217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Kontzejuaren ordenantza fiskala, Artikako pilotalekuaren tasak eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artikako pilotalekuaren tasak eta erabilera arautzen dituen kontzejuaren ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artikan, 2020ko irailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2010507