217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Udal erregelamendu organikoa.
Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2020ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eulateko Udalaren erregelamendu organikoa, aldez aurretik kontsulta publikoa eginik herritarren eta ordenantzak eragina izanen duen talde garrantzitsuenen iritzia jakiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eulaten, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, María Idoya Martínez de la Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2010438