220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2021eko ekitaldirako. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko irailaren hiruan egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak egin eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2021erako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren, 2020ko irailaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2010496