217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Ordenantza, Animaliak babestekoa.
Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2020ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Animaliak babesteko Eulateko ordenantza, aldez aurretik kontsulta publikoa eginik herritarren eta ordenantzak eragina izanen duen talde garrantzitsuenen iritzia jakiteko.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eulaten, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, María Idoya Martínez de la Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2010437