220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2020ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin bat.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua; lanaldi partziala, %10; osagarria, 19/2008 FD, %3,21; mailako o.: %15.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea; lanaldi partziala, %10. Osagarria, 19/2008 FD, %3,21; mailako o.: %15. Zenbateko finkatua: 237,60 euro.

Lanpostuaren izena: 4 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea; lanaldia, %10, %16,60ra luzatua martxoaren 23tik; mailako osagarria: %15; osagarria, 19/2008 FD, %3,21; zenbateko finkatua: 170,98 euro.

Lan-araubideko langileen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Esperanza Santesteban Cizur. Antzinatasuna: 1999ko urriaren 12a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Yolanda Olague Micheltorena. Antzinatasuna: 2003ko urtarrilaren 24a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. María Pilar Larralde Zandio. Antzinatasuna: 2006ko martxoaren 3a.

Lanzko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia. Idazkaria; maila: A; sarbidea: oposizio-lehiaketa; bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %3,72; 19/2008 FD. Mailako osagarria: %6; euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Anuen, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2010716