217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1007. eta 1008. lurzatietan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Artaxoako 1. poligonoko 1007. eta 1008. lurzatien xehetasun-azterketa, Raúl Montero Martínez eta Emilio Pardo Rivacoba arkitektoek idatzia, 2020ko abuztukoa. Beatriz Salsamendi Urra eta Juan Jimeno Iriarte dira sustatzaileak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko irailaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2010588