217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, 2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko matrikula egin zutenei dirulaguntzak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523474). DDBN (Identifikazioa): 523474.

A) Onuradunak: 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2019-2020 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak edo autoikaskuntzakoak izan.

B) Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok ikasi ahal izan dezaten.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

D) Zenbatekoa: 4.500 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: hamabost egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2010582