220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03952 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Pedro Galarregui Gortari.

Helbidea: Eztegara kalea, 19, 1.a A, 31780 Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,47 l/s.

Tokia: Lizaieta alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Erabilera: etxerako (jatetxea), Lizaietako Bentan.

Obren azalpen laburra eta helburua:

hargunea kutxatila bat da, ura izenik gabeko iturburu batetik hartzeko. Kutxatila horretatik hazbeteko diametroa duen hodi bat ateratzen da, HDPEzkoa, eta zangan sartuta 350 metro lineal egiten ditu, erdiz lurperaturik dagoen hormigoi armatuzko 10 m³-ko biltegi flotagailudun bateraino. Biltegitik HDPEzko hodi bat ateratzen da, 3/4 hazbeteko diametrokoa eta 550 metroko luzerakoa, eraikineraino doana.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko irailaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2010605