217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2020an kultura-erakundeekin lankidetzan aritzeko laguntzak,
arte eta kultura jarduerak egiteko. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitaratzen da deialdiaren laburpena. Horren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 523467.

1.–Xedea.Deialdi honen xedea da diruz laguntzea Burlatako herrian dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, jai eta ospakizun tradizionalekin eta antzeko kultura- edo arte-ospakizunekin zerikusia duten kultura-jarduerak.Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:

–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, izan ezik nabarmenki herrikoiak direnak eta herritar guztiei zuzendutakoak, Kultura Patronatuaren aldez aurreko baimenarekin.

–Kanpamenduak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.

–Kultura-jardueren sariak, trofeoak eta gauzazko ordainketak.Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, 2019ko aurrekontuko 33400-4820001 (dirulaguntzen ohiko deialdia) partidako 115.000 euro baimentzen dira.

2.–Betekizunak.Laguntza hauen onuradunek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.

b) Legez eratutako elkartea izatea 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen.

c) Egoitza soziala eta fiskala Burlatan izatea.

d) Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateak.

3.–Aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Oinarriak kultur etxean jasotzen ahalko dira, Patronatuko Batzordean onetsi eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Hemendik aurrera ere egonen dira interesdunen eskura Udalaren webgunean: www.burlada.es.

3.2. Eskabideak 2020ko azaroaren 15era arte aurkezten ahalko dira, bide telematikoz, Udalaren egoitza elektronikoan edo Burlatako udal erregistroetan.

Burlatan, 2020ko irailaren 7an.–Kulturaren eta Festen Patronatuko jarduneko presidentea, Ana Monreal Lesmes.

Iragarkiaren kodea: L2010583