu bakoitza behar bezala dokumentatu beharko da, gutxienez honako hau jasoz: misioa, pertsona arduraduna, araudi zehatz aplikagarria eta lotutako sistematikak.

X

X

Ikastetxearen sistematikak definitu eginen dira langile guztien egiteko erak homogeneizatzeko, langile berriei behar duten informazioa helarazteko, irizpide komunak ezartzeko eta langileek egin beharreko zereginak errazteko.

X

X

IKKS Arau honen atal bakoitzari lotutako sistematikak definituko dira.

X

X

Sistematika horiek honako informazio hau bilduko dute zehazturiko jarduera bakoitzerako, gutxienez: ZER (jardueraren deskribapena); NOR (jarduera gauzatzearen arduraduna); NOLA (baliabide dokumentalak: jarduketa irizpideak edo jarraibideak, tresnak eta, hala badagokio, bete beharreko dokumentuak jasotzen dituzte); NOIZ (egutegia).

X

X

Kontrol adierazleak eta xedeak zehaztuko dira, ikastetxeak zehaztutako sistematiken hedapena kontrolatzeko aukera ematen dutenak. Bi izartxo dituzten kontrol adierazleak derrigorrezkoak izanen dira ikastetxe guztietarako.

X

X

Honako informazio hau zehaztuko da kontrol adierazle bakoitzerako: NOR (neurketa egitearen arduraduna); NOLA (neurketa zer iturritatik lortzen den); NOIZ (egutegia).

X

X

Baliabide dokumentalak kodetuak egonen dira, adiera bakarreko identifikazioa ahalbidetzeko.

X

X

Ikastetxeko baliabide dokumentaletan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko da.

X

X

Ikastetxean diseinatutako baliabide dokumentalak biltegi bakar batean artxibatuko dira, eta pertsonak horretara sartuko dira, zehazturiko erantzukizunen arabera eta baliabideak editatzeko edo kontsultatzeko baimena izanda.

X

X

Bermatuko da ikastetxeko langileek lan sistematiketan eta erabili beharreko baliabide dokumentaletan egindako aldaketen berri dutela.

X

X

Bete ondoren, erregistro bihurtzen diren ikastetxeko dokumentuak identifikatuko dira.

X

X

Ikastetxeak honako hauek jasotzen dituzten erregistroak artxibatuko ditu: ikastetxearen emaitzak, ikastetxearen funtzionamendu onerako garrantzitsua den informazioa, eta IKKS arau honen betebeharrak betetzen direlako ebidentziak agerrarazteko garrantzitsua dena.

X

X

Erregistroak gordetzeko epea zehaztuko da, indarreko araudia kontuan hartuta.

X

X

Bermatuko da erregistroak ordenatuak eta inplikatutako pertsonek kontsultatzeko moduan daudela, horiek gordetzen diren bitartean.

X

X

Datu pertsonalen tratamenduari eta informazioaren eta jakintzaren segurtasunari buruzko zirkunstantziak eta baldintzak zehaztuko dira, datuen babesa eta jabetza intelektuala babeste aldera.

1d

Gogoeta estrategikoa eta plan estrategikoa

X

X

Gogoeta estrategiko bat eginen da aldi estrategiko bakoitzeko.

X

X

Gogoeta estrategikoak interes taldeen beharrak eta iguripenak jasoko ditu, eta ikastetxearen ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak identifikatzea ahalbidetzeko garrantzitsua den informazioa aztertuko du.

X

X

Gogoeta estrategikoa egitean, gutxienez honako hauei buruzko informazioa aztertuko da: ikastetxearen emaitzak, ikasleak eta, hala badagokio, familiak, ikastetxeko langileak, ikasleen jatorrizko eta destinoko ikastetxeak, Hezkuntza Departamentuaren ildo estrategikoak, ingurune sozioekonomikoa eta indarreko araudia.

X

X

Egindako gogoeta estrategikotik aurrera, plan estrategiko bat ezarriko da, hainbat urtetarako izanen dena eta ikastetxearen funtsezko emaitzak eta helburu estrategikoak bilduko dituena, kausa-efektu erlazioak identifikatzeaz gain.

X

X

Funtsezko emaitzak eta helburu estrategikoak adierazleen eta xedeen bidez zehaztuko dira.

X

X

Funtsezko emaitzak eta helburu estrategikoak berariazkoak, neurgarriak, lorgarriak, adierazgarriak eta denboran mugatuak izanen dira.

X

X

Honako informazio hau zehaztuko da funtsezko emaitzen eta helburu estrategikoen adierazle bakoitzerako: NOR (neurketa egitearen arduraduna); NOLA (neurketa zer iturritatik lortzen den); NOIZ (egutegia).

X

X

Plan Estrategikoa jakinarazi eta hedatzeko, mezua hezkuntza komunitatearen eta entitate laguntzaileen sektoreetarako egokituko da, eta komunikazio kanal eraginkorrak erabiliko dira.

X

X

Ikasturte bakoitzean, funtsezko emaitzak eta helburu estrategikoak zer mailatan lortu diren aztertuko da. Baloratuko da zer ekarpen egin duten helburu estrategikoek funtsezko emaitzak lortzeko, eta Plan Estrategikoak behar dituen egokitzapenak eginen dira.

1e

Urteko hobekuntza planen bidezko hedapena

X

X

Ikastetxearen Plan Estrategikoa ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez hedatuko da.

X

X

Urteko Programazio Orokorrak (UPO) eta, ikastetxe bateratuen kasuan, Urteko Jarduketa Planak (UJP) ikastetxearen urteko hobekuntza plana jasoko dute, baita indarreko araudiak zehazten dituen beste atal batzuk ere.

X

X

Ikastetxearen urteko hobekuntza planak hauek jasoko ditu: lehenik eta behin, helburu estrategikoak; bigarrenez, beste helburu batzuk; eta, hirugarrenez, ikastetxean hobetu beharreko alderdietatik (azken memoria, barneko eta kanpoko proben emaitzak, bi urteko hobekuntza plana eta abar) datozen hobekuntza ekintzak.

X

X

Ikastetxearen urteko hobekuntza plana ikastetxeko lantaldeen urteko planetan gauzatuko da.

X

X

Lantaldeen urteko planetan, lantalde bakoitzari esleitzen zaizkion helburuak eta hobekuntza ekintzak jasoko dira. Lantalde bakoitzak helburuak lortzeko proposatutako ekintzak zehaztu, eta lantaldearen beraren beste helburu edo hobekuntza ekintza batzuk gehitzen ahalko ditu.

X

X

Lantaldeen urteko planen jarraipena eginen da.

X

X

Lortutako emaitzak eta lantaldean hedatutako helburu estrategiko bakoitzerako zehaztutako xedeak erkatuko dira.

X

X

Baloratuko da zer ekarpen egin duten proposatutako ekintzek helburuak lortzeko.

X

X

Amaierako memoriak ikastetxearen urteko hobekuntza planean lortutako emaitzak jasoko ditu, baita lantalde bakoitzean lortutako emaitzen balorazioa eta proposatutako hobekuntza arloak ere.

X

X

UPO/UJP eta azken memoria jakinarazi eta hedatzeko, mezua hezkuntza komunitatearen eta entitate laguntzaileen sektoreetarako egokituko da.

1f

Ikastaroaren antolaketa

X

X

Ikasturtearen antolaketan jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da, eta hauek guztiak landuko dira: eskola egutegia prestatzea, talde baimenduak definitzea, ikastetxeko plantilla, irakasleen ordutegiak prestatzea, ikasgela arrunten eta berariazkoen banaketa, zaintza lanen antolaketa eta, hala badagokio, testuliburuen doako zerbitzua.

X

X

Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen antolaketan jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da, eta hauek guztiak landuko dira: proposamenen bilketa, hautaketa, tenporalizazioa, garraioaren kudeaketa eta ostatuen eta ekitaldien erreserba, ikasle eta familientzako informazioa, eta egindako jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen azken balorazioa.

X

X

Ikasturtea irizpide pedagogikoei eta indarreko araudiari jarraikiz antolatuko da.

1g

Autodiagnostikoa

X

X

Ikasturte bakoitzaren amaieran, ikastetxearen KKSaren autodiagnostikoa eginen da, Kalitate Bulegoak diseinatutako tresnaren bidez.

X

X

Adituek eginen dute ikastetxearen autodiagnostiko hori, eta ikastetxeko zuzendaritzak berrikusiko du.

X

X

Ikastetxeak nahi duen aintzatespena lortzeko edo berritzeko bete behar diren IKKS arauaren betebeharrak berrikusiko dira. Arauaren atal bakoitza zer mailatan ezarri den baloratuko da, eta kontuan hartuko dira bai ikastetxean zehaztutako sistematikak, bai horri lotutako kontrol adierazleen emaitzak.

X

X

Ebaluatutako atal bakoitzean antzematen diren gabeziak zehaztuko dira, eta beste ikastetxe batzuetara eramaten ahal diren hobekuntza ekintzak eta jardunbide egokiak deskribatuko dira. Ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez identifikatutako hobekuntza proposamenak kudeatuko dira.

X

X

Autodiagnostikoa tresnan jasotako informazioa berrikusiko da, kanpo auditoretza bat egin baino bi ikasturte lehenago. Ikastetxetik kanpoko bi pertsona kualifikatuk eginen dute berrikuspen hori. Berrikuspenari buruzko txostena Kalitate Bulegoari igorri beharko zaio.

1 h

Prozesuen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza

X

Prozesu bakoitzean, aginte talde bat egonen da, prozesuaren emaitzak eta prozesuaren kontrol adierazleak bilduko dituena.

X

Prozesuaren emaitzak prozesuaren martxa onari buruzko helburuak izanen dira (eskainitako zerbitzua bermatzeko lortu behar dena), eta adierazleen eta xedeen bidez zehaztuko dira.

X

Honako informazio hau zehaztuko da prozesuaren emaitza adierazle bakoitzerako: NOR (neurketa egitearen arduraduna); NOLA (neurketa zer iturritatik lortzen den); NOIZ (egutegia).

X

Prozesu bakoitza kudeatzeaz arduratzen den taldea eratuko da. Talde horrek prozesuaren emaitzak eta prozesuari lotutako sistematikak betetzen direla zainduko du.

X

Prozesuak kudeatzeko taldeak zuzendaritza taldea eta irakasleak ordezkatzen dituzten pertsonek osatuko dituzte. Irakasteko eta ikasteko prozesuei dagokienez, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko (KPB) lantaldeak izan litezke.

X

Prozesuaren taldea hiru hilean behin bilduko da, gutxienez. Bertan, prozesuaren emaitzen eta horren joeren jarraipena eginen da, baita prozesuari lotutako kontrol adierazleena ere, prozesuaren emaitzak hobetzeko helburua duten erabakiak hartzeko asmoz. Ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez identifikatutako hobekuntza proposamenak kudeatuko dira.

IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA

2a

Harrera.

X

X

Sistematika ezarriko da, ikasleek eta, hala badagokio, gurasoek edo legezko ordezkariek honako hauei buruzko informazio zehatza jasotzeko, eskolatzen direnean eta ikasturte bakoitzaren hasieran:

–MIBa.

–Eskola egutegia.

–Ikastetxeko ordutegi orokorra.

–Ikastetxearen funtzionamendu araudia.

–Ikastetxearekiko komunikazio bideak.

–Zerbitzu osagarriak.

–Guraso Elkartearen (GE) eginkizunak eta jarduerak.

–Ikastetxearen ildo pedagogiko-didaktikoa eta proiektuak.

–Mailako hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa.

–Programazioaren alderdiak, zehazki, indarreko araudiak zehazten dituenak.

–Taldeko irakasleak.

–Taldearen ordutegia.

–Taldearen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

–Beharrezko eskola materiala.

–Bertaratze hutsegiteen justifikazioa.

X

X

Gainera, ikasturtea hasi ondoren eskolatzen diren ikasleen kasuan, sistematika horren barnean egonen dira honako hauek ere: matrikula formalizatzeko informazioa, ikasle berrien hasierako ebaluazioa, taldearen esleipena, talde aurreko aurkezpena, eta, egokia bada, ikasleen tutorizazioa eta hizkuntza ezagutzeko programetan sartzea.

X

X

Harrera baloratuko da, eta ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez identifikatutako hobekuntza proposamenak kudeatuko dira.

2b

Programazioa

X

X

Programazio didaktikoa prestatzeko eta horren jarraipena, ebaluazioa eta hobekuntza egiteko jarraitu beharreko sistematika ezarriko da.

X

X

Programazioak idatziak egonen dira ikasturtea hasten denerako, eta indarreko araudiak zehazten dituen atalak agertuko dituzte argi eta garbi.

X

Programazioak koherenteak izanen dira ikastetxearen ildo pedagogiko-didaktikoarekin.

X

X

Programazioak prestatzeko, kontuan hartuko dira aurreko ikasturtean egindako hobekuntza proposamenak.

X

X

Programazioetan zehaztutako ebaluazio irizpideak, ebaluazio prozedurak, kalifikazio irizpideak eta errekuperazio irizpideak sailetan edo antolaketa blokeetan adostuko dira.

X

X

Programazioen jarraipena eginen da, plangintzaren aurrerapen eta betetze mailak zehazteko asmoz. Arlo, irakasgai edo moduluaren helburuak betetzen direla bermatzeko behar diren aldaketak eginen dira modu koordinatuan.

X

X

Programazioaren azken ebaluazioa eginen da. Bertan, honako hauek jasoko dira gutxienez: programazioaren garapen mailari buruzko balorazioa; arlo, irakasgai edo moduluan lortutako ikasketa emaitzei buruzko balorazioa, eta hurrengo ikasturterako zehaztutako hobekuntza proposamenak.

2c

Ikasgelako jarduerak

X

X

Sistematika ezarriko da, eskola bakoitzaren aurretiko plangintza egiteko, ikasleen lanaren jarraipena eta geroko balorazioa prestatzeko, eta ikasketa emaitzak eta ikaskuntzen aurrerapen maila jakinarazteko ikasleei.

X

X

Eskolaren aurretiko plangintza koherentea izanen da programazio didaktikoarekin.

X

X

Jarduerak planifikatzeko, kontuan hartuko da ikasleen aniztasuna.

X

X

Jarduerak planifikatzeko, kontuan hartuko da teknologia digitalaren erabilera.

X

X

Irakasleek saio bakoitzean egin diren edo eginen diren ikasgelako jarduerak erregistratuko dituzte.

X

X

Irakasleek ikasleen bertaratze hutsegiteak erregistratuko dituzte.

X

X

Irakasleek ikasleen ikaskuntzari buruzko informazioa erregistratuko dute, betiere aurreikusitako ebaluazio eta errekuperazio prozedurarekin bat etorrita.

2d

Ebaluazioa

X

X

Ebaluazio arrunten eta gainditu gabe daudenen ebaluazioen egutegia prestatzeko, ebaluazio saioak prestatu eta egiteko, ebaluazio txostenak prestatu eta emateko, eta erreklamazioak bildu eta tramitatzeko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da, indarreko araudiarekin bat.

X

X

Ikasleak ebaluatzeko, programazioetan ezarritako ebaluazio eta kalifikazio irizpideak erabiliko dira

X

X

Zuzenketa irizpide komunak zehaztuko dira arlo, irakasgai edo modulu eta maila bakoitzerako.

X

X

Ikasturte bakoitzean irakasleen kalibrazio saioak eginen dira, arlo, irakasgai eta moduluetan zuzenketa irizpide komunak aldian-aldian berrikusteko asmoz.

X

X

Hiruhilekoko ebaluazio saioan, talde bakoitzaren irakasle taldeak ikasketa emaitzak eta taldearen bizikidetza aztertuko ditu, eta lortutako ikasketa emaitzak eta aurretik zehaztutako helburuak erkatuko ditu.

X

X

Xedeak lortzen ez badira, irakasle taldeak horren arrazoiak aztertuko ditu, eta ikasturtearen amaieran helburuak lortzeko aplikatu beharreko hezkuntza neurriak adostuko ditu.

X

X

Hiruhilekoko ebaluazio saioan, talde bakoitzaren irakasle taldeak banakako analisi bat eginen du ikasle bakoitzari, haren ikasketa emaitzei, bertaratzeari, bizikidetzari eta mailaz pasatzeko aurreikuspenei buruz. Analisi hori oinarri hartuta, emaitzak hobetzeko neurri egokiak hartuko dira.

X

X

Hiruhilekoko ebaluazio saioan, aurreko bileretan hartutako erabakien jarraipena eginen da.

2e

Orientabidea eta tutoretza

X

X

Orientabide Akademikoaren Plana (OAP) eta Tutoretza Ekintzako Plana (TEP) prestatuko dira, indarreko araudiarekin bat.

X

X

Ikasleen hezkuntza eta lanbide orientabidea egiteko sistematika zehaztuko da.

X

X

Tutorearen laguntzaz, orientatzaileak informazio argia emanen die ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, dauden hezkuntza eskaintzei buruz eta horiek eskuratzeko aukerei buruz.

X

X

Ikasleak taldekatuko dira, ikastetxean ezarritako irizpideak oinarri hartuta.

X

X

Talde tutoretzako jarduerak koordinatu eta egiteko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da.

X

X

Familiekin gutxienez zenbat elkarrizketa egin behar diren zehaztuko da, eta horiek garatzeko sistematika zehaztuko da.

X

X

Tutoreak hauen berri emanen die gurasoei edo legezko ordezkariei eta, hala badagokio, ikasleei: ikasketa emaitzak, bertaratze hutsegiteak, bizikidetza arazoak, hezkuntza laguntzako berariazko premiak antzematea, eta aplikatutako neurriak eta horien jarraipena. Halaber, adostutako neurriak ezarriko ditu ikasleen errendimendua eta motibazioa areagotzeko.

X

X

Bermatuko da ikasturte bateko tutoreak jasotako informazioa hurrengo ikasturteko tutoreari jakinarazten zaiola.

X

X

Eskola absentismoko kasuak antzemateko eta horietan esku hartzeko sistematika zehaztuko da.

2f

Aniztasunari erantzutea

X

X

Aniztasunari Erantzuteko Plana prestatuko da, indarreko araudiarekin bat.

X

X

Ikastetxeak hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei erantzuteko hartuko dituen curriculum, metodologia eta antolaketa neurriak zehaztuko dira.

X

X

Ikuspegi inklusibo batetik, ikastetxeak dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta aniztasunari erantzuteko orduak antolatuko dira.

X

X

Gainditu gabeko arlo, irakasgai edo moduluak errekuperatzeko planak eta programak idatziak egonen dira ikasturtea hasten denerako.

X

X

Eskolatzearen edozein unetan hezkuntza laguntzako berariazko premiak antzeman eta zehazteko eta irakasle taldeari eta gurasoei edo legezko ordezkariei horien berri emateko jarraitu beharreko sistematika ezarriko da.

X

X

Hala badagokio, orientatzaileak ikasleen ebaluazio psikopedagogikoa eginen du, irakasleen, familiaren eta, hala badagokio, beste profesional batzuen parte-hartzea koordinatuko du, eta dagokion txostena prestatuko du.

X

X

Ebaluazio bakoitzean, aplikatutako neurrien banakako jarraipena eginen da eta, beharrezkoa bada, horiek modu koherentean egokituko dira.

2g

Berdintasuna eta Bizikidetza

X

X

Bizikidetza Plana prestatuko da, indarreko araudiarekin bat.

X

X

Ikastetxearen Bizikidetza Erregelamendua prestatuko da, indarreko araudiarekin bat.

X

X

Ikastetxearen bizikidetza hondatzen duten jokabideak saihestu, antzeman eta jakinarazteko eta, gatazkak modu baketsuan konpontzeko ikuspegitik, hezkuntza neurriak aplikatzeko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da.

X

X

Aplikatutako hezkuntza neurriak baloratuko dira, eta, beharrezkoa bada, horiek egokituko dira.

X

X

Irakatsi eta ikasteko prozesuetan hezkidetza txertatzeko sistematika zehaztuko da.

2 h

Hezkuntza berrikuntza

X

Irakatsi eta ikasteko prozesuak hobetzeko ideia berritzaileen iturriak zehaztuko dira, eta horiek zaintzeko sistematika ezarriko da (kontsulta, ideien hautaketa, hautatutako ideien hedapena).

X

Ikastetxeko langileen artean hezkuntzako jardunbide egokiak trukatzeko sistematika ezarriko da.

X

Garatu beharreko hezkuntza berrikuntzako ideiak edo proiektuak lehenesteko sistematika ezarriko da.

X

Ikastetxeko hezkuntza berrikuntzako jardunbideak jakinarazi eta hedatzeko, mezua hezkuntza komunitatearen eta entitate laguntzaileen sektoreetarako egokituko da.

HEZKUNTZA KOMUNITATEA ETA ENTITATE LAGUNTZAILEAK

3a

Hezkuntza eskaintza, hedapena eta matrikulazioa

X

X

Zuzendaritza taldeak ikastetxean eskaintzen diren ikasketak aztertuko ditu, eta, hala badagokio, egokitzat jotzen dituen hezkuntza eskaintzako proposamenak eginen ditu, Hezkuntza Departamentuaren erabakiak hartzen laguntzeko asmoz.

X

X

Hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa hedatzeko bidea zehaztuko da, eta informazio hori eguneratua mantenduko da.

X

X

Balizko ikasle gehienengana eta horien familiengana heltzeko asmoz, hezkuntza eskaintza zabaldu eta jakitera emateko egin beharreko jarduerak zehaztuko dira.

X

X

Ikastetxeko hezkuntza eskaintzari buruzko informazioak honako hauek jasoko ditu gutxienez, ikasketa mota bakoitzerako: ikasketetan sartzeko baldintzak, mailaz pasatzeko irizpideak, eta aplikatu beharreko legeria; eta hauek, berriz, ikasketa eta maila bakoitzerako: arlo, irakasgai edo moduluak, aukerako irakasgaiak eta arlo, irakasgai edo modulu bakoitzaren ordu kopurua.

X

X

Ikastetxeko aurreinskripzioa eta matrikulazioa egiteko sistematika zehaztuko da, indarreko araudiarekin bat.

X

X

Matrikulazioa tramitatzeko behar den dokumentazioaren eta zehaztutako epeen berri emanen zaie ikasleei eta horien familiei.

X

X

Matrikulazioari buruzko informazioa hedatzeko bidea zehaztuko da, eta informazio hori eguneratua mantenduko da.

X

X

Ikastetxeko langileek ikasleak Educa bidez behar bezala matrikulatzeko jarraibideak zehaztuko dira.

3b

Familiekiko harremana

X

Ikastetxeko langileek familiekin harremanetan egoteko kanalak zehaztuko dira.

X

X

Gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaizkie seme-alabek izandako istripuak, irakasleen aldaketak eta gurasoak zein legezko ordezkariak uki ditzaketen ikastetxeko jarduerak.

X

Ikastetxean garatuko diren jardueretan familiek parte hartzeko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da, seme-alaben garapen pertsonala eta akademikoa errazteko asmoz.

X

X

Ikastetxeko zuzendaritzak familiek parte hartzeko organoekin eta, hala badagokio, Guraso Elkartearekin lan egiteko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da, ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa errazteko asmoz.

X

X

Familiekiko harremanean genero ikuspegia txertatzeko sistematika zehaztuko da.

3c

Harremanak izatea ikasleen jatorrizko edo destinoko ikastetxeekin

X

X

Ikasleen jatorrizko eta destinoko ikastetxeak identifikatuko dira.

X

X

Jatorrizko ikastetxeei ikasleei buruzko informazioa eskatuko zaie; gutxienez, datu hauek: ikasketa emaitzak, hezkuntza laguntzako berariazko premiak eta txosten psikopedagogikoak. Informazio horri esker, curriculum, metodologia eta antolaketa neurriak zehazten ahalko dira, eta ikasleak eskolatzen diren mailan bertan taldekatzeak ezarriko dira.

X

X

Destinoko ikastetxeei ikasleei buruzko informazioa emanen zaie; gutxienez, datu hauek: ikasketa emaitzak, hezkuntza laguntzako berariazko premiak eta txosten psikopedagogikoak. Horrela, ikastetxe berrian eskolatzen lagunduko zaie. (Eskakizun hau ez zaie Lanbide Heziketako ikastetxeei eskatuko).

X

Erreferentziako ikastetxeekin harremanetan egonen da, ikasleen onerako diren sinergiak ezartzeko. (Eskakizun hau ez zaie Lanbide Heziketako ikastetxeei eskatuko).

3d

Entitate laguntzaileekiko harremana

X

Ikastetxearen entitate laguntzaileak identifikatuko dira.

X

Ikastetxeko garapen pedagogiko-didaktikoari balioa ematen dioten beste erakunde, organismo eta ikastetxe batzuekin informazioa, esperientziak eta baliabideak trukatzeko sistematika zehaztuko da.

X

Itunak ezarriko dira entitate laguntzaileekin, ikastetxearen helburuak lortzen laguntzen duten jarduerak edo proiektuak garatzeko.

3e

Enpresetako prestakuntza

X

X

Sistematika zehaztuko da, bai enpresa laguntzaileak hautatzeko, bai Lantokiko Prestakuntza (LP) garatzeko lankidetza hitzarmenak gauzatzeko, baita, hala badagokio, Lanbide Heziketa Dualari (LH Duala) dagokion prestakuntza programa egiteko ere.

X

Enpresei ikasleak esleitzeko irizpideak ezarriko dira.

X

X

LPko moduluaren prestakuntza programa eta, hala badagokio, LH Dualeko prestakuntza programa prestatzeko sistematika zehaztuko da.

X

X

LPko moduluaren prestakuntza programaren eta, hala badagokio, LH Dualeko prestakuntza programaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistematika zehaztuko da.

X

Ikastetxeko LPko edo LH Dualeko moduluko tutoreak ikasleekin biltzeko eta enpresak bisitatzeko egutegia prestatuko du.

X

X

Enpresan istripurik egonez gero jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da.

X

Lan-poltsa kudeatzeko sistematika zehaztuko da. Gutxienez hauek bilduko ditu: ikasleei eta lan eskaintza eta eskariei buruzko informazioa, eta ikasleak esleitzea ikastetxean jasotako eskaintzei.

X

Lan eskaintzei ikasleak esleitzeko irizpideak ezarriko dira.

3f

Hezkuntza komunitatearen eta entitate laguntzaileen gogobetetasuna

X

X

Hezkuntza komunitatearen eta entitate laguntzaileen gogobetetasun maila baloratzeko sistematika zehaztuko da. Ikasleei, familiei, langileei eta, egokia bada, entitate laguntzaileei dagokienez, gogobetetasun inkestak eginen dira.

X

Tresna batzuk erabiliko dira, aukera emanen dutenak bildutako datuak prozesatzeko eta lortutako emaitzak aztertzen eta horiek segmentatzen eta aurreko urtekoekin erkatzen laguntzeko.

X

X

Ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez identifikatutako hobekuntza proposamenak kudeatuko dira.

X

Lortutako emaitzak eta ezarritako hobekuntza ekintzak jakinaraziko zaizkie ukitutako sektoreei.

3g

IKEak (iradokizunak, kexak eta erreklamazioak)

X

X

Hezkuntza komunitatetik eta entitate laguntzaileetatik datozen iradokizunak, kexak eta erreklamazioak (IKE) bildu, aztertu eta horiei erantzuteko sistematika zehaztuko da, bezeroa gogobetetzeko eta hobekuntza ekintzak gauzatzeko asmoz.

X

Ikasturtean jasotako IKEak baloratuko dira, eta ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez identifikatutako hobekuntza proposamenak kudeatuko dira.

PERTSONAK

4a

Pertsonen planifikazioa

X

Ikastetxean karguak gauzatzeko behar diren erantzukizunak eta gaitasunak zehaztuko dira.

X

Ikastetxean kargudunak hautatuko dira (saileko buruak, zikloen koordinatzaileak, tutoreak eta abar), eta, horretarako, kontuan hartuko dira ikastetxeko langileen jakintzak, gaitasunak, jarrerak eta esperientzia, genero berdintasunaren ikuspegiari eutsita.

X

Ikastetxean kalitatearen kudeaketa sistema eraginkortasunez ezartzeko behar diren langileak eta langile taldeak zehaztuko dira, baita kalitateko arduraduna, prozesuetako arduradunak eta prozesuen kudeaketaren taldeak ere.

X

Langileak planifikatzeko orduan, lan bizitza eta pertsonala bateratzen lagunduko da.

X

X

Irakasleen ez-bertaratzeak eta ordutegien betetzea kontrolatu eta jarraitzeko eta ordezkapenak eskatzeko sistematika zehaztuko da.

X

X

Administrazioko eta zerbitzuko langileen (AZL) ez-bertaratzeak eta ordutegien betetzea kontrolatu eta jarraitzeko eta ordezkapenak eskatzeko sistematika zehaztuko da.

4b

Pertsonen harrera

X

X

Ikastetxean lanean hasten diren unean, irakasleek honako hauei buruzko informazio zehatza jasotzeko sistematika ezarriko da:

–MIBa.

–Ikastetxearen helburu estrategikoak, haien karguari aplikatzen zaizkionak.

–Ikastetxeko instalazioak.

–Ikastetxearen funtzionamendu araudia.

–Eskola egutegia.

–Ikastetxeko ordutegi orokorra. Irakaslearen ordutegia.

–Karguari lotutako zereginak, eta horiek garatzeko erabilgarri dauden baliabideak.

–Jakinarazpenak (irakasleen ez-bertaratzeak, matxurak, istripuak, etab.) egiteko eta ikastetxerako baliotsua den informazioa (erregistroak) artxibatzeko sistematika.

–Bere saileko / antolaketa blokeko langileak eta proiektuak.

X

X

Gainera, ikasturtea hasi ondoren lanean hasten diren irakasleei dagokienez, sistematika horrek bere ikasleak izanen direnen taldeei buruzko informazioa ere bilduko du: programazioaren garapen maila, ikasketa emaitzak, ez-bertaratzeak, bizikidetza arazoak, hezkuntza laguntzako berariazko premiak antzeman izana, aplikatutako neurriak eta neurrien jarraipena.

X

Langileen harrera baloratuko da, eta ikastetxearen urteko hobekuntza planaren bidez identifikatutako hobekuntza proposamenak kudeatuko dira.

4c

Prestakuntza, eta gaitasunen garapena

X

X

Langileen prestakuntza beharrak antzemateko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da.

X

X

Ikastetxearen urteko prestakuntza plana prestatzeko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da.

X

X

Erakundeko prestakuntza bat etorriko da ikastetxeko helburu estrategikoekin eta antzemandako beharrekin.

X

Urteko prestakuntza plana baloratuko da, kontrol adierazleetan eta erabilgarri dauden emaitzetan oinarrituta.

X

Irakaslana autoebaluatzeko eta hobetzeko tresnak emanen zaizkie irakasleei.

4d

Barneko komunikazioa

X

Ikastetxearen barne komunikaziorako (bertikala, erakundearen mailetan, eta horizontala, arlo eta sailen artean) jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da.

X

Langileei irakaslana garatzeko informazio garrantzitsua jakinaraziko zaie: lehiaketen eta prestakuntza jardueren deialdiak, ikastetxearen ohiko funtzionamendua aldatzen duten aldeak, ikastaldeak ukitzen dituzten langileen aldaketak, proiektu edo lehiaketetako parte-hartzea, jasotako aintzatespenak edo sariak, eta esker onak.

X

Ikastetxeko lantaldeek beren erabakiak eta akordioak aktetan edo edozein kidek kontsultatu ditzakeen beste dokumentu batzuetan erregistratzeko sistematika zehaztuko da.

BALIABIDEAK

5a

Kudeaketa ekonomikoa

X

X

Urteko aurrekontua prestatzeko eta kudeaketa kontuari jarraitzeko sistematika zehaztuko da.

X

X

Material eta ekipamendu beharrak antzemateko, beharrezkoa denean produktuen eta zerbitzuen aurrekontua eskatzeko eta erosketak kudeatzeko sistematika zehaztuko da.

5b

Hezkuntza materialen kudeaketa

X

Hautatutako hezkuntza materialak egonen dira, ikastetxearen ildo pedagogiko-didaktikoarekin zerikusia dutenak.

X

Hezkuntza materialak eguneratuko dira, eta irakasleek erraz erabiltzeko moduan kokatuko dira.

X

Ikastetxearen proiektuetan eta programetan prestatutako materialak eta ikastetxearen prestakuntzan emandakoak gordetzeko sistematika zehaztuko da.

X

Hezkuntza materialak hautatu, eguneratu eta antolatzeko sistematika zehazteko da.

X

Hezkuntza materialak erabiltzean, ingurumen erantzukizuneko irizpideak aplikatuko dira.

5c

Instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa

X

X

Ikastetxeko inbentarioa egin, eta eguneratua mantenduko da.

X

X

Ikastetxeko instalazioen eta ekipamenduen prebentzio eta zuzenketa arloko mantentze-lanak egiteko jarraitu beharreko sistematika ezarriko da, baita horiek hobetzeko proposamenak jaso eta kudeatzekoa ere.

X

X

Instalazioen prebentzio arloko mantentze-lanetan, honako hauek zehaztuko dira gutxienez: mantentze-lanak, horien maiztasuna eta arduraduna, eta ekintza horiek gauzatzeko plan baten ezarpena.

X

X

Ekipamenduen prebentzio arloko mantentze-lanetan, honako hauek zehaztuko dira gutxienez: ekipamenduen identifikazioa, mantentze-lanak, horien maiztasuna eta arduraduna, eta ekintza horiek gauzatzeko plan baten ezarpena.

X

X

Ekipamendu informatikoak erosi eta identifikatzeko eta horietan prebentzio eta zuzenketa arloko mantentze-lanak egiteko, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzu arduradunak laguntza emanen du.

X

Hondakinak kudeatzeko eta baliabide energetikoak eraginkortasunez kudeatzeko sistematika ezarriko da.

5d

Zerbitzu osagarrien kudeaketa

X

X

Ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu osagarrien (jantokia, garraioa eta beste batzuk) kudeaketan jarraitu beharreko sistematika ezarriko da, baldin eta haien kudeaketa ikastetxeari berari badagokio.

X

X

Ikasleei eta, hala badagokio, familiei eskaintzen den zerbitzuaren ezaugarrien, funtzionamendu arauen eta, hala badagokio, kuoten eta ordainketa sistemaren berri emateko sistematika zehaztuko da.

X

X

Eskola garraioa erabiltzen duten ikasleen sarrerako eta irteerako joan-etorriak eta jantoki zerbitzuaren koordinazioa behar bezala artatzeko behar diren irakasleak zehaztuko dira, baldin eta haien kudeaketa ikastetxeari berari badagokio.

X

X

Gurasoei edo legezko ordezkariei eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten ikasleen informazio garrantzitsua jakinarazteko jarraitu beharreko sistematika ezarriko da. Honako hauek jakinaraziko dira gutxienez: istripuak, bizikidetza gorabeherak eta Haur Hezkuntzako umeen elikadura ohiturak.

X

X

Eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten ikasleen datuak kudeatzeko, eskainitako zerbitzuetan alta edo baja emateko eta, hala badagokio, kuoten kobrantza edo itzulketa kudeatzeko eta dirulaguntzak kudeatzeko jarraitu beharreko sistematika ezarriko da.

5e

Larrialdien prebentzioa eta tratamendua

X

X

Larrialdiak saihesteko jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da. Honako hauek izanen dira gutxienez: segurtasun ikuskapenak, botikinen mantentze-lanak, ebakuazio simulakroen garapena, eta osasun arazoak dituzten ikasleentzako arreta.

X

X

Larrialdien tratamenduan jarraitu beharreko sistematika zehaztuko da, gutxienez ere ebakuazio kasuan egin beharrekoa eta istripua izan dutenen arreta bilduko dituena.

III. ERANSKINA

Kontrol adierazleen adibideak

ATALA

KONTROL ADIERAZLEAK

1c

Kudeaketa esparrua

Artxibatzeko aurreikusi diren erregistroak ikusita, benetan artxibatu diren erregistroen ehunekoa

1e

Urteko hobekuntza planen bidezko hedapena

Urteko hobekuntza planen jarraipena egiten duten lantaldeen ehunekoa

1f

Ikastaroaren antolaketa

Programatutako hezkuntza konpentsazioko geletatik (HKG) benetan egin direnen ehunekoa

Egindako HKGetatik baloratu direnen ehunekoa

1 h

Prozesuen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza

Prozesuaren taldeen bileretatik erabakiak hartzen direnen ehunekoa

2a

Harrera.

Webgunean / erregistroen artxiboan informazio eguneratua duten taldeen ehunekoa

Webgunean / erregistroen artxiboan programazio eguneratua duten arlo/irakasgai/moduluen ehunekoa, mailako [**]

2b

Programazioa

Indarreko araudiak zehaztutako atalak dituzten programazioen ehunekoa [**]

Egindako jarraipena eta hobekuntza proposamenak dituzten programazioen ehunekoa [**]

Arlo/irakasgai/moduluko, taldeko eta ebaluazioko irakatsitako edukien / unitate didaktikoen ehunekoa

2c

Ikasgelako jarduerak

Irakasle edo talde bakoitzak emandako eskolen/saioen ehunekoa

Ikasgelan egindako jarduerak erregistratzen dituzten irakasleen ehunekoa [**]

Eskola programazio didaktikoarekin koherentea den moduan planifikatzen duten irakasleen ehunekoa

Ikasgelan teknologia digitalaren erabilera txertatzen duten unitate didaktikoen ehunekoa

2d

Ebaluazioa

Maila bakoitzerako zehaztutako zuzenketa irizpideak dituzten arlo/irakasgai/moduluen ehunekoa [**]

Planifikatutako kalibrazio saioetatik egin direnen ehunekoa

Ebaluazio kalifikazioak epe barruan erregistratzen dituzten irakasleen ehunekoa

Hartutako neurrien jarraipena agertzen duten ebaluazio akten ehunekoa

Ebaluazio akta egiten duten tutoreen ehunekoa [**]

2e

Orientabidea eta tutoretza

OAPn aurreikusitako ikasketa orientabideko jardueretatik egin direnen ehunekoa

Ikasturtean 2 elkarrizketa egiteko deia jaso duten familien ehunekoa [**]

TEPen aurreikusitako talde tutoretzako jarduerak egiten dituzten tutoreen ehunekoa

2f

Aniztasunari erantzutea

Hiruhilekoan erantzundako eskaeren ehunekoa

Curriculum egokitzapena duten eta hiruhilabeteko jarraipenaren xede diren ikasleen ehunekoa

2g

Berdintasuna eta Bizikidetza

Zehapenak ez diren bizikidetza konpromisoen kopurua

Bitartekotzarako prestakuntza duten irakasleen/ikasleen ehunekoa

Jokabide kodea prestatzen duten taldeen ehunekoa

Bitartekotza bidez konpondutako gatazken ehunekoa

Hezkidetza jasotzen duten ikasgelako unitate didaktikoen / jardueren ehunekoa

Hezkidetzako prestakuntza jaso duten irakasleen ehunekoa

2h

Hezkuntza berrikuntza

Aurkeztutako jardunbide egokien (JE) kopurua

Aukeratutako ideia berritzaileen kopurua

3a

Hezkuntza eskaintza, hedapena eta matrikulazioa

Webgunean / erregistroen artxiboan informazio eguneratua duten ikastetxeko ikasketen ehunekoa

3b

Familiekiko harremana

Guraso Elkarteko batzordearekin eta familiek parte hartzeko beste organo batzuekin izandako bileren kopurua

Webgunean/YouTuben/Facebooken eta abarretan argitaratutako ikastetxeko jardueren kopurua

Familien parte hartzearen egindako jardueren kopurua

Ikasgelako webgune/bloga aktiboa duten talde/irakasgaien ehunekoa

Familiei jakinarazi zaizkien istripuen ehunekoa

3c

Harremanak izatea ikasleen jatorrizko edo destinoko ikastetxeekin

Erreferentziazko ikastetxearekin izandako bileren kopurua

Ikastetxean lehen aldiz matrikulatzen diren eta jatorrizko ikastetxeak emandako informazioaren xede diren ikasleen ehunekoa

Ikastetxea uzten duten eta destinoko ikastetxeari emandako informazioaren xede diren ikasleen ehunekoa

3e

Enpresetako prestakuntza

Lan-poltsan jasotako curriculum kopurua

Ikastetxean jasotzen diren eta tramitatzen diren lan eskaintzen ehunekoa

Prestakuntza programa duten enpresetan garatutako moduluen ehunekoa [**]

Prestakuntza programek jarraipena izan duten enpresetan garatutako moduluen ehunekoa

Laneko mundura hurbiltzeko programetatik ikastetxean inplementatu direnen kopurua

3g

IKEak (Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak)

Epe barruan erantzundako IKEen ehunekoa

4b

Pertsonen harrera

Harrera jaso duten irakasle berrien ehunekoa [**]

4c

Prestakuntza, eta gaitasunen garapena

Ikastetxeko helburu estrategikoekin (HE) bat datozen erakundeko prestakuntza ekintzen ehunekoa

Ikastetxeko helburu estrategikoekin (HE) bat datozen prestakuntza ekintzak egiten dituzten irakasleen ehunekoa

Erakundeko prestakuntzan parte hartzen duten irakasleen ehunekoa

Beren lana autoebaluatzen duten irakasleen ehunekoa

4d

Barneko komunikazioa

Bilera aktak erregistratu eta partekatzen dituzten lantaldeen ehunekoa

Lantaldeen bileretatik erabakiak hartzen direnen ehunekoa

5b

Hezkuntza materialen kudeaketa

Ikastetxeko langileek eskuratzeko moduko materialak dituzten proiektuen ehunekoa

Hezkuntza materialak eguneratu dituzten sailen/zikloen/lantaldeen ehunekoa

5c

Instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa

Garaiz ematen diren ikasgelako/saileko/blokeko inbentarioen ehunekoa

Konpondutako matxuren ehunekoa

Egindako prebentzio arloko mantentze-lanen ehunekoa

5d

Zerbitzu osagarrien kudeaketa

Zerbitzu osagarrietan egon diren eta familiei jakinarazi zaizkien bizikidetza gorabeheren ehunekoa

Zerbitzu osagarrietan egon diren eta familiei jakinarazi zaizkien istripuen ehunekoa

5e

Larrialdien prebentzioa eta tratamendua

Berrikusi eta birjarritako botika kutxen ehunekoa

Berrikusitako adierazleen/ekipamenduen/instalazioen ehunekoa

Osasun arazoak dituzten ikasleei arreta emateko protokoloa ezagutzen duten irakasleen ehunekoa

[**] Ikastetxe guztietarako derrigorrezkoak diren kontrol adierazleak

JOEK: Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak; GE: Guraso Elkarteak; JE: Jardunbide egokiak; HE: Helburu estrategikoak; TEP: Tutoretza Ekintzako Plana; OPA: Orientabide Akademikoaren Plana; IKE: Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak; UD: Unitate didaktikoak.

IV. ERANSKINA

Prozesuaren emaitzen adibideak

2.–Irakaskuntza-ikaskuntza.

–Emaitza akademikoak.

Ikasmailaz igotzea (ikasmailaz igotako ikasleen ehunekoa) [*].

Ikasmailaz igotzea dena gaindituta dutenean (ikasmailaz igotzean dena gaindituta duten ikasleen ehunekoa).

Gainditutakoen konparazioa Nafarroarekin, mailaka (ikastetxeko gainditutakoen ehunekoaren eta Nafarroako gainditutakoen ehunekoaren arteko aldea).

Gainditutakoen konparazioa, titulartasun eta hizkuntza eredu bereko ikastetxeekin, mailaka (ikastetxeko gainditutakoen ehunekoaren eta TITUL eta HizEr bereko ikastetxeetako gainditutakoen ehunekoaren arteko aldea).

Gainditutakoen konparazioa, titulartasun eta hizkuntza eredu bereko ikastetxeekin, irakasgai eta mailaka (irakasgaika ikastetxeko gaindituen ehunekoaren eta irakasgaika TITUL eta HizEr bereko ikastetxeetako gainditutakoen ehunekoaren arteko aldea).

Ikasleak gaitasun mailan (barne-ebaluazioan, X gaitasunean, X mailan dauden ikasleen ehunekoa).

Aurrerapena haur hezkuntzan, mailaka (haur esparruko eremu guztietan gaitasunak bereganatu dituzten ikasleen ehunekoa).

Titulazioa (DBHn, Batxilergoan, LHn eta bestelako ikasketetan izandako ikasle titulatuen ehunekoa, esaterako hizkuntzak, arte-ikasketak, kirola, helduak...). [*].

Titulazioaren konparazioa Nafarroarekin (ikastetxean titulua lortu duten ikasleen ehunekoaren eta Nafarroan titulua lortu dutenen ehunekoaren arteko aldea).

Titulazioaren konparazioa titulartasun eta hizkuntza eredu bereko ikastetxeekin (ikastetxean titulua lortu duten ikasleen ehunekoaren eta TITUL eta HizEr bereko ikastetxeetan titulua lortu dutenen ehunekoaren arteko aldea).

Laneratze profesionala (ikasketak bukatu eta hurrengo 12 hilabeteetan dagokion espezialitatean lana lortzen duten ikasle titulatuen ehunekoa).

Eskola porrota (ikasketak uzten dituzten ikasleen ehunekoa).

Ikasle errepikatzaileak (ikasle errepikatzaileen ehunekoa).

–Kanpoko ebaluazio estandarizatuak.

Gaitasun mailako ikasleak (kanpoko ebaluazio estandarizatuan, X gaitasunean, X mailan dauden ikasleen ehunekoa).

Ekitate tasa gaitasun bakoitzean (1. eta 2. mailetan ikastetxeko ikasleen ehunekoa) [*].

Bikaintasun tasa gaitasun bakoitzean (3+ mailan ikastetxeko ikasleen ehunekoa).

Ikastetxearen ekitate tasaren eta Nafarroako ekitate-tasaren arteko aldea gaitasun bakoitzean (ikastetxearen ekitate tasaren eta Nafarroako ekitate tasaren arteko aldea).

Ikastetxearen bikaintasun tasaren eta Nafarroako bikaintasun tasaren arteko aldea, gaitasun bakoitzean (ikastetxearen bikaintasun tasaren eta Nafarroako bikaintasun tasaren arteko aldea).

Aurreikusitako-eraldatutako aldea, gaitasun bakoitzean (eraldatutako batez bestekoaren eta aurreikusitakoaren aldea ISEKen arabera) [*].

Ikastetxearen eta Nafarroako eraldaketa aldea, gaitasun bakoitzean (ikastetxearen eraldaketa batez bestekoaren eta Nafarroako batez bestekoaren arteko aldea).

–Hizkuntzak.

Hizkuntza ziurtagiriak (hizkuntza ziurtagiri ofizialak eskuratzen dituzten ikasleen ehunekoa).

B1 ziurtagiria “hizkuntza” hizkuntzan (“hizkuntza” hizkuntzan B1 ziurtagiri ofiziala eskuratzen duten ikasleen ehunekoa).

B2 ziurtagiria “hizkuntza” hizkuntzan (“hizkuntza” hizkuntzan B2 ziurtagiri ofiziala eskuratzen duten ikasleen ehunekoa).

C1 ziurtagiria “hizkuntza” hizkuntzan (“hizkuntza” hizkuntzan C1 ziurtagiri ofiziala eskuratzen duten ikasleen ehunekoa).

–Bizikidetza.

Ikasleen gogobetetzea bizikidetzari dagokionez (ikastetxean bizikidetzari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa) [*].

Familien gogobetetzea bizikidetzari dagokionez (ikastetxean bizikidetzari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa) [*].

Irakasleen gogobetetzea bizikidetzari dagokionez (ikastetxean bizikidetzari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa) [*].

Kideengandik jasotako tratuarekiko gogobetetzea (kideengandik jasotako tratuarekin gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Ikasleen gogobetetzea ikastetxeko langileengandik jasotako tratuari dagokionez (ikastetxeko langileengandik jasotako tratuarekin gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Bizikidetzako gorabeherak, mailaka (ohartarazpen, BAP/BBKP/espediente kopurua ikasleko eta ebaluazioko).

Bizikidetza kexak (bizikidetzarekin zerikusia duten kexen kopurua).

Jazarpen kasuak (salatutako jazarpen kasuen kopurua)

Erasoak irakasleei (irakasleek pairatutako eraso kopurua).

–Berdintasuna.

Ikasleen gogobetetzea berdintasunari dagokionez (ikastetxean berdintasunari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea berdintasunari dagokionez (ikastetxean berdintasunari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea berdintasunari dagokionez (ikastetxean berdintasunari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

Genero arrakala emaitza akademikoetan gaitasunen arabera (kanpoko ebaluazio estandarizatuan, nesken eta mutilen arteko batez besteko puntuazioaren aldea X gaitasunean).

–Bertaratze faltak.

Absentismoa mailaren arabera (absentismoa egiten duten ikasleen ehunekoa (%20 baino gehiagoko faltak)).

Faltak mailaren eta ebaluazioaren arabera (falten batez besteko kopurua ikasle bakoitzeko).

Justifikaziorik gabeko faltak mailaren eta ebaluazioaren arabera (justifikaziorik gabeko falten batez besteko kopurua ikasle bakoitzeko).

Justifikaziorik gabeko atzerapenak mailaren eta ebaluazioaren arabera (justifikaziorik gabeko atzerapenak batez besteko kopurua ikasle bakoitzeko).

–Harrera.

Ikasleen gogobetetzea harrerari dagokionez (harrerari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea harrerari dagokionez (harrerari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Familien bertaratzea bileretan ikasturtearen hasieran (ikasturtearen hasieran familiek bileretan duten bertaratzearen ehunekoa).

–Ebaluazioa.

Ados dauden taldeak (bizikidetza, bertaratze edo sustapenetan definitutako helburuak lortzen dituzten taldeen ehunekoa) [*].

Ebaluazioen erreklamazioak (ebaluazio sistemari lotutako erreklamazio kopurua).

–Tutoretza.

Ikasleen gogobetetzea tutorearen laguntzari dagokionez (tutorearengandik jasotako laguntzarekin gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa) [*].

Familien gogobetetzea tutorearen laguntzari dagokionez (tutorearengandik jasotako laguntzarekin gogobeteta dauden familien ehunekoa) [*].

Ikasleen gogobetetzea tutoretzako jarduerei dagokienez (tutoretzan egindako jarduerekiko gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea tutorearekiko komunikazioari dagokionez (tutorearekiko komunikazioarekin gogobeteta dauden familien ehunekoa) .

Familien bertaratzea elkarrizketetan (deitutako elkarrizketetan bertaratutako familien ehunekoa).

–Aniztasuna.

Ikasleen sustapena curriculumeko neurriekin, neurri metodologikoekin edo antolaketa neurriekin, mailaka (sustatzen duten curriculumeko neurriak, neurri metodologikoak edo antolaketa neurriak dituzten ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea curriculumeko neurriekin, neurri metodologikoekin edo antolaketa neurriekin (curriculumeko neurriekin, neurri metodologikoekin edo antolaketa neurriekin gogobeteta dauden familien ehunekoa).

–Berrikuntza.

Berrikuntzako proiektuak (martxan dauden berrikuntza proiektuen kopurua).

Berrikuntza proiektuak ikasteko metodologietan/bizikidetzan/hezkuntza teknologietan/eleaniztasunean... (Berrikuntza proiektuen kopurua ikasteko metodologietan/bizikidetzan/hezkuntza teknologietan/eleaniztasunean...).

Beste ikastetxe batzuetara transferitutako berrikuntza proiektuak (beste ikastetxe batzuetara transferitutako berrikuntza proiektuen kopurua).

Kanpo aintzatespenak dituzten berrikuntza proiektuak (kanpo aintzatespenak dituzten berrikuntza proiektuen kopurua).

Berrikuntza proiektuetako parte hartzea (hezkuntza berrikuntzako proiektuetan parte hartzen duten taldeen ehunekoa).

Berrikuntza proiektuetako parte hartzea (hezkuntza berrikuntzako proiektuetan parte hartzen duten irakasleen ehunekoa).

–Taldeari arreta.

Taldeko zaintzak (zaintzako irakasleek irakatsitako saioen ehunekoa).

Taldeko irakasleen aldaketak (irakasleen aldaketen batez besteko kopurua, taldeka).

–JOEK.

JOEKen balorazioa (antolatzaileen balorazio positiboa duten JOEKen ehunekoa).

JOEKen oreka (JOEKen ehunekoa mailaka eta hiruhilabeteko).

Ikasleen gogobetetzea JOEKei dagokienez (JOEKei dagokienez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea JOEKei dagokienez (JOEKei dagokienez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Ikasleen parte hartzea eskolaz kanpoko jardueretan (eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten ikasleen ehunekoa).

– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekiko gogobetetzea.

Ikasleen gogobetetzea jasotako prestakuntzari dagokionez (jasotako prestakuntzari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea jasotako prestakuntzari dagokionez (ikasleek jasotako prestakuntzari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Enpresen gogobetetzea prestakuntzari dagokionez (ikasleen prestakuntza mailari dagokionez gogobeteta dauden enpresen ehunekoa).

Ikasleen gogobetetzea irakasleen irakasteko moduari dagokionez (irakasleen irakasteko moduari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea irakasleen irakasteko moduari dagokionez (irakasleen irakasteko moduari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea ikastetxeko ildo pedagogiko-didaktikoarekin (ikastetxeko ildo pedagogiko-didaktikoarekiko gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

Ikasleen gogobetetzea kalifikazioari dagokionez (jaso duten kalifikazioari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea kalifikazioari dagokionez (kalifikazio sistemari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

–Giza heziketa.

Ikasgelako proiektuetako parte hartzea (ikasgelan sorturiko proiektu sozial / zientifiko / teknologiko / humanistiko / artistikoetan parte hartzen duten ikasleen ehunekoa).

Ikastetxeko proiektuetako parte hartzea (proiektu solidario / osasungarri / jasangarrietan parte hartzen duten ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea giza heziketari dagokionez (giza heziketari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Ikasleen gogobetetzea giza heziketari dagokionez (giza heziketari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

3.–Hezkuntza komunitatea eta entitate kolaboratzaileak.

–Hezkuntza eskaintza eta matrikulazioa.

Matrikulatutako ikasle potentzialak (matrikulatutako ikasleen ehunekoa, ikasle potentzialen aldean).

Familia berri potentzial matrikulatuak (ikastetxea aukeratzen duten familien ehunekoa familia berri potentzialen aldean).

Matrikulatutako familia berriak (matrikulatutako familia berrien ehunekoa).

Atxiki gabeko beste ikastetxe batzuetatik iritsitako ikasle matrikulatuak (atxiki gabeko beste ikastetxe batzuetatik iritsitako ikasle matrikulatuen ehunekoa).

Ikasleen fideltasuna (goi etapan matrikulatutako ikasleen ehunekoa ikasle potentzialen aldean).

Baimendutako talde edo lerroak (baimendutako talde edo lerro kopuruak).

Eskainitako plazen okupazioa (eskura dauden plazetatik bete direnen ehunekoa).

–Familiekiko harremana.

Familien gogobetetzea ikastetxearekiko komunikazioari dagokionez (ikastetxearekiko komunikazioarekin gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Familien parte hartzea proiektuetan eta jardueretan (ikastetxearen proiektuetan eta jardueretan parte hartzen duten familien ehunekoa).

Web/Facebookeko eguneraketak... (ikastetxeko web/Facebook... guneko argitalpenen kopurua).

–Erreferentziako ikastetxeak.

Akordioak erreferentziazko ikastetxeekin (erreferentziazko ikastetxearekin lortutako akordio kopurua, ikasleen onerako baldin badira).

–Entitate kolaboratzaileak.

Kolaborazioa entitate kolaboratzaileekin (entitate kolaboratzaileekin garatutako proiektu edo jardueren kopurua).

Entitate kolaboratzaileak (ikastetxearen entitate kolaboratzaileen kopurua).

Entitate kolaboratzaile berriak (entitate kolaboratzaile berrien kopurua).

–Enpresetako prestakuntza.

LP/LH Dualeko enpresak (LP/LH Dualeko enpresekiko hitzarmen kopurua).

LP/LH Dualeko enpresen fideltasuna (ikastetxearekin kolaboratzen jarraitzen duten LP/LH Dualeko enpresen ehunekoa).

Kontratazioa LP/LH Dualeko enpresetan (LP/LH Dualeko enpresetan lana lortzen duten ikasle tituludunen ehunekoa).

Enpresen gogobetetzea LP/LH Dualeko antolamenduarekin (LP/LH Dualeko antolamenduarekin gogobeteta dauden enpresen ehunekoa) [*].

Ikasleen gogobetetzea LP/LH Dualeko enpresen esleipenarekin (LP/LH Dualeko enpresen esleipenarekin gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa) [*].

Tutoreen gogobetetzea LP/LH Dualarekin (LP/LH Dualeko enpresekin gogobeteta dauden tutoreen ehunekoa).

Lan-poltsaren bitarteko laneratzea (lan-poltsaren bitartez enpresa-ikasle artean formalizatutako kontratuen kopurua).

Enplegu eskaintza (enpresek egindako enplegu eskaintzen kopurua).

LH Dualeko ikasleak (LH Dualeko modalitateko ikasleen ehunekoa).

Enpresa kolaboratzaileen gogobetetzea ikastetxearekiko komunikazioari dagokionez (ikastetxearekiko komunikazioarekin gogobeteta dauden enpresa kolaboratzaileen ehunekoa).

–Gogobetetasun inkestetan parte hartzea.

Familien parte hartzea gogobetetasun inkestetan (gogobetetze inkestak erantzuten dituzten familien ehunekoa).

Ikasleen parte hartzea gogobetetasun inkestetan (gogobetetze inkestak erantzuten dituzten ikasleen ehunekoa).

Entitate kolaboratzaileen parte hartzea gogobetetasun inkestetan (gogobetetze inkestak erantzuten dituzten entitate kolaboratzaileen ehunekoa).

–Ikastetxearekiko gogobetetasuna.

Ikasleen gogobetetze orokorra ikastetxeari dagokionez (ikastetxeari dagokionez gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa) [*].

Familien gogobetetze orokorra ikastetxeari dagokionez (ikastetxeari dagokionez gogobeteta dauden familien ehunekoa) [*].

Entitate kolaboratzaileen gogobetetze orokorra ikastetxeari dagokionez (ikastetxeari dagokionez gogobeteta dauden entitate kolaboratzaileen ehunekoa).

–Hobekuntzak.

Hezkuntza komunitatearekiko harremanetik eratorritako hobekuntzak (hezkuntza komunitatearekiko harremanetik eratorrita martxan jarritako hobekuntza kopurua).

4.– Pertsonak.

–Plantilla.

Bitarteko irakasleen fideltasuna (ikastetxean errepikatzen duten bitarteko irakasleen ehunekoa).

Behin betiko irakasleen fideltasuna (ikastetxean errepikatzen duten behin betiko irakasleen ehunekoa).

Plantillaren egonkortasuna (ikastetxean ikasturtea errepikatzen duten irakasleen ehunekoa).

Irakasleen fideltasun potentziala (hurrengo ikasturtean ikastetxean errepikatuko luketen bitarteko irakasleen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetasuna haien ardura eta karguekin (haien kargu eta ardurekin gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

–Kontziliazioa.

Irakasleen gogobetetzea haien lana eta bizitza pertsonalaren kontziliazioari dagokionez (haien lana eta bizitza pertsonalaren kontziliazioari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

–Bertaratu ez direnak:

Ordezkapenak (ordezkatu dituzten irakasleen ehunekoa).

Ikastetxeko zaintzak (zaintzako irakasleek irakatsitako saioen ehunekoa).

Laneko absentismoa (irakasleak falta izan diren saioen ehunekoa).

–Parte hartzea:

Irakasleen inplikazio maila ikastetxeko proiektu eta programetan (ikastetxeko programa eta proiektuetan parte hartze aktiboa duten irakasleen ehunekoa).

Partaidetzaren pertzepzioa (ikastetxeko proiektuan parte hartu eta ilusioa daukaten irakasleen ehunekoa).

Parte hartzea gogobetetasun inkestetan (gogobetetasun inkestan parte hartzen duten irakasleen ehunekoa).

–Harrera.

Irakasleen gogobetetzea harrerari dagokionez (harrerari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa) [*].

AZLen gogobetetzea harrerari dagokionez (harrerari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

–Prestakuntza.

Irakasleen gogobetetzea ikastetxeak antolatutako prestakuntza jarduerekin (ikastetxeak antolatutako prestakuntza jarduerekin gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

Erakunde prestakuntzaren eraginkortasuna (irakaskuntza lanean erakunde prestakuntzan eskuratutako ezagutzak aplikatzen dituzten irakasleen ehunekoa).

–Gogobetetasuna.

Irakasleen gogobetetasun orokorra ikastetxeari dagokionez (ikastetxeari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa) [*].

AZLen gogobetetasun orokorra ikastetxeari dagokionez (ikastetxeari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea zuzendaritza taldeari dagokionez (zuzendaritza taldeari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa) .

AZLen gogobetetzea zuzendaritza taldeari dagokionez (zuzendaritza taldeari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea ikastetxearen kudeaketari dagokionez (ikastetxearen kudeaketari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa) [*].

AZLen gogobetetzea ikastetxearen kudeaketari dagokionez (ikastetxearen kudeaketari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea laneko giroari dagokionez (laneko giroari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

AZLen gogobetetzea laneko giroari dagokionez (laneko giroari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea barne komunikazioari dagokionez (barne komunikazioari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

AZLen gogobetetzea barne komunikazioari dagokionez (barne komunikazioari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea talde lanari dagokionez (talde lanari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

AZLen gogobetetzea talde lanari dagokionez (talde lanari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea lanaren aitorpenari dagokionez (lanaren aitorpenari dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

AZLen gogobetetzea lanaren aitorpenari dagokionez (lanaren aitorpenari dagokionez gogobeteta dauden AZLen ehunekoa).

–Kanpo aitorpenak.

Kanpo aitorpenak (ikastetxeko langileek edo taldeek lortutako kanpo aitorpenen kopurua).

5.–Baliabideak.

–Gogobetetasuna.

Irakasleen gogobetetasuna ekipamendu eta instalazioekin (ekipamendu eta instalazioekin gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

Ikasleen gogobetetasuna ekipamendu eta instalazioekin (ekipamendu eta instalazioekin gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetasuna ekipamendu eta instalazioekin (ekipamendu eta instalazioekin gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Irakasleen gogobetetasuna ekipamendu eta instalazioen mantentze-lanen zerbitzuarekin (ekipamendu eta instalazioen mantentze-lanen zerbitzuarekin gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

Irakasleen gogobetetzea hezkuntza materialei dagokionez (ikastetxean hezkuntza materialei dagokionez gogobeteta dauden irakasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea jantoki/garraio/bestelako zerbitzuekin (jantoki/garraio/bestelako zerbitzuekin gogobeteta dauden familien ehunekoa).

Ikasleen gogobetetzea jantoki/garraio/bestelako zerbitzuekin (jantoki/garraio/bestelako zerbitzuekin gogobeteta dauden ikasleen ehunekoa).

Familien gogobetetzea jantoki/garraio/bestelako zerbitzuen komunikazioarekin (jantoki/garraio/bestelako zerbitzuen komunikazioarekin gogobeteta dauden familien ehunekoa).

–Zerbitzu osagarriak.

Zerbitzu osagarrien kexak (zerbitzu osagarriei lotuta jaso diren kexa edo erreklamazio kopurua).

Zerbitzu osagarrien gorabeherak (zerbitzu osagarriei lotuta erregistratu diren gorabeheren kopurua).

Zerbitzu osagarrien istripuak (zerbitzu osagarrietan gertatutako istripuen kopurua).

–Baliabideak.

Inbertsioaren indizea (ekipamendu teknologiko edo didaktikoan inbertitutako aurrekontuaren ehunekoa).

Aurrezpena ura/argia/papera... (ur/argi/paper kontsumoaren beherakadaren ehunekoa).

Ikasleek erabiltzeko ekipamendu informatikoak/chromebook... (Ikasle bakoitzeko ekipamendu informatiko/chromebook... kopurua).

Arbela digitalak/proiektagailuak... (Arbela digitalen/proiektagailuen... kopurua talde bakoitzeko).

Irakasleek erabiltzeko ekipamendu informatikoak/chromebook... (irakasle bakoitzeko ekipamendu informatiko/chromebook... kopurua).

Hondakinen gaikako bilketa (hondakinak gaika biltzeko sistema daukaten espazioen ehunekoa).

–Larrialdiak.

Ebakuazio denbora (ebakuazio simulakroan ikastetxea husteko erabilitako minutuak).

Istripuak (istripu parteen kopurua).

[*] Ikastetxe guztietarako oinarrizko emaitzak.

JOEK: Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

BAP: Bizikidetzaren aurkako portaerak.

BBKP: Bizikidetzarako bereziki kaltegarriak diren portaerak.

DBH: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

LP: Lantokietako prestakuntza.

LH: Lanbide Heziketa.

LH Duala: Lanbide Heziketa Duala.

ISEK: Indize Sozioekonomiko eta Kulturala.

AZL: Administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

V. ERANSKINA

KKSa ezarri eta mantentzeko programan sartzeko eskabidea.

VI. ERANSKINA

KKSa ezarri eta mantentzeko programa uzteko eskabidea.

VII. ERANSKINA

KKSa ezarri eta mantentzeko programan jarraitzeko eskabidea, aitorpena galdu ondoren.

VIII. ERANSKINA

KKSaren ebaluazioa egiteko eskabidea.

Deskargatu beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2009859