217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

“Adobería 60” aireko transformazio zentroa 5. poligonoko 1138. lurzatian paratzeko kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean paratzea

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2020ko irailaren 10ean, ebazpen bat eman zuen jendaurrean jartzeko Mendabiako Udalaren eta Mendabiako UE 6+8 unitateko Konpentsazio Batzordearen arteko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, “Adobería 60” aireko transformazio zentroa katastroko 5. poligonoko 1138. lurzatian paratzeko. Gisa horretan, UE 6+8 unitatearen urbanizazio proiektua aldatzen da, lurzati berean lurrazpiko TZ bat paratzea aurreikusi baita.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoarekin. Alegaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena alkate udalburuaren ebazpen bidez onesten ahalko da, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin.

Aditzera ematen da, betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa, eta erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion eskumena.

Mendabian, 2020ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2010506