217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Hiri-jarduketarako plan berezia U4-02 unitatean eta AA-2 jarduketa asistematikoa. Hasierako onespena

Alkatetzak 2020ko irailaren 11n emandako 96/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia U4-02 unitatean eta AA-2 jarduketa asistematikoa, José Ignacio Ruiz Martínezek sustatua Frutas Kabila SL ordezkatuz. Xedea du aldatzea CP-04 Sektoreko (Erabilera anitzeko poligonoa) eraikigarritasun parametroak eta aprobetxamenduak, eta U4-02 unitatea bi exekuzio unitatetan banatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sartagudan, 2020ko irailaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2010573