217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2020ko abuztuaren 4an egin bilkuran, eta erregelamenduz eskatzen den quoruma izanda, hasiera batez onetsi zuen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hiriberrin Aezkoan, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2010297