217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, 2020ko ekainetik irailera bitarteko aldian haurrak euskarazko udako kanpaldietara bidali dituzten familiendako dirulaguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523505). DDBN (Identifikazioa): 523505.

A) Onuradunak: Tafallan erroldatutako familiak. Euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua lagunduko da diruz, 2020ko ekainetik irailera bitartean egindako kanpaldiak direnean.

B) Xedea: laguntzea euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joan ahal izateko, jolasari, kirolari eta/edo naturarekiko harremanari lotuta dauden kanpaldiak direnean.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

D) Zenbatekoa: 1.400 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: hamabost egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2010584