217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-P-621

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko apirilaren 8an emandako ebazpenaren bidez, Pedro Pérez Pérezi ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Ebro ibaiaren ezkerraldean, polizia eremutik kanpo dagoen putzu batetik ateratzeko, lur azpiko 049 ur masan (Ebro-Aragoiren alubioi lurrak: Lodosa-Tutera), El Soto alderdian, Cadreitako (Nafarroa) udal-mugarteko 1. poligonoko 25. lurzatian; ura tantaka ureztatzeko erabiliko da, 3,0579 hektareako baratza, Cadreitako udal-mugarteko 1. poligonoko 18., 19., 21., 22., 23., 24., 25. eta 29. lurzatietan. Urtean gehieneko bolumena 16.894 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 2,403 l/s-koa, maiatzetik irailera, bi hilabete horiek barne. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2010518