217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03934 JV/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

Helbidea: Foruen plaza, z.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Tokia: Opoka zubia Elizondo.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da landare hondakinen tratamendurako etxola bat kentzea, hormigoizko lauza eraistea, hondatutako hormaren ordez hormigoiztaturiko harri-lubeta bat eraikitzea, 8 metro luze, 5,5 metro altu eta 2 metro lodi dena, hormigoizko lauza berria egitea polizia-eremutik kanpo eta etxola berria eraikitzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko abuztuaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2010119