217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

76/2020 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prestakuntza beka bat esleitzen duena. Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzako beka bat da, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.

Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak txosten bat prestatu du. Bertan aditzera ematen du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 54/2020 Ebazpenaren bidez prestakuntza beka baterako deialdia onetsi dela. Beka Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzat da eta Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Gainera, txosten horretan adierazten da eskabideen Ebaluazio Batzordeak, 2020ko irailaren 4ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak horri buruz emandako txostenean.

Horregatik, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzako beka ematea Pablo Lansac Colom jaunari, puntuazio altuena lortu duen izangaia delako: 5,25 puntu. Aurreikusten da beka 2020ko urriaren 1ean hasiko dela.

Prestakuntza bekarako gastua, guztira, 7.898,87 euro izanen da.

2020. urtean, gastua, osotara, 3.336,82 euro izanen da. Kopuru hori 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko 090002 09110 4809 232100 partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatuko da:

–3.240,00 euro, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko partidaren kargura egotziko dira, 3 hilabeteko soldata ordaintzeko.

–96,82 euro, 2020ko urriko eta azaroko gizarte segurantzako enpresaren kuotari dagozkionak (48,41 euro hil bakoitzean).

2020ko abenduko 48,41 euroko kuota 2021eko urtarrilean ordainduko da, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura.

2021erako, gastua, osotara, 4.562,05 eurokoa izanen da, baldin eta horretarako aski kreditu egokirik bada, eta 2021. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatzen da:

–4.320,00 euro, 2021eko urtarriletik apirilera arteko hileko soldatak ordaintzeko.

–242,05 euro, gizarte segurantzako bost hil ordaintzeko, 2020ko abendutik 2021eko apirilera.

2021. urtean gizarte segurantzaren kuota eguneratzen bada, erreserbatutako eta baimendutako kopuruak ere eguneratuko dira.

2. Prestakuntza bekaren eskabidean alegatutako merezimendu guztien jatorrizko frogagiriak edo kopia konpultsatuak eskatzea Pablo Lansac Colomi, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

3. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

Guiñon Elizari, Andrea: 5 puntu.

Bergman Jhoansen, Mattias Petter: 4,75 puntu.

Uhalde Pérez, Andoni: 4,5 puntu.

Abaurrea Miqueleiz, Aritz: 4 puntu.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko irailaren 10ean.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2010495