220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

387/2020 EBAZPENA, irailaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako ETEak atzerrian finkatzeko eta ezartzeko laguntzen 2021eko deialdia. DDBN identifikazioa: 523425.

Nafarroako III. Nazioartekotze Planak (PIN III) ezartzen du zein den erabili behar den estrategia Nafarroako enpresek nazioartean duten posizionamendua hobetzeko. Plana gauzatzeko, Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak emateko deialdiak egin ditu azken garaiotan, nazioartekotzeko prozesuaren fase desberdinetan enpresek dituzten beharretara bideratuta.

Frogatu da horietako batzuk, bereziki, baliagarriak izan direla Nafarroako enpresa txiki eta ertainen (ETEak) esportazioak sustatzeko; esaterako, esportazioari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko dirulaguntzak eta Nafarroako ETEak atzerrian ezartzekoak.

2021eko deialdia zuzentzen zaie dagoeneko merkatuan nolabaiteko presentzia duten enpresei, baita merkatu berrietan sartu nahi dutenei ere, baldin beren fakturazioaren %15 edo gehiago esportatzen badute. Lehentasuna emanen zaie hobekien definiturik dauden nazioartekotzeko proiektuei eta berdintasunaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko konpromisoa hartzen duten proiektuei, onura handia ekartzen baitiote komunitateari.

Oinarri hauei jarraikiz emanen diren dirulaguntzak finantzatzen dira Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) lagunduta, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, 2021ean laguntzak emateko Nafarroako ETEak atzerrian finkatu eta ezar daitezen.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 400.000 euroko gastua baimentzea. Horietatik, 200.000 euro izanen dira 2021eko aurrekontuan honako honen baliokide izanen den partidaren kargura: 2020ko gastu aurrekontuko 810003-81430-4709-431302 partida (“Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako. EGEF 2014-2020 PE”; PEP elementua: E-14/000078-03). Gainerako 200.000 euroak, berriz, 2022ko gastu aurrekontuko partida baliokidearen kargura izanen dira. Hori guztia, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago ekitaldi horietan.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 11n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, ETEak atzerrian finkatzeko eta ezartzeko laguntzenak

1. oinarria. Xedea.

Laguntza hauen xedea da Nafarroako ETE-en nazioartekotzea bultzatzea, haien esportazioak handiagotzea eta atzerriko merkatuetan ezartzea sustatuz.

Dirulaguntza hauek bat egiten dute Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategiarekin.

2. oinarria. Onuradunak.

1.–Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak izan daitezke onuradunak:

a) Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz.

b) Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

c) Frogatzea azken urtean salmenta bolumenaren %5etik gorako esportazioa izan dutela ekintza plana zer herrialdetarako aurkezten duten, herrialde horretan, edo fakturazioaren %15etik gorako esportazio orokorra dutela.

Enpresak laguntza eskatzen badu ezarpen gastuetarako, ez ditu aurreko baldintza horiek bete beharko. Kasu horretan, planean zehatz-mehatz azaldu beharko du zergatik ezarri nahi duen atzerrian aurretik jarduerarik izan gabe.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

2.–Aurreko ataleko a), d) eta e) letretako beharkizunak betetzen direla frogatzeko, eskabidean datorren erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da. Enpresa eskatzaileek enpresa elkartu edota loturik izanez gero, a) letrako baldintza frogatzeko, enpresa onuradunaren nahiz enpresa elkartu eta lotuen azken bi ekitaldietako urteko kontu erregistratuak ere aurkeztu beharko dira.

Honela frogatzen ahal da esportazioen bolumena salmenten %15etik gorakoa dela: Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtuak, BEZaren aitorpenak, “Sozietateen gaineko zergaren urteko aitorpena” izeneko S90 inprimakia, denak 2019ko ekitaldikoak, edo fakturak. Frogatzeko fakturazioaren %5etik gora esportatzen dela kasuan kasuko herrialdera, 2019ko ekitaldiko fakturak aurkeztu beharko dira, edo zuzenbidean onartutako beste bide bat erabili.

3.–Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egoitza fiskala Nafarroan duela eta egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

4.–Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete behar dira, eta diruz lagundutako aldian mantendu beharko dira.

3. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak.

1.–Honako jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

1.1. Kanpoko zerbitzu espezializatuak kontratatzea esportazioak bultzatzeko. Zehazki, honako hauek:

a) Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.

b) Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.

c) Negozioko aholkularitza eta nazioarteko marketina.

Hauetan sartzen dira nazioartekotze planarekin lotutako on line eta off line aholkularitzako gastuak, bai eta nazioarteko e-commerce planaren inplementazioa ere.

d) Destinoko herrialdean merkataritzako agentea edo ordezkaria hautatzeko gastuak.

e) Aholkularitza kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako eta patenteen eta marken erregistrorako:

Hauetan sartzen dira patenteak eta markak destinoko herrialdeetako erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak, planaren xede den herrialdean nahitaezko homologazioa egiteak dakartzan gastuak, horretarako kreditazioa duten entitateek eginda, kanpoko bezero handientzat egindako ziurtapenak eta aurrekalifikazioak, eta horiek tramitatzeko kanpoko aholkularitzek eragindakoak.

f) Ezarpenerako balizko proiektuen bideragarritasun azterketak.

g) Bidaiak nazioartekotze planaren xedeko herrialdera.

Bidaietarako dirulaguntza jasotzeko, bidaiek lotura zuzena izan behar dute gainerako zerbitzu diruz lagungarriekin. Enpresa batek ezin du laguntza eskatu bidaietarako bakarrik.

Enpresaren ordezkari batek Espainiatik kanpora egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko (gaua eta gosaria) gastuen %100 diruz lagunduko da, muga izanik destinoko herrialdeari dagokion bidaiarako dirulaguntza, eta gehienez ere hiru bidaia ordainduko dira. Ez dira sartzen otordu eta telefono gastuak, ezta hoteleko ohiz kanpoko gastuak ere. Dietak ez daude sartuta, eta herrialdearen barnean egindako lekualdatzeak baloratuko dira baldin eta bi hiriren artekoak badira (ez dira onartuko taxiak, alokatutako autoak edo auto partikularrak).

Ez dira inola ere diruz lagunduko jarduera iraunkorrekin edo aldizkakoekin lotutako zerbitzuak, ez eta enpresaren ohiko kudeaketa gastuekin zerikusia dutenak ere (back office lanak, hala nola kontabilitatea egitea, zerga aitorpenak, etab.). Diruz lagungarriak dira soilik helburu zehatzak dituzten lan puntualak. Ez bada frogatzen gastuek lotura zuzena dutela nazioartekotze programaren helburuak betetzearekin, gastu horiek ez dira diruz lagunduko.

1.2. Ekoizpen edo merkataritza ezarpenerako proiektuak, enpresa onuradunek egindakoak planaren xedeko herrialdean, helburu dutenak egoitza berri bat irekitzea edo atzerriko sozietateak erostea, baldin eta Nafarroako enpresak partaidetzen gehiengoa badu horietan, non ez dagoen lege agindua inbertsioaren xede den herrialdean. 1.1 apartatuko gastuez gain, diruz lagunduko dira honako hauek:

a) Sozietate baten eraketa-gastuak xedeko herrialdean: eskriturak, lizentziak, baimenak.

b) Lokal baten alokairu-gastuak xedeko herrialdean, ezarpenaren lehenbiziko 12 hilabeteetan.

c) Bidaia gastuak, enpresa nagusiaren eta ezarritakoaren artean egiten diren hiru bidaiari dagozkienak gehienez, ezarpenaren lehenbiziko 12 hilabeteetan, bat etorriz diruz lagungarria izateko oinarri honen 1.1 apartatuko g) letran adierazitako irizpideekin.

Ezarpenaren gastuak diruz lagungarriak izanen dira enpresa nagusiak filialean duen partaidetzaren portzentajean.

2.–Diruz lagungarriak izateko, gastuak 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin eta ordaindu beharko dira, enpresa onuradunari fakturatuko zaizkio eta hark ordaindu beharko ditu. Zerbitzu espezializatuen kanpoko kontratazioen kasuan, ez dira onartuko talde bereko enpresen arteko fakturazioak.

3.–Aholkularitza gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela; horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman “Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa” izeneko inprimakian, laguntzen fitxan dagoen horretan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

4.–Deialdi bakoitzean ezarpen bakar bati emanen zaio laguntza, baina ezarpen bererako dirulaguntza eskatzen ahalko da elkarren segidako bi deialditan.

5.–Merkatu berean ez da bigarren ezarpenik diruz lagunduko.

6.–Enpresak batek dirulaguntza jaso dezake deialdi batean baino gehiagotan segidan, gehienez ere 4 ezarpenetarako, herrialde desberdinetan.

4. oinarria. Laguntzaren intentsitatea.

Gastu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren intentsitatea honako hau izanen da (eskatzaile bakoitzak gehienez 20.000 euroko zenbatekoa jasoko du):

a) Bidaiak: Herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren zenbateko osoa hartzen duten gastu justifikatuak.

b) Gainerako gastuak: %60.

5. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1.–Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabeteko egun berean bukatuko da, egun hura barne.

2.–Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8660/Ayudas-a-la-consolidacion-e-implantacion-en-el-exterior-de-las-pymes-2021 (aurrerantzean, laguntzen fitxa). Fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko.

3.–Laguntza eskaeran adierazi behar da enpresa eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektronikoa eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikorako prozeduretan.

4.–Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta (zein bere izenarekin), laguntzen fitxan eskura dauden ereduei egokituta:

a) Eskabide orria (1. agiria), barne direla enpresaren datuak, proiektuaren datu orokorrak, 2. oinarri arautzailean aipatzen diren betekizunei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta dirulaguntza eskaeraren xede diren gastuen aurrekontua.

b) Behar diren ziurtagiriak, frogatzen dutenak eskatzaileak egoitza fiskala Nafarroan duela eta egunean dituela Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, soilik baldin eta baimenik ematen ez badu Departamentuak datu horiek egiazta ditzan.

c) Nazioartekotze plana (2. agiria).

d) Eskaera 3. eta 5. irizpideen arabera (6. oinarria) baloratzea ahalbidetzen duen dokumentazioa (3. irizpidea: “Kalitatezko enplegua sortzeko duen eragina”, eta 5. irizpidea: “Enpresaren konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin”).

e) Ezarpenerako laguntza eskatzen bada: filiala Nazioartekotze Planaren xede den herrialdean eratu izanaren eskriturak (filiala eraturik badago).

f) Eskatzen diren esportazio portzentajeak frogatzeko dokumentazioa.

g) Itxitako azken bi ekitaldietako urteko kontu erregistratuak, hala enpresa eskatzailearenak nola hari elkartutako edota loturiko enpresenak, kasua bada.

5.–Baldin eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluan aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen zuzendu ezean ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ezin izanen da zuzendu 4. apartatuko c) eta d) letretan eskatzen diren agiriak ez aurkeztu izana (nazioartekotze plana edo 3. eta 5. irizpideak baloratzeko eskatzen diren agiriak). Ez aurkezteak 0 puntuko balorazioa ekarriko du dagokion ataleko puntuazioan.

6. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako irizpideak.

Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4 oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

1.–Proposamenak 100 punturekin baloratuko dira gehienez ere, irizpide hauen arabera:

1. irizpidea: jarduketaren destinoko herrialdea, 15 puntu gehienez.

1.1. Hamar puntu bitarte baloratuko da nazioartekotze plana PIN 3ko lehentasunezko herrialdeetara eta Nafarroako espezializazioaren S3 estrategiara egokitzea. Puntuak taula honi jarraikiz emanen dira:

HERRIALDEA / SEKTOREA

PIN-EKO
LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA

PIN-EAN
LEHENTASUNEZKOTZAT JOTZEN EZ DEN
HERRIALDEA

Herrialderako lehentasunezko sektorea PINaren arabera

0 puntu

10 puntu

Herrialdean PIN lehentasuna ez duen sektorea, baina S3ko lehentasuna duena

8 puntu

6 puntu

S3koa ez den sektorea

6 puntu

0 puntu

Lehentasunezko herrialdeak eta sektoreak Nafarroako Nazioarteko Plana deskargatuz kontsultatu daitezke, helbide honetan: http://blogpin.navarra.es/pin/ (3. ardatza. Lehentasunezko merkatuak).

1.2. 5 puntu bitarte baloratuko da planaren xedeko herrialdean negozioak egiteko zailtasuna.

XEDEKO HERRIALDEAREN POSTUA

“DOING BUSINESS” RANKINGEAN

PUNTUAZIOA

1.etik 37.era (biak barne)

1 puntu

38.etik 75.era (biak barne)

2 puntu

76.etik 112.era (biak barne)

3 puntu

113.etik 151.era (biak barne)

4 puntu

152.etik 190.era (biak barne)

5 puntu

(http://www.doingbusiness.org/rankings)

2. irizpidea: dirulaguntza eskaeraren xede diren gastuak hartzen dituen 2021. urterako nazioartekotze planaren kalitatea, 70 puntu gehienez.

Honako azpiirizpide hauen arabera baloratuko da:

Kanpoko analisi estrategikoa

–Xede merkatuaren potentziala (2 puntu gehienez, datuetan oinarritu beharreko analisiaren koherentziaren arabera).

–Xede merkatuaren oztopoak, arriskuak eta zailtasunak. Horiek gainditzeko modua (2 puntu gehienez, analisiaren sakontasunaren arabera).

–Xede merkatuko nitxoaren eta audientziaren deskripzioa (5 puntu gehienez).

–Banaketa-bideak. (2 puntu gehienez, analisiaren sakontasunaren arabera).

–Lehia (3 puntu gehienez, analisiaren sakontasunaren bidez erakutsitako ezagutzaren arabera).

14

Barne analisi estrategikoa

–Enpresaren gaitasunak nazioartekoatzeari aurre egiteko: lantaldea, finantza gaitasuna, ekoizpenekoa eta logistikoa (4 puntu).

–Nazioartekotzen den produktuaren edo zerbitzuaren lehiakortasuna.

Honako hauek baloratuko dira:

12

–Enpresek xede merkaturako hautatutako produktu edo zerbitzuen ezaugarriak eta xede merkatuan dituzten lehiakortasun faktoreak behar bezala deskribatzea (teknologia, diseinua, marka eta prezioa), 4 puntu gehienez.

–Eskaintzak bezeroen beharrak lehiakideek baino hobeki asetzeko duen gaitasuna (4 puntu gehienez).

AMIA

Baloratuko da behar bezala aztertu ote diren enpresak merkatuan dituen indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak. Taldekatzea:

6

1,5 puntu behar bezala aztertu den atal bakoitzeko.

Puntu bat kalitate ertaina duen atal bakoitzeko.

0,5 puntu azaleko azterketa duen atal bakoitzeko.

Planifikazioa

Helburuak. Honako hauek baloratuko dira:

–Noraino diren berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta garrantzitsuak (12 puntu gehienez).

–Helburuak zer neurritan diren aurrerapauso bat enpresari diruz lagundutako azken planean aurkeztutakoen aldean, eta noraino bete duten planean aurreikusitakoa. (1) (3 puntu gehienez).

15

Destinoko herrialderako ekintzen plan orokorra. Honako hauek baloratuko dira:

–Edukiaren azalpen egokia eta egutegia: 5 puntu gehienez.

–Balorazio ekonomikoa (aurrekontua): 3 puntu gehienez.

–Justifikazioa, aurreko puntuan proposatutako helburuak lortzeari begira: 7 puntu gehienez.

15

Planaren bideragarritasuna: proiektuaren garapen maila, proposamenari sendotasuna ematen dioten aurrekariak, errentagarritasuna, gauzatzeko gaitasunaren fidagarritasuna eta emaitzak lortzeko segurtasuna.

8

(1) Aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez duten enpresek atal honetan jaso dezaketen puntuazioa onuradunei emandako puntuazioen batez bestekoa izanen da.

Memorian behar adinako informaziorik ez agertzeagatik baloratu ezin diren irizpideek ez dute punturik jasoko.

3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, 6 puntu arte.

PLANTILLAREN MUGAGABEKO ENPLEGU-TASAREN IGOERA
(LANALDI OSOKOAREN BALIOKIDEA) (2018-2019ko DATUEN ERKAKETA, ABENDUAREN 31n)

PUNTUAK

Pertsona bat edo gutxiago igotzea

2

Bi edo hiru pertsona igotzea

4

Hiru pertsona baino gehiago igotzea

6

Datu hori frogatzeko, enpresak aurkeztu beharko ditu Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagozkion lan bizitzaren txostenak, 2018ko abenduaren 31koak eta 2019ko abenduaren 31koak.

4. irizpidea: Enpresak PIN IIIren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa, gehienez 4 puntu.

–Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen onuradunak hartu izana azken hiru deialdietan, Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.

–Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen azken hiru deialdietako onuradunak kontratatu izana.

–Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskaerarekin batera kontratuak aurkeztu beharko dira.

KONTRATATUTAKO EDOTA
PRAKTIKETAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2 puntu

Bi pertsona edo gehiago

4 puntu

5. irizpidea: enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

Dirulaguntza eskaera egiteko unean honako hauek aurkeztuz frogatuko da enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa:

–Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako plana, indarrean dagoena.

–Eskuduna den entitate batek berdintasunaren edo kontziliazioaren arloan emandako aitortzak edo bereizgarriak (esate baterako, Berdintasun Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren “Reconcilia zigilua”, eta abar).

–“Enpresaren ekintzak berdintasunaren alde” izeneko agirian jasotako praktikaren bat gauzatzea, behar bezala frogatzeko moduan. Aipatutako agiria laguntzen fitxan dago eskura.

ENPRESAREN KONPROMISOA BERDINTASUNAREKIN

PUNTUAK

Berdintasunaren aldeko praktikak (puntu bat emanen da praktika bakoitzeko)

3 puntu gehienez

Berdintasun plana, edo bereizgarriak eta aitortzak

5 puntu

Bigarren irizpidean (proposamenaren kalitatea) gutxienez 30 puntura iristen ez diren enpresak ezin izanen dira dirulaguntzen onuradun izan.

2.–Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, 2. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da, eta berdinketak iraunez gero, 1. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera.

3.–Enpresa batek dirulaguntzarako bi eskaera edo gehiago aurkezten baditu merkatu desberdinetarako, eta horietako batean planaren kalitateari dagokionez (2. apartatuko 2. irizpidea) gutxieneko puntuazioa baino handiagoa eskuratzen badu, dirulaguntza baten baino gehiagoren onuraduna izaten ahalko da baldin eta kreditu nahikoa badago gutxieneko puntuaziotik gorakoa eskuratzen duten gainerako eskatzaileei erantzuteko.

7. oinarria. Dirulaguntza ematea.

1.–Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hots, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak, aurreko oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

2.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, ezetsi diren eskaerak eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

Bi ekitalditako aurrekontuen kargura emanen da dirulaguntza: %50, 2021eko gastu aurrekontuaren kargura, eta gainerako %50a, 2022ko gastu aurrekontuaren kargura.

3.–Ebazpena gehienez 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

4.–Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, ulertzen ahalko da eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

8. oinarria. Dirulaguntza jasotzen duen jarduketa justifikatzea.

1.–Laguntzen onuradunek honako epe hauen barnean justifikatu beharko dute diruz lagundutako jarduketa:

–2021eko irailaren 30a, dirulaguntza kontura ordaintzeko.

–2022ko otsailaren 1a, dirulaguntzaren azken ordainketa egiteko.

2.–Jarduera justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira modu telematikoan, aipatutako fitxaren bidez, bertan adierazitako formatuan eta edukiarekin:

A) Dirulaguntzaren konturako ordainketarako:

–3. agiria. Konturako ordainketaren eskaera, egun horretara bitarte egindako gastu diruz lagungarrien gaineko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

B) Diruz lagundutako jarduketaren azkeneko ordainketarako:

–4. agiria. Azken ordainketa egiteko eskaera, onuradunak egindako gastu diruz lagungarri guztien gaineko adierazpenarekin batera.

–5. agiria. Gastu diruz lagungarrien ordainketa-agiriak eta fakturak.

–6. agiria. Dirulaguntza jaso duen jarduketaren memoria.

–7. agiria. Proiektuaren finantzabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntzaren fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

–8. agiria. Emandako dirulaguntzaren publizitatearen frogagiriak.

–9. agiria. Bidaien ziurtagiriak.

–10. agiria. Hornitzailea 3.3 oinarrian adierazitakoaren arabera hautatu izanaren justifikazioa.

–11. agiria. Egiaztagiria, frogatzen duena ezen eratutako filiala enpresa eskatzailearena dela.

–Ebaluazio inkesta: online eginen da, laguntzen fitxatik abiatuta.

3.–Justifikazioa aurkezten bada adierazitako epeak bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

9. oinarria. Aldaketak jarduketa diruz lagungarrietan.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak aldaketa hauek baimentzen ahalko ditu:

1.–%30era bitarteko konpentsazioak onartzen ahalko dira dirulaguntza emateko ebazpenean barne hartutako gastuen artean, baldin eta ez bada aurrekontuaren guztizko zenbatekoa gainditzen eta planaren helburuak mantentzen badira.

2.–Laguntza ematean aintzat harturiko baldintzak aldatzen direnean edo hasiera batean aurreikusi gabeko gastuak egiten direnean, baldin aurrekontuaren guztizko zenbatekoa gainditzen ez bada, planaren helburuak mantentzen badira eta, horrez gain, honako inguruabarrak gertatzen badira:

a) Eskaera egiteko unean aurreikusi ezin ziren eta gerora gertatutako arrazoien ondorioz egin badira aldaketak.

b) Proiektua gauzatzeko epea amaitu baino 3 hilabete lehenago egiten bada eskaera.

10. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1.–Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz.

Baldin gardentasun betebeharra duten onuradunek epez kanpo komunikatzen badute aipatu foru dekretuaren 4. artikuluan eskatutako informazioa, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da, informazio hori hurrengo 10 egunetan aurkezten bada. Bestela, hura kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

b) Diruz lagundutako jarduera egitea eta justifikatzea, 8. oinarrian ezarritako moduan.

c) Enpresaren web-orrian eta 3. oinarrian aipatzen diren gastu diruz lagunduen euskarrietan aipatzea dirulaguntza hau jaso izana; horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN) eta EGEFen logotipoak txertatuko dira.

d) Deialdi honetako 11. oinarrian ezarritako betebeharrak.

e) Aurkeztea eraginkortasunaren adierazleen galdetegia, laguntzen fitxan eskura dagoena (salmenten, esportazioen eta enpleguaren zifrak, 2022ko eta 2023ko ekitaldietakoak) eta horien ziurtagiriak.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.–Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea gal daiteke, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

11. oinarria. Kofinantzaketa, Europar Batasuneko egiturazko funtsekin.

Dirulaguntza hauek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren %50eko kofinantzaketa jaso dezakete, Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen bidez (“Enpresa txiki eta ertainei laguntza ematea nazioartekotzeari buruzko aholkularitza espezializatua izateko” izeneko jarduketa. Lehentasunezko 3. ardatza. 3. helburu tematikoa. 3d. inbertsio lehentasuna. 3.4.1. berariazko helburua).

Jarduketek bete beharko dute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduan eskatzen dena. Horretarako, enpresa onuradunek betebehar hauek izanen dituzte, aurreko oinarrian aurreikusitakoez gain:

a) Onuradunak EGEFen ekarpenaren berri eman beharko du, enpresaren webgunean, ageriko lekuan eta 3 urtez (laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita), honako esaldi hau paratuz:

“Enpresa honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak %50ean kofinantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez”, logotipo hau erantsita:

Informazio hori bera jarri beharko da enpresan, kartel batean, ikusteko moduko toki batean.

Orobat, kofinantzatutako eragiketan sortzen diren agiri, euskarri, publizitate eta baliabide guztiek EGEFen kofinantzaketaren berri ematen dituzten paragrafoak izan beharko dituzte.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari aurkeztea, dirulaguntzaren amaierako justifikazioan eta hura jaso ondoko bi ekitaldietan, salmentei, esportazioen eta enpleguaren igoerari buruzko datuak, jakiteko jarduketa kofinantzatuak nola lagundu duen aurreikusitako produktibitate eta emaitzaren adierazleetan.

c) 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 140. artikuluan ezarritakoarekin bat, eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dira, data honetatik hasita: eragiketako gastuen kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Epe hori hasteko data Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak emanen du.

d) Bere kudeaketa esparruan iruzurraren kontrako neurri eraginkorrak eta proportziozkoak aplikatzea, finantzaketa bikoitza eta agirien faltsutzea ekiditeko.

e) Honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasun Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

Halaber onartuko du enpresa sartuko dela Ogasuneko Ministerioaren Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian argitaratuko den zerrenda batean (www.dgfc.sgpg.meh.es), programa eragilea kudeatzeko agintaria den aldetik. Zerrenda horren argitalpenaren helburua da gardentasunez jokatzea EGEF baliabideen aplikazioari eta helburuari dagokienez, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan xedatu bezala.

f) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, diruz lagundutako proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

12. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

1.–Dirulaguntza bi ordainketatan pagatuko da: lehenbizikoa, 2021. urtean, eta bigarrena, 2022. urtean:

a) Konturako ordainketa: Justifikatutako gastuei dagokien dirulaguntza ordainduko da, gehienez ere emandako dirulaguntzaren %50. Konturako ordainketa justifikatzeko unean ez badira gauzatu aurrekontuko gastuen %50, egin gabeko gastuen zatia kobratzeko eskubidea galduko da.

b) Azken ordainketa: Justifikatutako gastuei dagokien dirulaguntza ordainduko da, konturako ordainketa behin deskontatuta, gehienez ere emandako dirulaguntzaren %50.

Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena 3 hilabeteko epean emanen da, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

2.–Diruz lagundutako aurrekontu osoaren %35 betetzen ez duten enpresek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, konturako ordainketa gisa jasotakoa itzultzeko eskatuko zaie.

13. oinarria. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1.–Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

2.–Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak egiteko, entitate sustatzailearen gaitutako helbide elektronikoa baliatuko da, dirulaguntzak eskatzeko inprimakian adierazitakoa.

Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

14. oinarria. Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

15. oinarria. De minimis laguntzak.

Dirulaguntza hauek “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu horretan arautzen da nola aplikatzen zaizkien “de minimis” laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak.

Erregelamendu horrekin bat, ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko aldian emandako de minimis laguntza guztien batura. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, onuradunak behartuta daude aitortzera eskaera egiteko inprimakian kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako de minimis laguntzak.

16. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu, Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), emandako dirulaguntzak, honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, deialdi honen emaitzak argitaratuko dira Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan.

17. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2021eko BIDAIA-POLTSAK (EUROTAN)

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ZENTROA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINIA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

NORVEGIA

1.100

SUITZA

920

ALEMANIA

740

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

Iragarkiaren kodea: F2010575