2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
HHSen Mankomunitateak, 2020ko irailaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua aldatzeko 1/2020 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditutako erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Burgin, 2020ko irailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.
Iragarkiaren kodea: L2010829