217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Ordenantza, Udal ludotekaren funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2020ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ludotekaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin betiko testua ere argitaratuko da batera.

Markalainen (Txulapain), 2020ko irailaren 14an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2010610