217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea

Alkatetzak 2020ko irailaren 10ean emandako 2020/279 Ebazpenaren bidez xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin, Baztango Udalaren hirigintza-hitzarmena, 60. poligonoko 222. lurzatiari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2010574