2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
2021. urteko karga tasak
Ergoienako Udalak, 2020ko irailaren 9an egindako bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, ondoko erabakia onetsi zuen. Hona hemen testua osorik:
1.–2021. urteko karga tasak.
1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,235.
1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,65.
Portzentaje hori egungo katastro-oinarriari aplikatuko zaio. Nafarroako Gobernuak balorazio txosten berria onesten badu 2020ko azaroaren 30a baino lehen, portzentajea egokitu egingo litzateke, aurreikusitakoa baino gehiago biltzen jarraitzeko.
1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3.
1.4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea: 1,04.
1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.
Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.
2.–Erabaki hau 2021. urteko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.
Ergoienan, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.
Iragarkiaren kodea: L2010494