217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Lurzoru urbanizaezineko lizentziak etenda

Galarko Udalak, 2020ko irailaren 17an egindako bilkuran, erabaki du lizentziak etetea Galar Zendeako lurzoru urbaezinean oin berriko eraikuntzak egiteko edo azpiegitura eta instalazio berriak gauzatzeko. Eteteak iraungo du araudian dagokion aldaketa egin arte lurzoru urbanizaezineko erabilera baimendu, baimengarri eta debekatuak eguneratu eta arautu ahal izateko.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denaren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan. Helburua da aipatu planak aztertzea, horiek prestatzeko edo aldatzeko, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Etetea izanen da Hirigintzako Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denbora bitartean, hori aztertu, prestatu eta tramitatzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina egoki arautzea.

Getze Galarren, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2010820