217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Urbanizazio proiektua Aroztegiko 5. poligonoko 73. lurzatian, UE ARO-7 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen UE ARO-7 exekuzio unitateko 5. poligonoko 73. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Héctor Cabeza Goñik sustatua, garapenerako hirigintza-planeko determinazioak gauzatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Eritze Atetzen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2010658